Euskadi.eus
  • 21/2011 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, baimena ematen da: Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak trafikoaz emandakoa informazioa identifikatzeko «011 trafikoa» ikurra» erabiltzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

21/2011 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, baimena ematen da: Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak trafikoaz emandakoa informazioa identifikatzeko «011 trafikoa» ikurra» erabiltzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 3016
  • Xedapen-zk.: 21
  • Xedapen-data: 2011/05/03
  • Argitaratze-data: 2011/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko maiatzaren 3an egindako bilkuran, honako baimena ematea erabaki zuen: Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak trafikoaz emandako informazioa identifikatzeko «011 trafikoa» ikur bereizlea erabiltzeko dena, eta behar bezala argitara eman dadin,

Telefono-numeraziorako Plan Nazionaleko 011 zenbaki laburra identifika dezaten; zenbaki hori, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak trafikoaz emandako informazio-zerbitzu gautegunekoari dagokio; eta egokitzat jo da «011 trafikoa» logotipoarekin beste ikur bat prestatzea.

Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzeko den abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuko 3.2 artikuluak aurreikusitakoarekin bat etorriaz, Herrizaingo Sailak eskuratu du honakoa du: eskatutako marka bereizle onartzeko, Lehendakaritzako Idazkaritzak emandako aldeko txostena.

Hortaz, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herrizaingoko sailburuak proposaturik, hartu du honako

ERABAKIA

Lehenengoa. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak trafikoaz emandako informazioa identifikatzeko ikurra baimentzea; erabaki honen eranskinean jasotzen da ikur hori.

Ikur berriaren erabilera publizitate eta komunikazio eremura mugatzen da; ondorioz, zentroaren ohiko paper-gauzetarako, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutako arau unibertsalei jarraituko zaie, hierarkia mailei dagokienean.

Halaber, aipatu eskuliburuaren 2. kapituluan ezarritako ikurrekin batera erabiliko da ikur hori.

Hirugarrena. Eusko Jaurlaritzaren irudi korporatiboari buruzko abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuaren 3.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko du».

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik