Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Icetec SL erakundeak kontrol-erakunde gisa jarduteko duen baimena zabaltzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Icetec SL erakundeak kontrol-erakunde gisa jarduteko duen baimena zabaltzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 3267
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/02
  • Argitaratze-data: 2011/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. 2011ko martxoaren 1ean, Elías Sáez de Cerain jaunak, Icetec Inspecciones y Certificaciones Técnicas SLren ordezkari gisa, Sail honetako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan eskari bat aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa aritzeko duen baimena zabaltzeko, Instalazio Elektrikoen erregelamenduan jardun dezan, goi-tentsioaren arloan hain zuzen ere.

Bigarrena. Martxoaren 19ko 338/2010 Errege Dekretuak moldatutako 2200/1995 Errege Dekretuaren 43. artikulua betez (errege-dekretu horren bidez, Kalitatea eta Segurtasun Industrialeko Azpiegiturako erregelamendua onartu zen), eskariari honako dokumentazio hau atxikitzen zaio:

Kontrol-erakunde gisa aritzeko akreditazio-erakundeak igorritako akordioa, aurrekoei Instalazio Elektrikoen erregelamendu elektrikoa erantsita, goi-tentsioaren arloan OC-I/87 zenbakiarekin eta 2011-02-18ko eranskin teknikoarekin jarduteko.

Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia.

Ezarriko dituen tarifen komunikazioa.

Giza baliabideen eta baliabide teknikoen zerrenda.

Espediente hori ebazterakoan, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen direnak kontuan hartzea eta horien aipamena egitea.

OINARRI JURIDIKOAK

  1. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2005 Dekretua betez, Industria Administrazioa eta Segurtasuneko Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna.

  2. Icetec Inspecciones y Certificaciones Técnicas SL erakundeak aurkeztutako dokumentazioaren bidez egiaztatu du honako hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituela: Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren 42. eta 43. artikuluak, bai eta aplikagarriak diren gainerako arauak ere. Horrela, baimena eman ahal izango zaio, kontrol-erakundea izan dadin.

    Aipatutako lege-aginduak, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk aztertuta, honako hau

  1. Icetec Inspecciones y Certificaciones Técnicas SL erakundeari (helbidea: Berlin pasealekua, 13, 01002, Gasteiz, Araba) kontrol-erakunde gisa jarduteko duen baimena zabaltzea.

    Baimen horrek honako erregelamendu-esparru hauek izango ditu:

    Goragailuak: igogailuak.

    Erregelamendu elektrikoa: behe-tentsioa.

    Erregelamendu elektrikoa: goi-tentsioa. Aldizkako ikuskatzeak.

  2. Icetec Inspecciones y Certificaciones Técnicas SL erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontrolerako Baimendutako Erakundeen erregistroan duen GV-025-A inskripzioa moldatzea.

  3. Kontrol-erakunde gisa jarduteko baimenaren zabaltze honek zehaztu gabeko balioa izango du Estatu osoan, Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren egiaztapenak indarrean dirauen bitartean. Zuzendaritza honi jakinarazi beharko zaizkio aipatutako egiaztapenean eta baimenak emateko eskatzen diren gainontzeko baldintza eta datuetan gertatzen diren aldaketak.

    Baimen hau ematen duena ez den beste autonomia-erkidegoren batean jardun aurretik, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioari jakinarazi beharko dio asmo horren berri, hark berehala jakinaren gainean jar ditzan dagokien autonomia-erkidegoak.

  4. Kontrol-erakundeak lurralde-organo eskudunari eskatu beharko dio Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzeko, edo behar izanez gero, duen inskripzioa aldatzeko.

  5. Aipatutako erakundeak baimena du aipatutako lege-esparruetan jarduteko, betiere adierazitako erregelamenduaren eta araudi teknikoaren esparruetara mugatuta (ikusi Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren OC-I/207 zenbakiko egiaztapen-dokumentuak eta 6. eranskin tekniko berrikusia, 2011ko otsailaren 18koa). Nolanahi ere, erakundearen jardunek Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua eta gainerako baldintza osagarriak bete beharko dituzte.

  6. Aipatutako erakundeak eranskinean zehaztutako xedapen arautzaileei jarraitu beharko die, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean baitaude.

  7. Ebazpen hau legeria betez jakinaraz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; haren aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 2a.

    Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

    YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.

Lege-esparruak.

Goragailuak. Igogailuak: aldizkako ikuskatzeak.

Agindua, 2002ko ekainaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena. Horren bitartez, igogailuen aldizkako ikuskatzeak eta mantentze- eta zaintza-lanak egiteko prozedura ezartzen da.

Ebazpena, 2005eko uztailaren 29koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena. Horren bitartez, igogailuen aldizkako ikuskatzeen eskuliburuaren 5. edizioa onartzen da, www.industria.euskadi.net ataria eskuragarri dagoen prozedura telematikoa erabiliz.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik