- EBAZPENA, 2011ko apirilaren 26koa, Hezkuntza sailburuordearena, Abelino Barriola Deklamazio Saria ebatziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko apirilaren 26koa, Hezkuntza sailburuordearena, Abelino Barriola Deklamazio Saria ebatziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 2864
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/04/26
- Argitaratze-data: 2011/05/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
2010eko abenduaren 15eko Aginduz (2010eko abenduaren 31ko EHAA) egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Abelino Barriola sarirako deia. Lehiaketa hori ebazteko Asier Larrinaga, Pilartxo Etxeberria, Joxe Juan Ugalde, Iñaki Biain, Xabier Bengoetxea, Markos Bilbao, Iñaki Artola, Santos Izagirre eta Maite Artabek osaturiko epaimahaia bildurik, eta bere proposamenari jarraiki, honako hau
Lehenengoa. Lehiaketa honen irabazleen zerrenda argitaratzea:
Eredua
Modelo Maila
Nivel Taldea
Grupo Irakaslea
Profesor Ikastetxea
Centro docente Herria
Localidad
A LMH 5-6 Umorezko doktoreak Ana Zarandona The English School Ikastetxea Donostia-San Sebastián
A DBH 1-2 Satorrak Elixabete Sagasta San Viator Ikastetxea Vitoria-Gasteiz
B LMH 5-6 Iupi Roberto Martinez San Juan Bosco Ikastetxea Barakaldo
B LMH 5-6 Zozoak Yolanda Henaez El Regato Ikastetxea Barakaldo
B DBH 1-2 Nikitarrak Marta Escalada Montpellierreko Frantziskotarren Ikastetxea Trapagaran
D LMH 3-4 Eguzkizpi Eider Amonarraiz Zumadi Herri Ikastetxea Amezketa
D LMH 5-6 Xelebreak Maite Imaz Urretxu-Zumarraga Ikastola Urretxu
D LMH 5-6 Izarrak Regina Carrera San Juan Herri Ikastetxea Alegia
D DBH 1-2 Hizketan Maite Etxabarri Hirukide Eskolapioak Ikastetxea Tolosa
Bigarrena. Lehenengo atalean azaltzen diren 9 taldeek deialdiaren 14. oinarri-arauan zehaztutako saria jasoko dute: 9 ikasgelak Ipar Euskal Herrira eta Nafarroara 3-4 eguneko bidaia egingo dute, eta talde bakoitzeko irakasle batek egonaldi-bidaia euskaldunok bezala bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den edo ahozkotasunean ibilbide luzea egin duen herrialde batera.
Hirugarrena. Lehiaketara aurkeztu diren ahots hoberenekin CD bat argitaratuko da, ahalik eta zabalkunde handiena emanez eta eredu gisa ikastetxeetara bidaliz.
Lehenengoa. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 26a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


