- EBAZPENA, 2011ko apirilaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait irakaskuntza-kidegotara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien zerrenda argitara eman zuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldat - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko apirilaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait irakaskuntza-kidegotara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien zerrenda argitara eman zuen 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena aldat
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 99
- Hurrenkera-zk.: 2791
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/18
- Argitaratze-data: 2011/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Lehenengoa. Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak, 2010eko irailaren 22an emandako epaiaren bidez, aintzat hartu zuen Agustin Iridoi Olaizolak, Mateo-Antonio Stefania Sastrek, Tomas Vivas Jaureguik, Iñigo Unzueta Mugarzak, Miren Itziar Ecenarro Camarak eta Maria Aranzazu Unanue Arrillagak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak 2007ko otsailaren 16an emandako epaiaren kontra, 2004ko 500. zenbakiko administrazioarekiko auzitegi errekurtsoan, jarri zuten 2210/07 kasazio-errekurtsoa. Ondorioz, epai hori baliogabetuta eta ondoriorik gabe geratu zen.
Eta hau xedatu du:
Aintzat hartu behar da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpenaren kontra jarri den 2004ko 500. zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa; izan ere, 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpen horren bidez, lehenik eta behin, aintzat hartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko aukeratze-prozesuak gainditu dituzten hautagaien zerrenden kontra jarri diren gorako errekurtso batzuk; bigarrenik, Aukeratze Batzordearen 2003ko uztailaren 22ko akordioa, ponderazioa ez aplikatzea erabaki zuena, baliogabetzen da. Ondorioz, ponderazioa aplikatuko zaie Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan Teknologia espezialitateko epaimahaiek oposizio-fasean emandako kalifikazioei, B095 epaimahaiak zeroei emandako 1,6 puntuak kendu ondoren. Horiek horrela, baliogabetu eta ondoriorik gabe uzten dugu, legez kontrakoa izateagatik, errekurtso-egileen banakako egoera juridikoa ezagutzen dugu eta funtzio publikora sartzeko, orduan esleitu eta baliogabetutako jardunbideen bidez kendu zitzaizkien lanpostuetan, eskubidea aitortzen diegu, lanpostuen jabe izan behar zuten unetik jaso ez zituzten ordainsariei zegozkien ondorio ekonomikoekin.
Bigarrena. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpena, ponderazioa ez aplikatzeko erabakia hartu zuen Aukeratze Batzordearen 2003ko uztailaren 22ko akordioa ondoriorik gabe uzten zuena, baliogabetzeak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean, aukeratutako hautagaien zerrenda berriz egitea dakar, espezialitate horretako epaimahaiek inolako ponderaziorik aplikatu gabe emandako kalifikazioak kontuan hartuta.
Horretarako, 2003ko uztailaren 28ko ebazpenaren bidez argitara emandako Teknologia espezialitatean aukeratutako hautagaien zerrenda hartu behar da erreferentziatzat, espezialitate horretako epaimahaiek emandako kalifikazioak kontuan hartuz eta inolako ponderaziorik aplikatu gabe kalkulatu baitziren emandako puntuazioak.
Dena den, zuzenketa bat egin behar da zerrenda horretan, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpenaren bidez aintzat hartu baitzen Ignacio Orbe Onaindiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpenaren, deitutako irakaskuntza-kidego desberdinetara sartzeko aukeratze-prozesuak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitara eman zituenaren, kontra jarri zuen gorako errekurtsoa. Horiek horrela, zuzentzen da merezimenduen lehiaketa-fasean dagokion puntuazioa eta 6,600 puntu dagozkio. Halaber, zuzentzen da lehiaketa-oposizioa gainditu ondoren dagokion azken puntuazioa. Guztira, 14,020 puntu dagozkio (6,600 puntu lehiaketa-fasean + 7,420 puntu oposizio-fasean) eta derrigorrean birkokatu behar zaio, dagokion ordenan, aukeratze-probak gainditu dituzten lehiatzaileen zerrendan.
Hirugarrena. Maria Aranzazu Unanue Arrillaga errekurtso-egileari dagokionez, haren bigarren abizena aldatu dela adierazi behar da eta, hemendik aurrera, Maria Aranzazu Unanue Muñoa gisa agertuko da epaia betetzeko egin beharreko jardunbide guztietan.
Laugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko otsailaren 1eko aginduaren bidez aipatutako epaia bete behar dela ebazten da.
Aipatutako epaian erabakitakoa betez,
Lehenengoa. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean, aldatzea Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza-kidego desberdinetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan aukeratutako hautagaien zerrenda argitara eman zuen 2003ko uztailaren 28ko ebazpena aldatu zuena, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak 2210/07 kasazio-errekurtsoan 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez. Horiek horrela, aipatutako espezialitate, kidego eta txandan aukeratutako hautagaien zerrendak ebazpen honen eranskinean agertzen dena izan behar du.
