Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, PCA-245-2011-VI zenbakiko administrazio espedientea -87/2011 zenbakiko prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa- Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen duena eta interesa izan dezaketenei epea jartzen diena, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, PCA-245-2011-VI zenbakiko administrazio espedientea -87/2011 zenbakiko prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa- Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea xedatzen duena eta interesa izan dezaketenei epea jartzen diena, epaitegi horretan ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/05
  • Argitaratze-data: 2011/05/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 4 zenbakiko Epaitegiak eskatu du PCA-245-2011-VI zenbakiko administrazio-espedientea (87/2011 zenbakiko prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa) bidaltzeko. Administrazio-espediente hori 05.110 lanbide-zenbakiko agenteak jarri zuen, 2010eko abenduaren 16ko Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen Ebazpenaren kontra. Eta Ebazpen horren bidez ezetsi egiten da Giza Baliabideetako zuzendariaren 2010eko irailaren 14ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Azken horrek borondatezko zerbitzu-eginkizunen deialdian (2010eko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez egina) onartutakoen eta baztertutakoen zerrenda onartzen du, Lurraldeko Agintaritza eta Kontrol Zentro (AKZ)-Ardatz Unitateetan zerbitzuak emateko.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, hauxe

  1. Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

  2. Lurraldeko AKZ Unitateetan lan egiteko lanpostuak, zerbitzu-eginkizunen bidez, borondatez betetzeko deialdian (2010eko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez egina) parte hartu zuten interesdunei epea jartzea, Administrazioarekiko Auzietako 4 zenbakiko Bilboko Epaitegian, 87/2011 zenbakiko prozedura laburtuan, ager daitezen, bidezkoa irizten badiote, eta euren interesen alde egin dezaten. Epe hori, hain zuzen, 9 egunekoa izango da eta kontatzen hasiko da Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

  3. Jakinaraz bekie interesdunei.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 5a.

    Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

    IÑAKI CALONGE CRESPO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik