Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko apirilaren 15ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2011ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 15ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2011ko ekitaldirako Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Euskal Sarerako (NKAES) kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3491
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/15
  • Argitaratze-data: 2011/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2011ko otsailaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2011ko ekitaldian kontabilitate-bulegoak hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egin zen.

Ebazpen hori 2011ko martxoaren 22ko EHAAn argitaratu zen, 56. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epean, honako enpresa hauek aurkeztu ziren:

  • Agricultores y Ganaderos de Álava, Sociedad Cooperativa, «AGA, S Coop.»; IFK zk.: F-01031277, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 85.2.068.

  • Lorra, Sdad. Coop., IFK zk.: F-48212880, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 86.4.217.

  • Sergal, S. Coop., IFK zk.: F-01375948, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 2004.0.082.

  • Abelur, Koop. E., IFK zk.: F-20835609, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 2007.0.003.

  • Lurgintza, Koop. E., IFK zk.: F-20035846, eta, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Erregistroko inskripzio-zenbakia: 88.3.482.

    Eskabideak aztertu ondoren egiaztatu zen deialdiaren bigarren puntuan eskatutako baldintzak betetzen zirela. Izan ere, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda izateaz gain, lana behar bezala gauzatzeko elementu pertsonalak eta materialak dituzten erakundeak dira, nekazari edo abeltzain kolaboratzaileen idatzizko konpromisoa aurkeztu dute, bertan adieraziz ados daudela kontabilitate-bulego horrek beren ustiategien emaitza teknikoak eta kontabilitateari dagozkionak aztertzeko, eta gutxienez hirurogei nekazari edo abeltzainen adostasuna lortu dutela beren ustiategien kontabilitatea kudeatzeko.

    Horiek horrela, Nekazaritzako Kontabilitate Argibideetarako Sarea (RICAV/NKAES) sortu zuen 1965eko ekainaren 15eko Kontseiluaren 79/65/EE Erregelamenduaren 1.2 artikuluan (5.2 eta 6.1.c artikuluei dagokienean) zehaztutakoa kontuan hartu da (1965-06-23ko EBAO, 109. zk.).

    Ikusi da Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1985eko irailaren 25eko Aginduaren 8. artikuluak zer dioen (agindu horren bidez ezarri zen Nekazaritzako Kontabilitate Argibidetarako Euskal Sarea edo RICAV/NKAES). Horiek horrela, honako hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik