Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko apirilaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2011ko ekitaldirako Nazioartekotze Beken deialdiaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko apirilaren 27koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, 2011ko ekitaldirako Nazioartekotze Beken deialdiaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 2325
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/04/27
  • Argitaratze-data: 2011/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Industria, Berrikuntza, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren ­2011ko apirilaren ­13ko Aginduak nazioartekotzeko beken programa arautu zuen (2011ko apirilaren ­26ko ­EHAA).

Aipatutako aginduaren ­6. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da ­2011ko ekitaldirako bekadunak hautatzeko deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, agindu horren ­6. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau:

Lehenengoa. Xedea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren agindu batez arautu zen nazioartekotze beken programa; eta oraingo ebazpen honen bitartez, aipatu aginduan aurreikusitako beken, zehazki, ­2011ko ekitaldirakoen deialdia egiten da.

Bigarrena. Deitutako bekak.

Gehienez ere, ­2011ko ekitaldian, laurogeita bost (85) nazioartekotze beka emango dira.

laurogeita bost (85) onuradunek A modalitatea burutuko dute, eta ezarritako baldintzak beteta modalitatea amaitzen duten hautagaien artean, gehienez ere ­70 lagun hautatuko dira B eta C modalitateekin jarraitzeko honela banatuta: ­60 beka B modalitatean eta ­5 beka C modalitatean. B eta C modalitateetarako ­15 ordezko aukeratuko dira gehienez ere. Ordezko horiek bekaldiaren lehen bi hilabeteetan bekadunen batek uko bekari eginez gero edo bestelako gorabeheraren bat gertatuz gero, hutsik geratutako bekak hartu ahal izango dituzte, baldin eta Nazioartekotze Zuzendaritzak onespena ematen badu ­2011ko apirilaren ­13ko Aginduaren ­19.1.a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena. Diru-­baliabideak.

Deitutako laurogeita bost bekak finantzatzeko, ­5/2010 Legean (abenduaren ­23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ­2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) horretarako ezarritako aurrekontu-­kredituari jarraituz, diru-­zenbateko hauek bideratuko dira: eta honela banatuko dira:

  1. A modalitaterako ehun mila (100.000) euroko dotazioa bideratu da ­2011. urtean.

  2. B eta C modalitateetarako, batera, ­4 milioi ehun eta berrogeita hamabost mila eta bostehun eta berrogeita hamahiru (4.155.553) euro bideratu dira honela banatuta:

    ­2011ko ekitaldia: ­1.888.889 euro.

    ­2012ko ekitaldia: ­1.208.886 euro.

    ­2013ko ekitaldia: ­1.057.778 euro.

    Aipatu zenbatekoak handiagoak izan ahalko dira; horretarako, betiere deialdiari buruz ebazpena eman aurretik, eman beharreko beka guztien zenbateko osoa ikusi behar da, eta, baldin eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-­kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.

    Laugarrena. Eskabideak aurkezteko baldintzak, tokia eta epea.

  1. Nazioartekotze Beken Programa arautzeko Aginduan aurreikusitako bekak eskuratzeko, aipatu aginduaren ­3. artikuluko ­1. paragrafoan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte eskabidea egiten dutenek.

  2. Programa honetako parte-­hartzaileek Nazioartekotze Beken Programa arautzeko Aginduaren ­7. artikuluan ezarritakoaren arabera bete eta aurkeztu beharko dituzte eskabidea eta agiri osagarriak. Aukeratutako izapidea telematikoa bada, eskabide-­eredua eskuratzeko, eta eskabide hori Administrazioan aurkezteko www.euskadi.net/industria webgunean sartu beharko da. Bestela, www.euskadi.net/industria webgunean eskabide-­eredua eta inprimakiak bete eta grabatu ahal izango dira, gero inprimatu eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkezteko, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren ­26ko ­30/1992 Legean aurreikusitako edozein bidetatik.

  3. Deialdiko beketarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, ­2011ko maiatzaren ­28an.

    Bosgarrena. Hautaketa-­probak eta aurkeztutako merezimenduak balioesteko irizpideak.

    Nazioartekotzeko beken programa arautu duen (2011ko apirilaren ­13ko ­EHAA) Industria, Berrikuntza, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren ­2011ko apirilaren ­26ko Aginduan ­9. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.

Lehenengoa. Deialdi-­ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-­Gasteiz, ­2011ko apirilaren ­27a.

Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,

JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.