Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k Azpeitiko udal-barrutian (Gipuzkoan) hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegi bat kokatzeko proiektuari ingurumeneko baimen bateratua emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k Azpeitiko udal-barrutian (Gipuzkoan) hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegi bat kokatzeko proiektuari ingurumeneko baimen bateratua emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3110
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/05
  • Argitaratze-data: 2014/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; EAEko udalak

Testu legala

2009ko ekainaren 25ean, Julián Eizmendi Zinkunegi jaunak, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, ingurumeneko baimen bateratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailari, uztailaren 1eko 16/2006 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, xedatzen duenaren arabera, Azpeitiko udal-barrutian (Gipuzkoan) hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegi bat kokatzeko proiekturako. Eskaerarekin batera, dokumentu tekniko hau aurkeztu zuen:

Hondakinak kudeatzeko Lapatx zentrorako ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proiektua (2009ko ekaina).

Eskaera aurkeztu zuenean, besteak beste, hondakinak kolektorera isurtzeko baimena zuen Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k, baita baimen hori hedatzeko eta luzatzekoa ere, uraren arloan indarrean dauden arauak beteta.

Aurkeztutako dokumentua nahikoa zela egiaztatutakoan, Ingurumeneko sailburuordeak 2010eko uztailaren 9an emandako ebazpen baten bidez, jendaurrean jarri zen Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k sustatutako proiektua, 30 egun baliodunerako, alegazioak aurkezteko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2010eko irailaren 2an.

Proiektua jendaurrean jartzeko izapidea amaitutakoan, ez zen alegaziorik.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 17. eta 18. artikuluak betetze aldera, 2010eko azaroaren 18an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Azpeitiko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari. Espedientean ageri da emaitza.

2011ko apirilaren 19an, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 20. artikuluan xedatzen duena betetze aldera, espediente osoa Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren ebazpen-proposamena gehituta.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 1. artikuluaren arabera, 16/2002 Legearen xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura gutxitzea eta kontrolatzea eta, hori lortzeko, kutsadurari aurrea hartzeko eta hura kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea, ingurumen osoaren babes handia helburu.

Apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuak, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta betearazteko erregelamendua onartzen duenak, 3. artikuluan xedatzen duenaren arabera, baimenak barnean hartzen ditu ekoizpen-elementu eta -linea guztiak, nahiz eta I. eranskinak ez aipatu, baldin eta 16/2002 Legearen aplikazio-esparruko jardueren instalazioetan garatzen badira eta zerikusi teknikoa badute jarduerekin.

16/2002 Legeko 9. artikulua betetze aldera, ingurumeneko baimen bateratua behar da I. eranskineko jardueraren bat garatzen den instalazioak eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko eta funtsean aldatzeko. 11. artikuluaren arabera, berriz, baimenaren oinarrizko helburua da baldintzak ezartzea, araua bere aplikazio-esparruko instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko, eta, horretarako, baimena ematen parte hartzen duten administrazio publikoak koordinatzeko prozedura bat erabiltzen da, izapideak arintzeko eta partikularren gaineko administrazio-kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen legediaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak administrazio-egintza bakarrean biltzen ditu baimenak. Alde horretatik, baimen hauek behar ditu Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k: hondakinak saneamendu-sarera isurtzeko baimena eta, ingurumen-arloko beste zehaztapen batzuen artean, atmosferaren kutsadurari eta lurzoruaren kutsaduraren prebentzio eta zuzenketari dagozkien baimenak. Beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute espedientean, txostenak egin behar izan baitituzte nahitaez.

16/2002 Legeko 29. artikuluaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedura da jarduera sailkatuetarako udal-lizentzia emateko prozeduraren ordezkoa azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzkoak, arautzen du aipatutako udal-lizentzia, udal-agintarien behin betiko ebazpenari dagokionez izan ezik. Horiek hala, ingurumeneko baimen bateratuak lotetsi egiten ditu udal-agintariak lizentziak ukatzeari eta zuzenketa-neurriak hartzeari dagokienez, baita aipatutako arauko 22. artikuluko ingurumen-gaiak betetzeari dagokionez ere. Legeko 29. artikuluak dioenez, horrek ez du esan nahi autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatu beharreko gainerako arauak bete behar ez direnik. Beraz, transkribatutako aginduak betetze aldera, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ri ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak barnean hartu ditu otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoak, ezartzen dituen izapideak, eta Azpeitiko Udalaren txostenak sartu dira espedientean.

Azkenik, instalazioak isur ditzakeen gai kutsagarrien gehieneko balioak eta hura ustiatzeko eta ingurumen osoaren babes handia bermatzeko beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau ematerakoan kontuan izan dira egungo teknikarik onenak eta aplikatu beharreko sektoreko legediak ezartzen dituen neurri eta baldintzak.

Espedienteko txostenak aztertutakoan, ebazpen-proposamena sinatu, eta Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri dira.

Horrenbestez, aipatutako izapideak amaitu dira. Bestalde, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 20. artikuluan arautzen duen entzunaldi-izapidea egin da, eta hau da organo eskuduna ingurumeneko baimen bateratua emateko, aipatutako arauko 13. artikuluak eta abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, 8. artikuluan xedatzen dutenaren arabera.

Ikusirik zer dioten Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailak 2011ko apirilaren 19an emandako ebazpen-proposamenak; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzkoak; uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuak, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egiteko Legearen testu bategina onartzen duenak; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuak, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak; azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak; eta aplikatu beharreko gainerako arauek, honakoa

Lehenengoa. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ri ingurumeneko baimen bateratua ematea Azpeitiko udal-barrutian hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegi bat kokatzeko, ebazpen honen bigarren ataleko baldintzetan. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ren egoitza sozialaren helbidea da Enparantza Nagusia, 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa), eta IFK, berriz, A-20864856.

Jarduera 5.4. kategoriaren barruan dago uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoaren, I. eranskinean: «Nolanahiko hondakinentzako zabortegiak, egunean 10 tonatik gora hartzen badituzte edo guztira 25.000 tonatik gora har baditzakete, hondakin geldoentzako zabortegiak izan ezik».

Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k sustatutako jarduera hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegi baten ustiapena da.

Errezilen barrena Tolosa eta Azpeitia lotzen dituen errepidearen ondoan dago zabortegia, Azpeitiko udal-barrutian. Hauek dira UTM (ED50) koordenatuak zabortegiaren behealdean: X: 561.308; Y: 4781111; Z: 120,60 m.

Zabortegia osatzen duten orubeen azalera 171.412 m2-koa da, eta eremua bat dator 2009ko ekainaren 25ean aurkeztutako 4.2. planoak («Kudeaketa-eremuaren zonifikazioa. Egungo egoera» planoak) zabortegiaren kudeaketa-eremutzat identifikatzen duenarekin. 6.315 m2 Errezil ibaiaren eskuineko aldean daude. Hondakin ez-arriskutsuak isurtzeko prestatutako eremuak 68.695,01 m2 neurtzen du egun. Aipatutako planoak hondakinak isurtzeko guneak bereizten ditu: R1, R2, R3 eta R4.

Zabortegia ustiatzeko baimendutako eremua bat dator 2009ko ekainaren 25ean organo honi aurkeztutako 1.2. planoak («Zuinkatze-oinarriak eta kontrol-mugarriak. Proposamena» planoak) zehazten duenarekin ere.

Zabortegiaren eremua osatzen duten erregistro-finkak Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.renak dira, eta Jabetza Erregistroan inskribatuta daude. Hain zuzen ere, hauek dira:

2529 (10.650 m2).

638-N (11.445 m2).

4709 (30.200 m2).

9102 (5.988 m2).

9103 (2.473 m2).

9046 (8.990 m2).

9028 (12.687 m2).

9029 (33.110 m2).

9030 (1.880 m2).

9031 (875 m2).

228 (803 m2).

9081 (3.362 m2).

9082 (1.258 m2).

4131 (16.013 m2).

8290 (3.035 m2).

9090 (1.975 m2).

4130 (3.472 m2).

3 (75 m2).

4 (3.729 m2).

Instalazioa da «hondakin ez-arriskutsu mistoetarako hondakindegi bat, hondakin organiko edo biodegradagarrien eta hondakin ez-organikoen eduki handia dutenetarako» (B3 azpikategoria), otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, xedatzen duenaren arabera.

Proiektuak dioenez, beste jarduera sailkatu batzuk daude edo egongo dira hondakinak isurtzeko eremuaren zati batean, hala nola konpostatze-instalazio bat R3 eremuan proiektuaren arabera, handitu egingo da, transferentzia-gune bat, eta garbigune bat R1 eremuan.

Era berean, instalazioen sarreran badira pisatzeko baskula bat eta ibilgailuen gurpilak garbitzeko instalazio bat.

Funtsean, hondakin mota hauek sortuko dira zabortegian: ibilgailu eta makinak mantentzeko lanetan sortzen diren hondakin arriskutsuak, hala nola gai arriskutsuen ontziak, gai inpregnatuak, iragazkiak eta bestelako elementu arriskutsuak.

Bada zabortegian sortzen den biogasa ateratzeko eta zuzi batean erretzeko sare bat.

Zabortegiaren burualdean bilduko da euri-ura, eta ur garbia drainatzeko perimetro-sistema baten bidez hustuko.

Lixibiatuak bildu, eta Gipuzkoako Uren saneamendu-sareko kolektorera isuriko dira, hondakin-urarentzako Badiolegiko araztegian tratatzeko.

Bigarrena. Baldintza eta eskakizun hauek ezartzea Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k Azpeitiko udal-barrutian sustatutako hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegia ustiatzeko:

  1. Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu behar da, milioi bat eurokoa (1.000.000), honakoak hartzen dituena bere gain: hirugarren pertsonei eta haien ondasunei egindako kalteengatiko kalte-ordainak eta baimendutako jardueraren ondorioz ingurumenean egindako aldaketak konpontzeko eta ingurumena lehengoratzeko kostuak.

    Urtero, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k erantzukizun zibileko asegurua eguneratu izanaren ziurtagiria igorri behar dio ingurumen-organoari, eta, aldaketarik badago polizan, jakinarazi egin behar dio. Era berean, kontratatutako aseguru berriaren baldintza orokor, berezi eta espezifikoen kopia bat igorri behar dio.

  2. Sustatzaileak finantza-azterketa eguneratu bat aurkeztu behar du, honakoak adierazten dituena: instalazioa ezartzeko eta ustiatzeko kostuak; aurreko puntuko bermearen (erantzukizun zibileko aseguruaren) gastuak; zabortegia ixteko eta hurrengo 30 urteetan mantentzeko kostuak; eta baimen honek babes- eta zuzenketa-neurriak hartzeko eta ingurumena zaintzeko programa bat gauzatzeko ezartzen dituen eskakizun guztien kostuak (tartean, instalazioaren kostua, D.3.4. atalak xedatzen duenaren arabera).

    Finantza-azterketan, gastuak eta diru-sarrerak kontu-sailen arabera eta urtez urte xehatu behar dira, aurreikusitako ustiapen-planarekin bat.

    Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, 14.3. artikuluan xedatzen duenaren arabera, baimena ematen duen ingurumen-organo eskudunak fidantza eguneratuko du hiru urtean behin, prezioen indize orokorraren aldakuntzen arabera, fidantza eratzen den egunean indarrean dagoen indizean oinarrituz.

  3. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k teknikari bat izendatu behar du, instalazioaz eta Administrazioarekiko harremanez arduratzeko. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ren legezko ordezkari batek eta izendatzen den pertsonak sinatutako dokumentu batean jaso behar da izendapena, eta datu hauek adierazi behar dira dokumentuan: arduradunaren izen-abizenak, NA, harremanetarako helbidea eta prestakuntza teknikoa. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k izendapena jakinarazi behar dio ingurumen-organoari.

  4. Ingurumen-organoari aurkezten dizkion dokumentuek diotenaren arabera hartu behar ditu sustatzaileak babes- eta zuzenketa-neurriak, indarrean dagoen araudia eta xedapen hauek beteta:

    1. Lanak egiteko faseko baldintza orokorrak.

    1.1. Jarduera-esparruaren mugaketa.

  1. Proiektuaren mugen barruan egin behar dira lanak eta lurzorua okupatzen duten lan osagarriak. Lanak egiteko makina eta ibilgailuek ahal bezain gutxien ibili behar dute aipatutako mugetatik kanpo.

  2. Ustekabeko kalteren bat sortzen bada adierazitako esparrutik kanpo, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak hartu behar dira, D.1.7. atalak aipatzen duen txostenari (ingurumen-aholkularienari) erreparatuz.

  3. Ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatu behar dira honakoak: lanetarako sarrerak, makina-parkea, lanak egiteko materialak aldi baterako biltegiratzeko eremua, eta hondeaketa-lurrak eta hondakinak aldi baterako metatzeko eremuak. Lanak hasi aurretik, horiek guztiak xehetasun-mapetan mugatu behar dira, zehatz-mehatz. Lanen zuzendaritzak mugaketa onartu behar du, D.1.7. atalak aipatzen duen txostenari (ingurumen-aholkularienari) erreparatuz.

    1.2. Lurzorua eta ura babesteko neurriak.

  1. Lanak egiteko makinak edukitzeko eta mantentzeko tokiak drainatze-sare naturaletik bereizi behar dira. Zolak iragazgaitza izan behar du, eta efluenteak biltzeko sistema bat izan behar da, olio eta erregaiek lurzorua eta ura ez kutsatzeko. Adierazitako guneetatik kanpo ezin da erregairik zamatu, oliorik aldatu eta lantegiko lanik egin.

  2. Eraikuntza-lanak egin bitartean, ahalik eta material xehe gutxien bota behar da drainatze-sare naturalera. Horretarako, ura bideratzeko gailuak eta solido esekiak atxikitzeko sistemak proiektatu eta egin behar dira, lanen ondorioz kutsatutako ura biltzeko.

    1.3. Hauts gutxiago isurtzeko neurriak.

  1. Lanak egin artean, bideak eta ibilgailuak dabiltzan lekuak garbitzeko lanak zorrozki kontrolatu behar dira, bai lanek eragina duten ingurunean, bai sarreretan. Gainera, aldi baterako hutsik dauden pista eta eremuak ureztatzeko sistema bat izan behar da.

  2. Ibilgailuak garbitzeko gailuak izan behar dira lanak egiteko guneen irteeran. D.1.8 puntuak aipatzen duen dokumentuan adierazi behar dira gailuen ezaugarriak eta kokaleku zehatza.

    1.4. Zarata eta bibrazioen eragina gutxitzeko neurriak.

    Eraikuntza-lanak egin bitartean, proiektuak eta ebazpen honek makineriaren baldintzei buruz azaltzen dituzten neurriak hartu behar dira, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretua, kanpoan erabiltzeko makinek ingurunera igortzen duten soinua, haiek mantentzeko lanak eta lan-ordutegiak arautzen dituena apirilaren 28ko 524/2006 Errege Dekretuak aldatu zuen, betetzeko.

    1.5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Lanak egin bitartean sortzen diren hondakinak (hondealanetan sortzen direnak, lanak egiteko lekuak prestatzean sortzen direnak, bilgarriak, baztertzen diren lehengaiak eta garbiketa-lanen soberakinak) kudeatu behar dira apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, eta aplikatu beharreko berariazko araudiek xedatzen dutenaren arabera.

  2. Lanak egin bitartean sortzen diren hondakin guztiak, baldin eta haiek balorizatzea bideragarria bada alde tekniko eta ekonomikotik, hondakinak balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Balorizazioa alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik bideraezina dela justifikatutakoan soilik deusezta daitezke hondakinak.

  3. Zabortegiek hondakinak onartzeko irizpide eta prozeduren arabera kudeatu behar dira berrerabiltzen edo balorizatzen ez diren eta zabortegira eramaten diren materialak.

  4. Betelanak egiteko eta lurra prestatzeko hondakinak kudeatu behar dira otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, xedatzen duenaren arabera.

  5. Betelanak sustatu nahi badira hondeaketa-soberakinak erabiltzeko, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretua, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena, betetze aldera, dagokion proiektua idatzi behar da, Udalaren edo organo honen baimena lortzeko, arau horretako 26. artikuluaren arabera.

  6. Olio erabiliak kudeatu behar dira irailaren 29ko 259/1998 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko olio erabilien kudeaketa arautzen duenak, eta ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuak, industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duenak, xedatzen dutenaren arabera.

    Kubeta edo segurtasun-sistema baten barruko deposituetan biltegiratu behar dira kudeatzaile baimenduak jaso bitartean, oliorik ez sakabanatzeko depositu nagusia hausten bada edo estankotasuna galtzen badu. Horretarako, kontratistak berak dituen deposituak edo Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k Lapatx zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

  7. Hondakinak kudeatzeko araudia betetzeko, lanetan sortzen diren hondakinak kudeatzeko sistemak jarri behar dira. Lan bakoitzaren arduradunek kudeatu behar dituzte kudeaketa-sistemak, eta haien ardura da langileek behar bezala erabiltzea. Bereziki, inolaz ere ezin da sortu efluente kontrolatu gaberik erregai eta produktuak biltegiratzeagatik, makinak mantentzeagatik eta hondakinak erretzeagatik.

    Ildo horretan, gune espezifiko bat prestatu behar da, hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pintura...) aldi baterako biltegiratzeko instalazio estaliak kokatzeko, eta, gainera, hondakin ez-arriskutsu eta geldoentzako edukiontzi espezifikoak jarri behar dira, haietatik bereiz. Edukiontziek itxita egon behar dute kudeatzaileari entregatu arte, edukirik ez isurtzeko edo lurruntzeko. Era berean, sortzen diren hondakinak biltzeko gailu estankoak (bidoiak, etab.) instalatu behar dira lanak egiteko eremu osoan, eta hondakinak motaren arabera bereizi behar dira. Ondoren, aipatutako garbigunean aldi baterako biltegiratu behar dira. Horretarako, kontratistak berak dituen edukiontziak edo Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k Lapatx zabortegiko instalazioetan dituenak erabiliko dira.

    1.6. Garbiketa eta akabera.

    Lanak bukatutakoan, eremua ondo garbitu behar da, eta lanen hondakin guztiak kendu behar dira proiektuak eragina duen eremutik.

    1.7. Ingurumen-aholkularitza.

    Lanak amaitu bitartean eta berme-aldian, lanen zuzendaritzak adituak izan behar ditu alboan, ingurumen-gaiei eta, oro har, babes- eta zuzenketa-neurriei buruz aholku emateko. Baldintza-agiriak aipatutako gaien inguruan esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak emateko, lanen zuzendaritzak aholkularien txostena aztertu behar du aurrez.

    1.8. Lan-programaren diseinua.

    Kontratistak jarduketa zehatzak proposatu behar ditu ondoko azpiataletako gaiei buruz. Ebazpen honek kasuan-kasuan ezartzen dituen irizpideen arabera diseinatu behar ditu proposamenak, eta lanen zuzendaritzak berariaz onetsi behar ditu, aurreko atalak aipatzen duen txostenari erreparatuz. Ondoren, lanak egiteko programa osatu behar dute proposamenek. Dokumentu hauek prestatu behar ditu kontratistak:

  1. Kontratistaren instalazioen eta hondakinak aldi baterako biltegiratzeko instalazioen kokalekuari eta ezaugarriei buruzko xehetasunak, ebazpen honek D.1.1. atalean xedatzen duenaren arabera.

  2. Landaretza interesgarria dagoen eta zuzenean okupatzea aurreikusten ez den eremuen zehaztapena xehetasun-mapetan, ebazpen honek D.1.2. atalean xedatzen duenaren arabera.

  3. Solido esekiak atxikitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena, ebazpen honek D.1.3. atalean xedatzen duenaren arabera.

  4. Ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena, ebazpen honek D.1.4. atalean xedatzen duenaren arabera.

    1.9. Jardunbide egokien kontrola lanak egin bitartean.

    Jardunbide egokiak kontrolatu behar dira lanak egin bitartean, eta arreta berezia jarri behar da lanek eragina duten eremuaren eta ingurune urtarraren babesean, hondakinen (tartean, hondeaketa-soberakinen) kudeaketan, solido esekiak atxikitzeko gailuen funtzionamenduan, hautsean eta zaratan, eta ebazpen honek garatzen dituen beste gaietan.

    1.10. Lanen amaierako txostena.

    Lanak bukatu eta hilabetean, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k lanen amaierako ziurtagiri bat bidali behar dio ingurumen-organoari, lanen zuzendaritzak sinatua. Honakoa azaldu behar du ziurtagiriak:

    Lanak egin bitartean izandako gorabeherak.

    Zenbateraino bete diren ebazpen honek xedatzen dituen babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumen-organoak hondeaketa-materialak kudeatzeko ezartzen dituen neurriak.

    Dagokionean, lanak egin bitartean egindako aldaketak. Xehetasunez dokumentatu behar dira eta, justifikazio-kalkuluak eginda, justifikatu behar da ez dutela murriztu segurtasuna eta ingurumenaren babesa. Gainera, «as built» planoak erantsi behar dira.

    Lanak egin bitartean ingurumena zaintzeko gauzatutako programaren emaitzei buruzko txosten bat, sortutako hondeaketa-materialen kantitatea eta norakoa zehazten duena.

    Eraikuntzaren kalitatea bermatzeko kontrolaren emaitzei buruzko txosten bat; bereziki, geosintetikoen (in situ trinkotutako material mineralak erabiliz egindako hesi geologiko artifizialen) instalazioari buruzkoa.

    2. Ontzia egokitzeko eta zabortegia iragazgaizteko lanak egiteko baldintzak.

    2.1. Zabortegia iragazgaizteko lanak hasi aurreko baldintzak.

    Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k lanen zuzendaritza bat izendatu behar du, eraikitzailearen mendekoa ez dena.

    Era berean, sustatzailearen eta eraikitzailearen mende ez dagoen enpresa bat izendatu behar du, zabortegia iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrolaz arduratzeko. Enpresa hori arduratuko da ebazpen honek D.2.2. atalean ezartzen dituen baldintzak betetzen diren egiaztatzeaz.

    Lanak hasi aurretik, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k jakinarazi behar dio ingurumen-organoari nor izendatu duen zuzendaritza teknikoaz arduratzeko eta zer enpresa izendatu duen zabortegia iragazgaizteko geosintetikoen instalazioaren kalitatea bermatzeko kontrolaz arduratzeko.

    2.2. Zabortegia iragazgaizteko lanak egiteko baldintza eta eskakizunak.

  1. Geruza hauek jarri behar dira, goitik behera, isurketa-ontzia iragazgaizteko:

    Lixibiatuak drainatzeko geruza bat. Material pikordun naturalezko geruza bat izan daiteke (ahal dela, legar edo harearen tamainako agregakin sekundariozkoa), eta sastatzearen aurkako geozuntz baten bidez bereizi behar da azpiko geomintzetik, eta iragazki-geruza baten bidez gaineko geruzatik. Bestela, drainatze-geokonposatu bat izan daiteke, edo segida hau: sastatzearen aurkako geozuntza geosarea iragaziarena egiten duen geozuntza. Betiere, geruza honen igorgarritasuna kalkulatzeko, honakoak hartu behar dira kontuan: drainatu beharreko luzera, malda eta hondakinen eroankortasun hidrauliko asea. Kalkulatutako igorgarritasunarekiko ( 20ko segurtasun-faktorea izan behar du igorgarritasunak, eta geruzaren barruko lodiera aseak izan behar du geruzaren lodieraren adinakoa edo gehienez ere 0,30 m-koa (txikiena). Honakoak izan behar ditu oinarri baldintza hau betetzen den justifikazioak: geruzaren iragazkortasuna, hodietarainoko malda eta luzera, eta hondakin-masaren batez besteko iragazkortasuna. Drainatze-geruzen oinarriak % 2ko malda izan behar du gutxienez lixibiatuak biltzeko hodien aldera.

    2 mm lodi den dentsitate handiko polietilenozko geomintz bat.

    Hesi geologiko artifizial bat. 0,60 m-ko lodiera eta ( 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotu batek osatu behar du, eta 0,15 m-ko lau geruzak eratu behar dute. Bestela, baldin eta aurrekoak bezalako babesa ematen badute, bentonitazko geokonposatu bat edo hondakin trinkotuak erabil daitezke egungo zabortegiak okupatzen dituen eremuetan esaterako, ezpondetan erabil daiteke bentonitazko geokonposatua.

    0,50 m lodi den erregularizazio-geruza bat. Hondakin hautatuek osatu behar dute, eta Proctor entsegu aldatuaren gehieneko dentsitatearen % 95ean trinkotuta egon behar dute hondakinek.

  2. Oso litekeena da, hondakinen degradazioagatik eta gainean uzten diren hondakinen pisuagatik, hondakin-masaren gainean kokatzen den zabortegia iragazgaizteko egitura asentatzea. Beraz, entseguetan oinarrituz, uzten diren hondakinen eta zabortegia iragazgaizteko erabiltzen diren materialen deformagarritasuna zehaztu behar da eta, kalkuluen bidez, justifikatu behar da zabortegiaren oinarria iragazgaizteko formak asentuen ondorioz izango duen deformazioa onargarria izango dela, ontziaren erabilera-aldia eta zabortegia itxi ondoko 30 urteak kontuan hartuta. Azkenik, asentu eta deformazioak kontrolatzeko plan bat diseinatu behar da, egiaztatzeko ea aurreikuspenak betetzen diren, eta honakoak zehaztu behar ditu planak: erabili beharreko kontrol-metodoak, kontrol-lekuak, neurketen maiztasuna, neurketa-prozedurak eta aurreikuspenak betetzen diren egiaztatzeko prozedura.

  3. Zabortegiaren egonkortasunari buruzko azterlan bat egin behar da, aztertzeko zer haustura izan daitezkeen hondakin-masan, zabortegia iragazteko egitura osatzen duten geruzetan eta hondakinetan eta zimendu-lurrean. Material bakoitzari buruzko parametro geoteknikoak in situ egindako entseguetatik atera behar dira ahal dela. Honakoa izan behar du irristaduraren aurkako segurtasun-faktoreak:

    Egoera normaletan, ( 1,50.

    Ustekabeko egoeretan (drainatze-sistemak huts egiten duenean), ( 1,30.

    Aztertutako egoerak bat etorri behar du aurkeztutako zabortegi-diseinuarekin.

    Betiere, egonkortasunari buruz egindako azterlanen kopia bat aurkeztu behar da aurkeztutakoa azterlan baten ondorioen kopia baino ez da, baita eskura dauden azterlan geologiko eta geoteknikoen kopia bat ere.

  4. Honakoen diseinu hidraulikoa justifikatu behar da: isurketa-ontzi berrietan lixibiatuak drainatzeko geruzarena, lixibiatuak biltzeko hodi-sarearena, gelaxka barruan lixibiatuak ponpatzeko hobiarena eta lixibiatuek geomintza 0,30 m-an ez gainditzeko eskakizuna betetzen duen erauzte-ponparena. Era berean, hodien diseinu mekanikoa justifikatu behar da, jasan beharko duten hondakin-karga kontuan izanik. Honakoak izan behar ditu oinarri justifikazioak: hodien ezaugarriak (barruko eta kanpoko diametroak, zirrikitu eta zuloen neurria eta haien arteko tartea, zimurtasuna, zapalketaren aurkako erresistentzia...), jasango duten hondakin-karga, hobiaren neurriak, legarren porositatea, lixibiatuak erauzteko ponparen ezaugarriak, bulkatzeko hodiari eusten dion ezpondaren geometria, ponpatze-emaria, ponpa pizteko eta itzaltzeko kontsigna-mailak, ponpatze-zikloen iraupena, gorapenaren garaiera, karga-galerak... Ekainaren 12ko 681/2003 Errege Dekretuak, lantokian atmosfera leherkorren ondoriozko arriskuen pean dauden langileen segurtasuna eta osasuna babesteari buruzkoak, xedatzen duenarekin bat diseinatu eta erabili behar da ponpatze-ekipamendua.

  5. Funtsezko aldaketarik egiten bada proiektuan ontzia prestatzeko eta zabortegia iragazgaizteko lanak egin bitartean, ingurumen-organo honi jakinarazi behar zaio, azter dezan eta, dagokionean, gauzatu aurretik onar dezan.

    2.3. Sustatzailearen betebeharrak zabortegiko gelaxka bakoitza eraikitzeko lanak amaitutakoan.

    Zabortegiko gelaxka bakoitza eraikitakoan, lanen zuzendariak egiaztatu behar du eraikuntza-lanak bat etorri direla ebazpen honek eta ebazpenaren oinarri diren dokumentu teknikoek ezartzen dituzten baldintza eta eskakizunekin. Horretarako, zabortegiko gelaxkak egiteko eraikuntza-lanen amaierako ziurtagiri bat sinatu behar du, eta dokumentu hauek erantsi behar dizkio:

    As built eraikuntza-proiektua, dagokion elkargo ofizial profesionalaren oniritzia duela; plano sorta; eta lanak egiteko fasean egindako aldaketek segurtasuna (ebazpen honek eta ebazpenaren oinarri diren dokumentuek ezartzen dituzten baldintza eta eskakizunen araberakoa) murriztu ez duten justifikazioa. Era berean, lanak bukatutakoan ezin ikusi diren elementuen eta haien ezaugarrien argazki-erreportaje bat aurkeztu behar da, honakoak biltzen dituena: xehetasun-ikuspegiak, planoan duten kokalekua eta ikuspegi panoramiko orokorrak.

    Zabortegia iragazgaizteko egiturako geomintzaren gainazalaren plano topografiko bat, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

    Eraikuntzaren kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Txostenak barnean hartu behar ditu egindako lanak deskribatzeko oroitidazki bat, emaitzak eta ondorioak laburtzeko taulak barne; landa-lanaren eta laborategiko lanaren emaitza analitiko guztiak biltzeko eranskinak (txosten osoak); eta laginketa-puntuak plano takimetrikoan kokatzeko eranskinak.

    Dokumentu horiek ingurumen-organoari aurkeztu behar zaizkio, onar ditzan. Aurkeztutako dokumentuak egokiak direla ziurtatutakoan eta hori egiaztatzeko bisita egindakoan, ziurtagiria egingo du ingurumen-organoak.

    D.3. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    D.3.1. Hondakinak hartzeko eta ikuskatzeko baldintza eta kontrolak.

    Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, II. eranskinean xedatzen duenaren arabera, hondakin batek ispilu-sarrera badu hondakinen Europako zerrendan (HEZ), HEZ kodea esleitzeko nahitaez haren arriskugarritasunaren ezaugarriak zehaztu beharko dira, Europako Batzordearen 1991ko abenduaren 12ko 91/689/CEE Zuzentarauak, hondakin arriskutsuei buruzkoak, III. eranskinean xedatzen duenarekin bat etorriz. Horretarako, onartu beharreko ispilu-sarreradun hondakin bakoitza karakterizatu behar da. Alde horretatik, ispilu-sarreradun hondakin deitzen zaie, jatorri bera izanik, HEZ zerrendako kodea hondakina arriskutsua izatearen edo ez izatearen araberakoa duten hondakinei.

    Bestalde, deuseztatzeko hondakinak zabortegian utz daitezke, betiere, aurrez tratatu badira edo behar bezala justifikatzen bada balorizatzea ez dela bideragarria alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik. Beraz, zabortegira iristen diren hondakin balorizagarriak bereizi, eta dagozkien banakako edukiontzietan gorde behar dira, balorizatzaile baimenduari eraman arte. Alde horretatik, egun, hondakin hauek hartzen dira balorizagarritzat, besteak beste: papera eta kartoia, metalak, obra-hondakinak, beira, zura, plastikozko eta metalezko ontziak eta erabiltzen ez diren pneumatikoak (1.400 mm baino gutxiagoko kanpo-diametroa dutenak, bizikletenak izan ezik). Nolanahi ere, zerrenda handitu egingo da hondakin mota berriak balorizatzeko kudeatzaile baimenduak sortzen diren neurrian.

    Hiri-hondakinak isuri aurretik, tratatu egin behar dira, alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik balorizagarriak diren frakzioak bereizteko, hala nola papera eta kartoia, metal ferriko eta ez-ferrikoak, zura eta ontziak.

    Ezin da isuri tresna eta altzaririk, badirelako haiek balorizatzeko instalazioak, ezta obra txikietako hondakinik, utzitako ibilgailurik eta abere hilik ere.

Hiri-hondakinak estaltzeko, balorizatu ezin diren hondakinak edo orain artekoek ez zituzten arriskuak ez dituztenak erabili behar dira. Ildo horretan, altzairutegiko zepak (balorizatuak zein balorizatu gabeak) erabiltzeari utzi behar zaio, eta honakoak erabili hondakinak estaltzeko: hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegietan onartzeko moduko lurzoru kutsatua, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak balorizatzeko instalazioetako hondakinak, deskontaminatutako ibilgailuak zatikatzeko instalazioetako hondakinak... Gehienez ere, isurketa-ontziaren barruan barne-bideak eraikitzeko eta, honetarako egokiak badira, lixibiatuak drainatzeko geruzak eratzeko erabil daitezke altzairutegiko zepak.

Zabortegian deuseztatzeko onar daitezkeen hondakin ez-arriskutsuak sailkatzen dira otsailaren 8ko MAM/304/2002 Aginduak, hondakinak balorizatzeko eta deuseztatzeko lanak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituenak, xedatzen duenaren arabera, eta ebazpen honen I.a) eta I.b) eranskinek aipatzen dituzte. Ezaugarri hauek dituzten hondakinak, berriz, ezin dira onartu inolaz ere:

  1. 50 gradu zentigradutik gorako tenperatura dutenak.

  2. % 65etik gorako hezetasuna dutenak.

    Hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegietan hondakinak onartzeko irizpide hauek bete behar dituzte hondakin ez-arriskutsuek: batetik, Batzordeak 2002ko abenduaren 19an onartutako erabakiak, hondakinak isurtzeari buruzko 1999/31/EEE Zuzentarauko 16. artikuluari eta II. eranskinari jarraituz zabortegietan hondakinak onartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, zehaztutakoak; bestetik, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, zehaztutakoak.

    Hondakin hauek bakarrik aipatzen ditu I.a) eranskinak: aurrez tratatutakoak eta aurrez tratatu ez baina balorizatzea alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela justifikatzen denak.

    b) eranskinak zerrendatzen dituen hondakinak, berriz, izen generikoko hondakinak, ispilu-sarreradun hondakinak eta EAEn hondakinak kudeatzeko azpiegituran balorizagarri bihur daitezkeen hondakinak dira. Aipatutako dekretuaren II. eranskineko 4.2. atalak arautzen dituen adostasun-probak egin beharrari kalte egin gabe, I.b) eranskinak zerrendatzen dituen hondakin eta ekoizleak onartzeko, beharrezkoa da organo honek onespena ematea aurrez.

    b) eranskineko izen generikoko hondakinak dira beste kategoria baten barruan sartzen ez direnak eta kodearen amaieran 99 dutenak.

    Badira EAEn hondakinak kudeatzeko azpiegituran balorizagarri bihur daitezkeen hondakinak identifikatzeko kodeak ere, eta, hortaz, hondakinak kudeatzeko, dokumentu bidez, ekoizle edo kudeatzaileak egiaztatu behar du ezinezkoa dela haiek I.a) eranskineko hondakinen baldintza beretan balorizatzea edo lehengoratzea. Horretarako, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k karakterizazioaren emaitzekin batera egindako onespen-dokumentua bidali behar dio Ingurumen Sailburuordetzari, baliozkotu dezan. Onespen-dokumentua aurkeztu eta hamar egunera ingurumen-organoak ez badu ezer adierazten berariaz, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k proposatutako hondakina onartzeko eta kudeatzeko prozesuarekin jarraitu dezake.

    Nolanahi ere, hondakinak onartzeko, lixibiatze-entseguak egin behar dira, UNE-EN 12457-4 «Hondakinen karakterizazioa. Lixibiatzea. Hondakin pikortsuak eta lohiak lixibiatzeko adostasun-entsegua. 4. atala: 10 l/kg-ko likido/solido erlazioa duen etapa baten lotez loteko entsegua, 10 mm-tik beherako partikula-tamaina duten materialetarako, tamaina txikitu izan edo ez» arauaren arabera.

    Parametro jakin batzuek mugak gainditzen badituzte, perkolazio-entseguak egin daitezke, NEN-7343 arau holandarraren arabera. Betiere, otsailaren 24ko 49/2009 Errege Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, xedatzen duenaren arabera egin behar dira entseguak. Dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzari bidali behar zaizkio, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

    Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k hondakinak onartzeko dokumentuak eta jarraipen- eta kontrol-dokumentuak bete, eta ingurumen-organoari bidali behar dizkio, otsailaren 24ko 49/2009 Errege Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, 23. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

    Urtero, formatu elektronikoan, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k isuritako edo hondakinak balorizatzeko baimena duten guneetara bidalitako hondakinen laburpen bat helarazi behar dio ingurumen-organoari, honakoak zehazten dituena:

    Hondakin bakoitzaren sailkapena, Hondakinen Europako Zerrendaren arabera [otsailaren 8ko MAM/304/2002 Agindua, hondakinak balorizatzeko eta deuseztatzeko lanak eta Hondakinen Europako Zerrenda argitaratzen dituena].

    Hondakin bakoitzeko kantitatea, tonatan.

    Hondakin bakoitzaren sortzailea.

    Hondakinak hartzen dituen kudeatzailea.

    Onargarriak ez diren hondakinak biltegiratzeko gune bat izan behar da, eta hormigoizko oinarria eta urak biltzeko sistema bat izan behar ditu gune horrek.

    Zabortegiaren perimetroa itxi behar da, ustiategitik kanpoko langileak ez sartzeko, eta, gainera, plastiko arin eta partikuladun material gutxiago sakabanatzeko elementuren bat instalatu behar da.

    Instalazioak sarrera bakarra izan behar du, eta sarrerak langa kanadarra izan behar du, ganadua eta bestelako animaliak barrura ez sartzeko.

    3.2. Lixibiatu gutxiago sortzeko baldintzak.

    1. 49/2009 Dekretuaren I. eranskinaren bigarren atala betetze aldera, euri-uraren zuzeneko eraginaren peko hondakinen azalera 10.000 m2-koa izan daiteke gehienez ere.

    2. Ustiaketa-planaren moldaketa bat aurkeztu behar da, honakoak azaltzeko: isurketa-gelaxken mugak, gelaxken azalera iragazgaiztuaren topografia, gelaxkak egiteko ordena, lixibiatuak drainatzeko egituraren diseinua, gas-tximinien kokapena, gelaxketan sartzeko barne-bideak, azaleko ura husteko perimetro-arekak, gelaxken ontzian iragazgaiztu beharreko eremuak eta akaberako topografia duten eremuetan behin betiko edo aldi baterako zigilatu beharreko eremuak, gelaxkak egiteko faseen kronograma, eta gelaxkak eraikitzeko xehetasunak. Gainera, dagokion eraikuntza-proiektua aurkeztu behar da: oroitidazkia, proiektua justifikatzeko kalkuluak dakartzaten eranskinak, planoak, baldintza teknikoen agiria, aurrekontua, eraikuntza-proiektuaren segurtasun- eta osasun-proiektua, eta geosintetikoen eta trinkotutako geruza mineralen eraikuntza-kalitatea bermatzeko plana.

    3. Areka bat instalatu behar da zabortegiaren akaberako gainazalaren inguruan, 500 urteko errepikatze-denborako uraldiek zabortegian eraginik ez izateko. Gainera, zabortegia ustiatu bitartean, aldi baterako perimetro-kanalak instalatu behar dira, iragazgaiztutako gelaxkak inguratzeko eta uraldiak husteko, 10 urteko errepikatze-denbora kontuan izanik gutxienez. Zabortegiaren akaberako gainazala zigilatutakoan, arekak eraiki behar dira, zigilatuaren gainean pilatzen den ur garbia perimetro-kanaletara husteko. Gutxienez 50 urteko errepikatze-denborako uraldiak husteko moduan diseinatu behar dira arekak.

    4. Hondakinak proiektatutako akaberako kotara iritsi eta gehienez ere 90 egunean hasi behar da zabortegiko gelaxka bakoitza zigilatzen. Proiektuarekin bat hondakinak utziko badira gainean ondorengo faseetan, aldi baterako zigilatu behar da, eta, akaberako zigilatua jarri behar bada, berriz, behin betiko. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.rekin zerikusirik ez duten arrazoiak (eguraldia, materialaren eskuragarritasuna, etab.) direla-eta ezinezkoa bada gelaxkak behin betiko zigilatzen hastea, aldi baterako zigilatu behar dira, trinkotutako lur garbiz edo geomintz batez, iragazketa murrizteko eta ur garbia gainazalean jariatzeko eta perimetro-kanaletara bideratzeko. Nolanahi ere, hondakinak gelaxken akaberako kotetara iritsi eta bederatzi hilabetean hasi behar da gelaxkak behin betiko zigilatzen, eta hamabi hilabetean bukatu.

      3.3. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

      3.3.1. Baldintza orokorrak.

      Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegia ustiatzen duenean, ezin ditu gainditu ebazpen honek atmosferarako isuriei ezartzen dizkien mugak.

      Atmosferara isurtzen den kutsatzaile oro bildu eta kanpora bideratu behar da, ihesbide egokietatik. Aurrez, dagokionean, gasak arazteko sistema batetik igaroarazi behar da, eta kutsatzaileen ezaugarrien araberakoa izan behar du sistemaren diseinuak. Isuri mugagabeek ez dute arau orokor hori bete beharrik baldin eta haiek biltzea alde tekniko edo/eta ekonomikotik bideragarria ez bada edo inguruneari kalte txikia egiten diotela egiaztatzen bada.

      Neurriak hartu behar dira ustekabeko isuriak izateko arriskua txikitzeko eta isurtzen diren efluenteak giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskutsuak ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantendu behar dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahal bezainbat laburtu behar dira instalazioak gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

      3.3.2. Fokuen identifikazioa.

      Sustatzaileak biogasa erretzeko instalazioari buruzko informazio guztia eman behar du. Datu hauek eman behar ditu gutxienez:

      1. Foku bakoitzaren izena.

      2. Foku bakoitzaren UTM koordenatuak.

      3. Lotutako prozesua edo prozesuak.

      4. Katalogazioa, azaroaren 15eko 34/2007 Legeak, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoak, eta urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duena eta hura aplikatzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, xedatzen dutenaren arabera.

      5. Biogasari dagokionez, erretzen den gasaren konposizioari buruzko azterlan bat, errekuntza-parametroak, kontzentrazioa eta abar zehazten dituena.

      6. Kutsatzaileen emaria (gehienekoa eta batez bestekoa), tenperatura, fluxu-abiadura, ezaugarriak eta kantitatea, eta jardun-denbora. Jardueraren ondoriozko isuri bakoitzaren emaria eta konposizioa kalkulatzeko, indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzeko moduko unitateak erabili behar dira.

      7. Egindako karakterizazioak, erabilitako laginketa- eta analisi-metodoa, karakterizazioen maiztasuna eta lortutako emaitzen fidagarritasun-maila. Informazio hau emateko, kontrol-erakunde baimendu batek egindako txostena aurkeztu behar da.

      8. Hustuketa-sistemen ezaugarriak:

        Zorutik tximiniaren ahorainoko altuera.

        Tximiniaren barne-diametroa.

        Laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapena eta ezaugarriak, eta laginketa-puntutik neurketa-puntura bidean fluxuen noranzkoan edo kontrakoan gas-fluxuen perturbazioren bat dagoen lekura bitarteko distantziak, hau da, L1 eta L2 parametroak industriak sortutako kutsadura atmosferikoaren prebentzioari eta zuzenketari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinak aipatzen ditu. Neurketa-puntuetara sartzeko plataformen ezaugarriak ere adierazi behar dira.

      9. Instalazioaren planoa, foku guztien kokalekua zehazten duena.

        Jarduerak baditu putzu bertikalak gasgabetzeko sistema bat eta zuzi bat, eta zuzia urtean abian dagoen denborari buruzko informazioa aurkeztu behar da.

        Gainera, putzuetako gasen eta bildutakoen karakterizazio-analisi bat aurkeztu behar du sustatzaileak, kanpo-erakunde batek egina.

        Jardunean, kamioien joan-etorriaren ondorioz eta zabortegiko hondakinak eskuztatzeagatik sortzen dira isuri difusoak.

        3.3.3. Isurien mugak

        1. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ren biogas-instalazioko tximinia ustiatzean atmosferara isurtzen diren kutsatzaileek ezin dituzte gainditu balio hauek:

          (Ikus .PDF)

          Baldintza hauei dagozkie balio horiek: 273 º K-ko tenperaturari, 101,3 kPa-ko presioari eta gas lehorrari.

        2. Aldizkako arauzko ikuskapenek zortzi ordu iraungo dute, eta ordubeteko hiru neurketa egingo dira gutxienez. Perdoi gisa, isuriek gehieneko balioa gaindi dezakete kasuen % 25en, % 40 gehienez ere. Perdoi hori gaindituz gero, neurketa astebetez luzatuko da, eta, aldi horretako tolerantzia orokor gisa, isuriek kasuen % 6en gainditu ahalko dute gehieneko balioa, % 25 gehienez ere. Perdoirik izanda ere, fokuen eraginpeko eremuko immisio-mailek inola ere ezin dituzte gainditu higienearen aldetik onar daitezkeen balioak.

          KOLek (KOGek) ezin dituzte gaindituko gehieneko balioak ordubeteko hiru neurketa egingo dira gutxienez aldizkako arauzko ikuskapenen barruan baldin eta neurketa guztien batez bestekoak ez baditu gainditzen gehieneko balioak eta ordubeteko neurketa batek ere ez baditu gainditzen gehieneko balioak 1,5 baino gehiago.

        3. Biogasa deuseztatzeko zuziaren tenperaturak 1.000-1.200 º C artekoa izan behar du, 0,3 segundoan gutxienez horixe da egonaldia, eta turbulentzia egokiari eutsi behar dio.

        4. Segurtasuna dela eta, metano-kontzentrazioa ezin da izan % 5 baino handiagoa instalazioaren jabetzaren mugan, ezta % 1,25 baino handiagoa instalazioko espazio itxietan, salbu eta kontrol-sistemen eta gasa berreskuratzeko sistemen osagaietan.

          3.3.4. Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

          Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak sortutako kutsadura atmosferikoaren prebentzioari eta zuzenketari buruzkoak, ezartzen dituen baldintzak betetzeko beharrezko bitartekoak izan behar dituzte, eta, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sartzeko bideek seguruak eta errazak izan behar dute.

          Bereziki, laginak hartzeko zuloen kokalekuari eta ezaugarriei dagokienez, laginketa-puntutik neurketa-puntura bidean fluxuen noranzkoan edo kontrakoan gas-fluxuen perturbazioren bat dagoen lekura bitarteko distantziek, hau da, L1 eta L2 parametroek bat etorri behar dute 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinak xedatzen duenarekin.

          L1 8D eta L2 2D ez diren fokuei dagokienez, inolaz ere ez dira onartuko L1 < 2D-ko eta L2 < 0,5D-ko balioak, eta neurketa-txostenak laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatu beharko du.

          Zabortegian sortzen diren gasak erauzketa-sare bertikal eta horizontal baten bidez bildu behar dira ustiapen-fase guztietan, eta erregulazio- eta neurketa-estazioraino eraman.

          Zabortegia ustiatzean sortzen diren gasak dentsitate handiko polietilenozko drainatze-tximinien bidez erauzi behar dira, eta polietilenoak legarrezko inguratzailez bildutako artekak izan behar ditu. Zabortegiaren eragin-erradioa 25 metrokoa denez gero, erauzketa-sistemak zabortegiaren azalera osoa hartu behar du, airerik ez sartzeko eta zigilatu gabeko eremuetatik atmosferarako isuri difusorik ez irteteko.

          Gasak biltzeko sistemak 125 mm-ko diametroko dentsitate handiko polietilenozko hodi artekatu bat izan behar du, termozigilatua, eta polietilenozko hodiaren eta zundaketa-hormaren arteko hutsunea legarrez bete behar da. Hoditeriak fase edo terraza bateko isurketa-masa gainditutakoan, tarte horizontalari ekin behar zaio. Dentsitate handiko PN10 polietilenozko ukondo batek eratu behar du, eta sare bertikala horizontalarekin lotu. Sare horizontala ere dentsitate handiko PN10 polietilenozko hodi artekatu batek eratu behar du, eta fase bakoitzeko hondakinak estaltzeko geruzan 50 x 50eko legarrezko zanga batean sartuta egon.

          Zabortegia gorantz zigilatu ahala, putzu bakoitza gasak biltzeko metalezko kanpai baten bidez itxi behar da. Kanpaiak erregistro- eta ikuskapen-estalki bat izan behar du goialdean. Estalkiak laginak hartzeko irekidura bat izan behar du erdian, eta azpipresioa doitzeko eta gasaren kalitatea neurtzeko erregulazio-balbula bat ere izan behar du.

          Bildutako eta erregulazio- eta neurketa-estazioraino eramandako gasa gasgabetze-instalazioraino eraman behar da.

          Isuri difusoak murrizteko, honakoa egin behar da:

          Ibilgailuen sarrera-irteeretan, zamalanetan eta hondakinen zabalpenean, ahal dela, partikula solidorik eta hautsik ez isuri.

          Gasa isur daitekeen eremu irekiak ahal bezainbat murriztu, eta gainerakoa lurrez edo polietilenozko orriz estali.

          Ibilgailuen gehieneko abiadura 20km/h-ra mugatu, eta kamioi edo edukiontzi itxiak edo big-bag zakuak erabili hondakinak garraiatzeko.

          3.4. Hondakinak saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

          3.4.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

          Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegia.

          Jarduera multzoa: 0-Zerbitzuak.

          Jarduera Ekonomikoen Espainiako Sailkapena: 92150. Zaborra eta hondakinak errausteko eta deuseztatzeko zerbitzua.

          (Ikus .PDF)

          Proiektu bat aurkeztu behar da organo honen aurrean, azaltzeko zer instalazio ezarri behar diren lixibiatuak tratatzeko eta, N-NH4 parametroari dagokionez bereziki, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Kolektoreetako Isurketak Araupetzen dituen Erregelamenduak xedatzen dituen balioak betetzeko 2005eko urtarrilaren 24an argitaratu zen Erregelamendua.

          Era berean, honakoei buruzko informazioa zehaztu behar da: lurpeko ura kontrolatzeko sareari buruzkoa; gurpilak garbitzeko putzuko eta deposituetako kubetetako uraren tratamenduari eta kutsagarria izan daitekeen euri-uraren tratamenduari buruzkoa; eta efluente mota bakoitzari buruzko orokorra (kudeaketa, isurketa-puntuen UTM koordenatuak, efluente bakoitzaren gehieneko emaria eta bolumena...). Gainera, beste ur beltzik dagoen zehaztu behar da.

          3.4.3. Gehieneko balioak.

          Ebazpen honek D.3.4.1. atalean xedatzen duenaren arabera ezarri beharreko instalazioak gehieneko balio hauek errespetatu behar ditu, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko Kolektoreetako Isurketak Araupetzen dituen Erregelamenduan oinarrituz 2005eko urtarrilaren 24an argitaratu zen Erregelamendua:

          (Ikus .PDF)

          3.3.4. Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

          Kontrol-kutxatila bat jarri behar da hondakin-ur mota baimendu bakoitzarentzat, isurien lagin esanguratsuak lortzeko modukoa. Dagokionean, zuzenean sartzeko moduko leku batean egon behar dute kutxatilek, ikuskatzeko.

          Kontrolagailu hauek izan behar dira gutxienez:

          Emari-neurgailu bat, isurketa-ontziaren eta lixibiatuak tratatzeko instalazioaren artean.

          Piezometroak.

          Estazio meteorologiko bat.

          Emari-neurgailu bat edo ordu-kontagailu bat-edo, zabortegi zaharreko (zigilatutako gelaxketako) lixibiatuak biltzeko sarean, eta emari-neurgailu bat, pH-neurgailu bat eta eroankortasun-neurgailu bat, gelaxka berri bakoitzeko lixibiatuak biltzeko sarean.

          Emari-neurgailuek, pH-neurgailuek, eroankortasun-neurgailuek eta plubiometroak 10 minutuan behin erregistratu behar dituzte datuak, eta formatu elektronikoan gorde.

          3.5. Instalazioan sortzen diren hondakinak egokiro kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

          Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak kudeatu behar dira apirilaren 21eko 10/1998 Legeak, hondakinei buruzkoak, eta aplikatu beharreko berariazko gainerako araudiak xedatzen dutenari jarraituz eta, dagokionean, karakterizatu egin behar dira, zer motatakoak diren zehazteko eta norakorik egokiena erabakitzeko.

          Berariaz debekatuta dago sortzen diren hondakin motak elkarrekin edo beste hondakin eta efluente batzuekin nahastea. Aitzitik, jatorrian bereizi behar dira, eta ez nahasteko beharrezko bilketa- eta biltegiratze-bitartekoak erabili.

          Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, hondakinak balorizatzeko gune baimendu batera eraman. Hondakinak deuseztatzeko, ezinbestekoa da behar bezala egiaztatzea haiek balioztatzea ez dela bideragarria alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik. Birsortzeari eta berrerabiltzeari eman behar zaie lehentasuna hondakinen beste balorizazio material edo energetiko mota batzuei baino gehiago.

          Era berean, hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaltzeak izan behar du lehentasuna, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

          Hondakinak zabortegi baimendu batean deuseztatzea aurreikusten bada, haiek karakterizatzeko, honakoek xedatzen dutenari jarraitu behar zaio: Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak.

          Ebazpen honek xedatzen duenaren arabera instalazioan sor daitezkeen hondakinen kantitatea gutxi gorabeherakoa baino ez da, kontuan hartu behar baitira ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sorreraren arteko erlazioa jardueraren adierazleek ematn dute ekoizpenaren eta hondakin-sorreraren arteko erlazioaren berri. 16/2002 Legeko 10.2.d) artikuluari kalte egin gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, egoera honetan soilik eskatu behar da baimena egokitzeko: sortutako hondakinen kantitatea handitzeagatik, aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzen direnean.

          Hondakinak biltegiratzeko guneko edo guneetako lurzoruak estankoa izan behar du. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan egoteagatik edo inpregnazio-mailagatik isuri edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinei dagokienez, horrelakoak biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan behar dira, balizko isuriak kanpora ez irteteko. Hauts itxurako hondakinei dagokienez, berriz, euri-urak ukitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotzi behar da, eta, beharrezkoa bada, estali egin behar dira.

          Hondakinak desagertu edo galdu egiten badira edo ihes egiten badute, gertatutakoa berehala jakinarazi behar zaio ingurumen-organoari.

          3.5.1. Hondakin arriskutsuak.

          Honakoa da hondakin arriskutsuak sortzeko prozesua:

          Zerbitzu orokorrak.

          Identifikazioa: G20392064/B0019.

          Prozesuaren kodea: B0019.

          Hondakin arriskutsu hauek deklaratu ditu sustatzaileak:

          Hondakina: erabilitako olioa.

          Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A920//B0019.

          HEZ: 130205.

          Urtean sortzen den kantitatea: 1.000 kg.

          Mantentze-lan orokorrak egiteko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau, makinei olioa jartzeko lanetan.

          Hondakina: fluoreszenteak eta lanpara ultramoreak.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A920//B0019.

          HEZ: 200121.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Mantentze-lan orokorrak egiteko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau, lanpara fluoreszenteak jartzeko lanetan.

          Hondakina: berun azidozko bateria erabiliak.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A920//B0019.

          HEZ: 160601.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Mantentze-lan orokorrak egiteko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau, bateriak jartzeko lanetan.

          Hondakina: metalezko ontzi hutsak.

          Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A920//B0019.

          HEZ: 150110.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

          Hondakina: plastikozko ontzi hutsak.

          Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A920//B0019.

          HEZ: 150110.

          Urtean sortzen den kantitatea: 30 kg.

          Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

          Hondakina: olio-iragazkiak.

          Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A920//B0019.

          HEZ: 160107.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

          Hondakina: erregai-iragazkiak.

          Hondakinaren kodea: Q9//R13//S35//C51//H5//A920//B0019.

          HEZ: 160121.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

          Hondakina: presio-ontziak (espraiak, aerosolak).

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S12/36//C41//H3B//A920//B9017.

          HEZ: 160504.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Ontziak biltzeko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

          Hondakina: botoi-pilak.

          Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C16//H6//A920//B9107.

          HEZ: 160603.

          Urtean sortzen den kantitatea: urtean urtekoa.

          Mantentze-lan orokorrak egiteko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

          Hondakina: gai arriskutsuek kutsatutako materialak (trapuak, eskularruak eta xurgatzaileak).

          Hondakinaren kodea: Q5//D15// S40//C41/51//H5//A920//B9107.

          HEZ: 150202.

          Urtean sortzen den kantitatea: 50 kg.

          Materialak eta xurgatzaileak biltzeko azpiprozesuan sortzen da hondakin mota hau.

        1. Hondakin arriskutsuak biltzeko, sistema bereiziak erabili behar dira, hondakinen tipologiaren arabera. Izan ere, hondakin jakin batzuk, isuri eta nahasi egiten badira, arriskutsuago bihurtzen dira, edo kudeatzen zailago.

        2. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek kontuan izan behar dituzte uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen duenak, 13. artikuluan ezartzen dituen segurtasun-arauak, eta itxita egon behar dute kudeatzaileak jaso arte, edukirik ez isurtzeko edo lurruntzeko.

        3. Aurreko paragrafoak aipatzen dituen ontziek etiketatuta egon behar dute. Etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan behar du, eta 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko 14. artikuluko jarraibideen araberakoa.

        4. Hondakin arriskutsuak sei hilabetez biltegiratu daitezke gehienez ere.

        5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaez, kudeatzaile baimenduak egiaztatu behar du hondakinak onartuko dituela, dokumentu baten bidez. Gainera, hondakinak onartzeko baldintzak ezarri behar ditu dokumentuak, tratatu beharreko hondakinen ezaugarriak egiaztatu, eta ziurtatu bat datozela administrazio-baimenarekin. Hondakinak lehenengoz hustu aurretik eta, dagokionean, beste kudeatzaile bati eraman aurretik, ingurumen-organoari bidali behar zaio dokumentua. Beharrezkoa bada, zehazki karakterizatu behar dira hondakinak, proposatutako tratamendua egokia dela egiaztatzeko. Dagokionean, arrazoitu behar da proposatutako kudeaketa bat datorrela ebazpen honek hondakinak kudeatzeko ezartzen dituen printzipio hierarkikoekin.

        6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, kontrol- eta jarraipen-dokumentua bete behar da, eta ale bat garraiolariari eman behar zaio, zamarekin batera eramateko. Dagokionean, araudiak xedatzen duenean, jakinarazpena egin behar da aurrez. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k erregistratu eta artxibategian gorde behar ditu onarpen-dokumentuak eta kontrol- eta jarraipen-dokumentuak (edo dokumentu ofizial baliokideak), bost urtez gutxienez.

        7. Egiaztatu behar da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko garraiobideak bete egiten dituela indarrean dagoen legediak horrelako gaiak garraiatzeko ezartzen dituen baldintzak.

        8. Olio erabilia kudeatzeko, honakoek xedatzen dutenari jarraitu behar dio Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k: ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuak, industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duenak, eta irailaren 29ko 259/1998 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duenak.

        9. Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak (hala nola hodi fluoreszenteak) kudeatu behar dira otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuak, tresna elektriko eta elektronikoei eta haien hondakinen kudeaketari buruzkoak, xedatzen duenaren arabera. Pilen eta metagailuen hondakinek, berriz, otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretua, pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa, bete behar dute. Baldin eta hondakinak kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten badira edo toki-erakundeei ematen bazaizkie gaika bildutako udal-hondakinekin eta parekoekin batera kudeatzeko, ez da beharrezkoa baimendutako kudeatzailearen onarpen-dokumentua izatea, hondakinak eraman aurreko jakinarazpena egitea eta kontrol- eta jarraipen-dokumentua betetzea, betiere, hondakinak entregatu izana egiaztatzen badu dagokion toki-erakundeak. Gutxienez bost urtez gorde behar dira hondakinak toki-erakundeei entregatu izanaren egiaztagiriak. Edonola ere, ekipamendu elektriko eta elektronikoetatik sortzen diren hondakinen kantitateak adierazi behar ditu l) puntuak aipatzen duen kontrol-erregistroak (hondakinen sorrera kontrolatzeko erregistroak).

        10. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 (EE) Erregelamenduak ozono-geruza agortzen duten gaiak arautzen ditu. Bada, horrelakorik badu Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k, bildu eta suntsitu egin behar ditu, aldeek onartutako bide teknikoak erabiliz edo ingurumenaren aldetik onargarria den beste edozein bide erabiliz. Bestela, birziklatu edo birsortu egin behar ditu, tresnak aztertu eta mantendu bitartean edo desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

        11. Poliklorobifeniloak dituen gailurik badu Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k, abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horrelakoak dituzten gailuak deuseztatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak, eta 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuak, 1378/1999 Errege Dekretua aldatzen duenak, ezartzen dituzten baldintzak bete behar ditu nahitaez, eta azken ekitaldian poliklorobifeniloa eduki izanari buruzko adierazpena egin behar du. Poliklorobifenilodun tresnak dituen urte guztietan aurkeztu behar du adierazpen hori Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k.

        12. Kudeatzaileak EAEn badaude, atal honetako e) eta f) puntuek aipatzen dituzten dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzari helarazi behar zaizkio, transakzio elektroniko bidez ahal dela, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

        1. Amiantoa duen hondakinik antzematen badu, 108/1991 Errege Dekretuak, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsaduraren prebentzioari eta murrizketari buruzkoak, 3. artikuluan ezartzen dituen eskakizunak bete behar ditu Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k eta, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko, 396/2006 Errege Dekretuari, amiantoaren eraginaren pean egoteko arriskua dagoen lanetan aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-baldintzak ezartzen dituenari, jarraitu behar dio.

        2. Hondakin arriskutsu bakoitza izendatzeko eta kodetzeko, haren egoera eta ezaugarriak hartzen dira kontuan, baimena lortzeko izapideen esparruan emandako informazioan oinarrituz. Nahiz eta kode batzuk aldatu egin daitezkeen, badira beste batzuk, oinarrizkoak, aldatu gabe utzi behar direnak. Hain zuzen ere, honakoak dira: hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen zehazten dutenak ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinak xehatzen ditu eta hondakina zer jarduera eta prozesuren ondorioz sortzen den zehazten dutenak uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren I. eranskinak xehatzen ditu. Kudeaketa-bideen hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategia zein Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programa (2011-2014) betetzen direla bermatzeko, hondakin bakoitza onartzeko dokumentuetako informazioa baliozkotu behar du organo honek, dagokion kudeatzaile baimenduak eskatuta. Egiaztatzea bereziki garrantzitsua da baldin eta ordura arte berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balidatzeko eskatzen bada.

          3.5.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

          Hondakin ez-arriskutsu hauek deklaratu ditu sustatzaileak:

          (Ikus .PDF)

          Urtean sortzen diren hondakin ez-arriskutsuen kantitateen berri eman eta haiek kudeatzeko modua zehaztu behar da.

          Hondakin hauek sor daitezke aukeraketa- eta aurretratamendu-prozesuan:

          Hondakina HEZ kodea.

          Plastikozko ontziak 15 01 02.

          Metalezko ontziak 15 01 04.

          Erabiltzen ez diren pneumatikoak 16 01 03.

          Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak 17 09 04.

          Beira 19 12 05.

          Zura 19 12 07.

        1. Erabilitako ontziak eta ontzien hondakinak gaika bereizi behar dira, behar bezala. Erabilitako ontziak eragile ekonomiko bati (hornitzaileari) eman behar zaizkio, berrerabiltzeko, eta ontzien hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

        2. Hondakinak deuseztatzea aurreikusten bada, urtebetez biltegiratu daitezke gehienez ere, eta, balorizatzea aurreikusten bada, berriz, bi urtez gehienez.

        3. Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartu egingo dituela dioen dokumentu bat izan behar da, horretarako baldintzak zehazten dituena. Dokumentuaren kopia bat bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, egiaztatzeko proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honek ezartzen dituen oinarrizko printzipioak betetzen direla. Dagokionean, arrazoitu behar da proposatutako kudeaketa bat datorrela ebazpen honek hondakinak kudeatzeko ezartzen dituen printzipio hierarkikoekin. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k erregistratu eta artxibategian gorde behar ditu onarpen-dokumentuak eta kontrol- eta jarraipen-dokumentuak (edo dokumentu ofizial baliokideak), bost urtez gutxienez.

        4. Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, xedatzen duenarekin bat, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, dagokion jarraipen- eta kontrol-dokumentua bete behar da. Bost urtez gorde behar da dokumentu hori.

        5. Erregistro bat izan behar da, hondakinei buruzko datu hauek biltzeko: kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, hondakinak tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, bilketaren maiztasuna eta hondakinak garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidali behar zaio kontrol-erregistro horren kopia.

        6. Kudeatzaileak EAEn badaude, atal honetako c) eta d) ataletan aipatutako dokumentuak Ingurumen Sailburuordetzari helarazi behar zaizkio, transakzio elektroniko bidez ahal dela, IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita. Era berean, e) atalean aipatutako dokumentua ere Ingurumen Sailburuordetzari helarazi behar zaio.

          3.6. Lurzorua babesteko baldintzak.

        1. Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak, lurzoruan kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituenak, eta otsailaren 4ko 1/2005 Legeak ezartzen dituzten betebeharrak betetze aldera, beharrezkoa da aurretiazko txosten bat aurkeztea lurzoruaren egoerari buruz. Bada, haren gomendioei jarraituz, lurzorua babesteko beharrezko neurriak eta ingurumen-organoak ezartzen dituenak hartu behar ditu Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k.

          Gainera, txosteneko informazioa osatu behar du, eta, arriskuen karakterizazio kualitatiboari buruzko atalean, adierazi isurketa-jarduerarekin lotutako zer arrisku-iturrik ez duten prebentzio- eta babes-neurririk; bereziki, zer eremu erabiltzen diren hondakinak uzteko nahiz eta abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuak, hondakinak zabortegian utzita deuseztatzea arautzen duenak, I. eranskinaren 4. atalean xedatzen dituen gutxieneko babes-neurriak. Informazioaren edukiak bat etorri behar du 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, I. eranskinaren 3.4. atalean xedatzen duenarekin.

        2. Lurzoruaren eta uraren babes-maila (bereziki, 1481/2001 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 3. ataleko gutxieneko babesgarriak ez dituzten eremuetako lurzoruaren, lurpeko uraren eta azaleko uraren gaineko arriskua) neurtze aldera, ingurumenaren gaineko arriskuen ebaluazio bat eta uraren gaineko eskumena duen organoak egindako txosten bat helarazi behar zaizkio organo honi. Ebaluazioak kontuan hartu behar du, bereziki, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren III. tituluko II. kapituluko 3. atala apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartu zen Erregelamendua, eta urriaren 30eko 1315/1992 Errege Dekretuaren bidez aldatu, bigarren atalaren (uraren kontrolari eta lixibiatuen kudeaketari buruzkoaren) arabera.

          49/2009 Dekretuaren I. eranskinak (nolanahiko zabortegiek bete beharreko eskakizun orokorrei buruzkoak) xedatzen duenaren arabera, arriskua ebaluatzeko, azterlan bat egin behar da, barnean hartzen dituena aipatutako eranskinaren 3.4. ataleko faseak gutxienez.

        3. Sustatzaileak lur-mugimenduak egiten baditu ekoizpen-eremuetan edo beste eremu batzuetan, hondeatzen dituen materialak (lurra, hondakinak, etab.) karakterizatu behar ditu, kutsatu egin diren egiaztatzeko eta, karakterizazioaren emaitzen arabera, haiek kudeatzeko modurik egokiena zehazteko. Jarduerarik egiten ez den lekuetan egiten badira lanak, ez da beharrezkoa hondakinak karakterizatzea, betiere, behar bezala arrazoitzen bada jarduerarik ez egitea.

          Soberako materialak instalazio berean erabiltzeko, materialen EBA-B balioak (industriakoak) txikiagoa izan behar du 1/2005 Legeak, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoak, ezartzen duena baino, eta lurretako hidrokarburo-edukia ezin da izan arriskutsua. Soberakinak hondakindegi batean husteko, 49/2009 Dekretua, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena, bete behar da hondakinak karakterizatzeko. Lurren EBA-A balioa txikiagoa bada otsailaren 4ko 1/2005 Legeak ezartzen duena baino, lur naturaltzat hartuko dira, eta, beraz, ez da murriztuko erabilerarik.