Bigarrena. Agustin Iridoi Olaizolaren, Mateo-Antonio Stefania Sastreren, Tomas Vivas Jaureguiren, Iñigo Unzueta Mugarzaren eta Miren Itziar Ecenarro Camararen kasuan, betetzat jotzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko aginduaren 10.2. oinarrian dokumentazioa aurkezteko exijitzen den tramitea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozedura, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan eta Teknologia espezialitatean, ere gainditu zutela eta 2007ko azaroaren 19ko agindu horretan exijitutako agiriak aurkeztu dituztela kontuan hartuta.
Hirugarrena. Hogei egun naturaleko epe bat irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Maria Aranzazu Unanue Muñoak aurkez ditzan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduaren 10.2 oinarrian aipatutako agiriak, edozein Hezkuntza Ordezkaritzatan.
Ezinbesteak bultzaturiko kasuetan izan ezik, ezarritako epearen barruan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez badu edo, dokumentazio hori aztertuta, aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetakoren bat ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hasierako eskaeran egindako faltsutzearengatik eror litekeen erantzukizunaren kalterik gabe.
Laugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak praktiketako funtzionario izendatuko du Maria Aranzazu Unanue Muñoa andrea.
Hautagai horrek esleitutako destinoan egin beharko ditu praktikak eta, destino horretan hasi ezean, aukeratze-prozedurari uko egiten diola interpretatuko da.
Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak du epaia betearazteko tramiteetan plantea daitekeen edozein gai ebazteko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legeak 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 18a.
Langileria Kudeatzeko zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.
Maila/Cuerpo:Bigarren Mailako Hezkuntzako Irakasleak/Profesoras y Profesores de Enseñanza Secundaria
Espezialitatea/Especialidad: Teknologia/Tecnología
Txanda/Turno: Irekia/Libre
34102930W Aldabaldetrecu Aguirre, Lorea HE2-PL2 15.0160
30628300M Arenaza Alvarez, Sabin HE2-PL2 14.0900
11928489E Carnicero Urra, Jon Iñaki HE2-PL2 15.9688
30589863R Diaz Garabieta, Gemma HE2-PL2 17.0250
14599243Q Ecenarro Camara, Miren Itziar HE2-PL2 13.6688
29036871S Egiarte Castañeira, Goio HE2-PL2 14.6500
14608274P Ezquibela Quintana, Gorka HE2-PL2 13.6250
18598419K Fernandez Aguirrezabala, Aitor Jose HE2-PL2 14.2250
15976114S Garmendia Mujika, Jose Mari HE2-PL2 13.8240
15383574R Insausti Bilbao, Miren Begoña HE2-PL2 15.5000
15374826Q Iparraguirre Aramberria, J. Iñaki HE2-PL2 15.7500
16046075X Iribar Larrea, Gaizka HE2-PL2 14.4000
15247229T Iridoi Olaizola, Agustin HE2-PL2 13.4750
15249746X Iridoi Olaizola, Aitor HE2-PL2 14.0365
15985945W Iriondo Inza, Fermin Aitor HE2-PL2 13.9195
11913309E Isusquiza Arana, Zigor HE2-PL2 14.3813
30586814B Jaio Arriaga, Oskar HE2-PL2 15.3750
15996524R Jauregui Beloqui, M.ª Belen HE2-PL2 14.1130
15928722A Jauregui Garmendia, Jose Antonio HE2-PL2 14.0732
16041780Q Llamosas Rubio, Alberto HE2-PL2 14.3083
16277203B Lopez De Ipiña Peña, Amado HE2-PL2 14.4750
30581695K Martin Balza De Vallejo, Eduardo HE2-PL2 15.0125
15380747A Muniategui Andicoechea Zubizarreta, Amaya HE2-PL2 14.3585
72251927A Orbe Onaindia, Ignacio HE2-PL2 14.0200
72445411B Ormaetxea Jauregi, Izaskun HE2-PL2 13.5332
15377820C Pinuaga Aldekoa, Joseba Andoni HE2-PL2 15.4688
18593047P Rodrigo Sanz, Aser HE2-PL2 14.5000
30667017J Rotaeche Barrena, Jon Kepa HE2-PL2 14.3300
30613419M Sarduy Gainza, German HE2-PL2 14.3813
15995139L Stefania Sastre, Mateo-Antonio HE2-PL2 13.5708
15379642W Suinaga Lopez, Roman HE2-PL2 14.0828
15387259Y Ugarte Nieto, Edurne HE2-PL2 14.7000
15986357T Unanue Muñoa, M.ª Aranzazu HE2-PL2 13.7200
30609164M Unzueta Mugraza, Iñigo HE2-PL2 13.5900
34094825Q Urkizar Zubelzu, Joseba Xabier HE2-PL2 15.5585
14594668H Vivas Jauregi, Tomas HE2-PL2 13.5000
30600822N Zabala Rodriguez, Izortz HE2-PL2 14.9250
30645045Y Zarrabeitia Legarreta-Etxebarria, Aintzane HE2-PL2 17.1800
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2014ko uztailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, ebazpen hauek aldatzen dituena: Langilearen Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, eta Langileriaren Kudeaket
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2014ko uztailaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, ebazpen hauek aldatzen dituena: Langilearen Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, eta Langileriaren Kudeaket


