Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko apirilaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena; Urruzuno literatura-lehiaketa ebatziz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena; Urruzuno literatura-lehiaketa ebatziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 118
  • Hurrenkera-zk.: 3242
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/26
  • Argitaratze-data: 2011/06/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko abenduaren 15eko Aginduz (2010eko abenduaren 31ko EHAA) eman zuen argitara Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Urruzuno literatura-lehiaketa. Miren Agur Meabek, Castillo Suarezek, Urtzi Urrutikoetxeak, Leire Bilbaok eta Katixa Agirrek osaturiko epaimahaia bildurik, eta bere proposamenari jarraiki, honako hau

Lehenengoa. Lehiaketa honen irabazleen zerrenda argitaratzea, arlo eta mailetan banaturik, eranskinean ageri den moduan.

Prosa B eta Prosa A mailetan, tarte baten ondoren ageri diren ikasleek aipamena jaso dute. Deialdiaren 9. atalak dioenaren ildotik, Leire Alonso Alluek eta Maialen Akizu Bidegainek sari bat baino gehiago irabazi izanagatik, libre geratzen diren sariak aipamena jaso dutenentzat izango dira.

Kalitate falta dela eta Poesia B kategorian ez da bosgarren saririk eman. Horren ordezkoa Prosa Bn eman du epaimahaiak, kategoria horretan merezimendu handiagoa ikusi baitu.

Bigarrena. Irabazle horietako bakoitzari honako sari hau dagokio: irailean egingo den bidaia, oroigarria eta norbere gastuetarako hirurehun (300) euro. Lehen biak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak fakturak aurkezten zaizkionean ordainduko ditu; hirugarrena, zuzenean ordainduko zaio irabazle bakoitzari.

Hirugarrena. Irabazle izan diren lanak Sagastiberri bilduman argitaratzea.

Laugarrena. Aurtengo ekitaldian, arlo honetan ikastetxeetan egindako ahaleginagatik, Askatasuna institutua eta Zurriola ikastola izan dira sarituak.

Lehenengoa. Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke administrazio-bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, berau EHAAn argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko apirilaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik