- 370/2011 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu370/2011 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2923
- Xedapen-zk.: 370
- Xedapen-data: 2011/05/02
- Argitaratze-data: 2011/06/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Basurtuko Ospitaleko Erizaintzako zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan (uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.) eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan (irailaren 7ko EHAA, 170. zk.) ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek.
OINARRIAK
Lehenengoa. Basurtuko Ospitaleko Erizaintza zuzendariorde lanpostua Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere Erakunde Autonomoetako funtzionarioek eta beste langile batzuek ere. Horretarako, honako eskakizun hauek bete behar dituzte:
Ikasketa-tituluak: B1 taldeko edozein unibertsitate-titulu eduki beharko dute.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, B1 taldeko zereginetan.
Bigarrena. Interesatuek Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta, hartan, datu hauek zehaztuko dituzte:
Titulu akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbide-esperientzia eta kudeaketa sanitarioan eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honetako ebazpenez erabakiko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2011ko maiatzaren 2a.
Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.


