- 368/2011 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Isabel Zuazo Ocamica andrea, berak hala eskatuta, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu368/2011 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Isabel Zuazo Ocamica andrea, berak hala eskatuta, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 3084
- Xedapen-zk.: 659
- Xedapen-data: 2011/04/18
- Argitaratze-data: 2011/06/13
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 189/2006 Ebazpenaren bidez, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen Isabel Zuazo Ocamica andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Gerentziako Zuzendaritza honek hau
Lehenengoa. Isabel Zuazo Ocamica andrea Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko apirilaren 30etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2011ko apirilaren 18a.
Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.