          Bestalde, otsailaren 4ko 1/2005 Legeko 10.2. artikuluaren arabera, kutsadura-zantzurik hautematen bada jarduera ezartzeko edo areagotzeko hondeatze-lan edo lur-mugimenduetan, lanen arduradun zuzenak horren berri eman behar die udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, neurriak hartzeko beharrezkoa bada, 17.6. artikuluarekin bat.

          3.7. Zaratari buruzko baldintzak.

          Ondoko mailak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak hartu behar dira:

        1. Ondoko indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak hartu behar dira:

          1) 07:00etatik 23:00etara bitartean, etxebizitzen barnean leihoak eta ateak itxita daudela entzuten den LAeq, 60 segundo zarata-indizea ezin da izan altuagoa 40 dB baino, eta LAmax indizea 45 dB baino.

          2) 23:00etatik 07:00etara bitartean, etxebizitzen barnean leihoak eta ateak itxita daudela entzuten den LAeq, 60 segundo zarata-indizea ezin da izan altuagoa 30 dB baino, eta LAmax indizea 35 dB baino.

        2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ezin du nabarmen handitu sentsibilitate akustiko handiko inguruneetako zarata-maila.

          4. Hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegia zigilatzeko lanak egiteko baldintza eta eskakizunak.

        1. Geruza hauek osatu behar dute, goitik behera, zabortegiaren akaberako zigilatua:

          Gainazaleko belarki-estalkiak. Bada baldintza bat zuhaixka eta zuhaitzak landatzeko zigilatuaren gainean: helduak direnean, haien tamainak eta sustraiek (sakontasunak, motak, kokalekuak eta babesgarriek) eraginik ez izatea drainatze-geruzaren, geomintzaren edo zigilatuaren hesi geologiko artifizialaren segurtasun eta funtzionaltasunean eta irristaduraren aurkako segurtasun-faktorea 1,5etik behera ez jaistea.

          Gutxienez 0,15 metro lodi den landare-lurzoruzko geruza batek.

          Gutxienez 0,60 metro lodi den estaldura-lurzoruzko geruza batek.

          Iragazketako ur garbia drainatzeko geruza batek. Material pikordun naturalezko geruza bat izan daiteke (harea edo legarrezkoa), eta sastatzearen aurkako geozuntz baten bidez bereizi behar da azpiko geomintzetik, eta iragazki-geruza baten bidez gaineko geruzatik. Bestela, drainatze-geokonposatu bat izan daiteke. Betiere, geruza honen igorgarritasuna kalkulatzeko, honakoak hartu behar dira kontuan: drainatu beharreko luzera, malda eta goialdeko estaldura-lurzoruzko geruzaren eroankortasun hidrauliko asea. Kalkulatutako igorgarritasunarekiko ( 6ko segurtasun-faktorea izan behar du igorgarritasunak, eta geruzaren barruko lodiera aseak izan behar du geruzaren lodieraren adinakoa edo gehienez ere 0,30 m-koa (txikiena).

          1,5 edo 2 mm lodi den dentsitate handiko polietilenozko geomintz batek.

          Hesi geologiko artifizial bat. 0,60 m-ko lodiera eta ( 10-9 m/s-ko iragazkortasuna duen geruza mineral trinkotu batek osatu behar du, eta 0,15 m-ko lau geruzak eratu behar dute. Ezaugarri berak badituzte, hondakin trinkotuak erabil daitezke, edo, aurrekoak bezalako babesa ematen badu, bentonitazko geokonposatu bat.

          0,50 m lodi den erregularizazio-geruza bat. Hondakin hautatuek osatu behar dute, eta Proctor entsegu aldatuaren gehieneko dentsitatearen % 95ean trinkotuta egon behar dute hondakinek.

          Gasak drainatzeko (sortzen den gas-emaria husteko) geruza batek. Zabortegiaren barruan presiorik ez sortzeko moduan diseinatu behar da, gasek atmosferara ihes ez egiteko eta hondakin-masan edo zabortegiaren zigilatuan egonkortasun mekanikoko arazorik ez sortzeko.

          Zabortegia zigilatzeko beste egitura batzuk proposa daitezke, baina, betiere, egokiro justifikatu behar da instalazioaren ezaugarri zehatzei erantzuteko soluzioa.

          Ezpondetan instalatu aurretik, zigilatua osatzen duten geruzen egonkortasuna aztertu behar da, irristaduraren aurkako segurtasun-faktorea ( 1,5 dela bermatzeko.

          Behin betiko zigilatuaren gainazalaren akaberako morfologia zehazteko, kalkulatu behar da zenbat asentatuko den hondakin-masa zabortegia itxi ondoko 30 urteetan. Era berean, kalkulatu behar da ea zabortegia zigilatzeko erabiltzen diren materialek hondakinak asentatzeagatiko deformazioak jasan ditzaketen. Era berean, justifikatu behar da behin betiko zigilatuaren gainazalak % 2ko malda izango duela gutxienez hondakinak asentatu ondoren jariatze-ur garbia biltzeko areken aldera eta arekak diseinatutako emaria biltzeko nahikoak direla.

          Gas-tximiniak diseinatzeko eta zabortegiaren zigilatuarekin lotzeko, kontuan hartu behar dira uzten den hondakin-masa asentatzearen ondorioak, loturak ez hausteko.

          Putzuetatik erauzten den gasa gasak balorizatzeko instalazioraino eramateko hodi-sarearen trazadura diseinatzeko, kontuan hartu behar da ez duela oztopatu behar ibilgailuak mantentze-lanak egiteko perimetro-bidetik zabortegi barrura sartzea.

          Bi sare paralelo instalatu behar dira erauzten den gasa eramateko: bata, CH4 eduki handiko gasak eramateko, eta bestea, gas pobreak eramateko.

        2. Zabortegiaren gainazala birmoldatutakoan, zigilatuaren azpiko maldak egokiak izan daitezen, zabortegiaren gainazalaren plano takimetriko bat egin behar da, gainazalak hartuko duen azalera eta zigilatu beharreko azalera zehazteko. Alde horretatik, birmoldatutako zabortegiaren azaleraz gain, 1 m zabal den zerrenda gehigarri bat zigilatu behar da gutxienez. Plano takimetrikoaren gainean, zigilatzeko lanetan ager daitezkeen lixibiatuen iturburuak kokatu behar dira, eta hauek zehaztu behar dira bakoitzean: emaria, pH-a, tenperatura, eroankortasun elektrikoa eta neurketa-data.

        3. Zabortegia zigilatzeko lanak egin bitartean funtsezko aldaketarik egiten bada proiektuan, ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, gauzatu aurretik onar dezan.

        4. Hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegia zigilatutakoan, zigilatze-lanen zuzendariak egiaztatu behar du lanak bat etorri direla ebazpen honek eta ebazpenaren oinarriko dokumentu teknikoek ezartzen dituzten baldintza eta betebeharrekin. Horretarako, zabortegia zigilatzeko lanen amaierako ziurtagiri bat sinatu behar du, eta dokumentu hauek erantsi behar dizkio:

          «As built» eraikuntza-proiektua, dagokion elkargo ofizial profesionalaren oniritzia duela; plano sorta; eta lanak egiteko fasean egindako aldaketek segurtasuna (ebazpen honek eta ebazpenaren oinarri diren dokumentuek ezartzen dituzten baldintza eta eskakizunen araberakoa) murriztu ez duten justifikazioa. Era berean, lanak bukatutakoan ezin ikusi diren elementuen eta haien ezaugarrien argazki-erreportaje bat aurkeztu behar da, xehetasun-ikuspegiak, planoan duten kokalekua eta ikuspegi panoramiko orokorrak biltzen dituena.

          Zabortegia zigilatzeko egiturako landare-lurzoruzko geruzaren gainazalaren plano topografiko bat, UTM-ETRS98 koordenatuetan eta kota absolutuetan.

          Eraikuntza-kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko programaren emaitzak. Txostenak barnean hartu behar ditu egindako lanak deskribatzeko oroitidazki bat, emaitzak eta ondorioak laburtzeko taulak barne; landa-lanaren eta laborategiko lanaren emaitza analitiko guztiak biltzeko eranskinak (txosten osoak); eta laginketa-puntuak plano takimetrikoan kokatzeko eranskinak.

        5. Aurreko atalean aipatutako ziurtagiria eta harekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak ingurumen-organoari aurkeztu behar zaizkio, onartu egin ditzan. Aurkeztutako dokumentuak egokiak direla ziurtatutakoan eta hori egiaztatzeko bisita egindakoan, ingurumen-organoak isurketa-jarduera etetea eta zabortegia zigilatzen amaitzea onartuko du, eta eta zabortegia itxi ondoko aldia hasiko da orduan.

    5. Hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegia itxi ondoko baldintzak.

    1. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k arduratu behar du zabortegia itxi ondoko mantentze-lanez eta kontrolaz, eta arduradunaren izena jakinarazi behar dio ingurumen-organoari.

    2. Baldin eta posta-helbidea, telefono-zenbakia, fax-zenbakia, helbide elektronikoa edo harremanetan jartzeko beste bideren bat edo zabortegia itxi ondoko kontrolaren arduraduna aldatzen bada, zabortegiaren titularrak jakinarazi egin behar du.

    3. Zabortegia itxi ondoko kontrol- eta zaintza-aldiak 30 urte iraungo du, zabortegiaren jarduera etetea eta zigilatze-lanak bukatzea onartzen denetik. Hala ere, ingurumen-organoak egoki irizten badio, kontrol- eta zaintza-aldiaren iraupena alda daiteke, zabortegia itxi ondoko kontrolen emaitzen arabera. Ingurumen-organoaren ebazpen baten bidez ezarriko dira zabortegia itxi ondoko aldiaren eta betebeharren bukaera, sustatzaileak eskatuta. Aurrez, atal honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da.

    4. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k zabortegia itxi ondoko zaintzaz arduratuko den enpresa izendatu behar du. Enpresa hori ez bada zabortegiaren titularra, titularrak urtebeterako izendatu behar du gutxienez. Enpresa izendatu eta 15 egunean, izendapenaren berri eman behar zaio ingurumen-organoari, hauek erantsita: zabortegiaren titularraren ordezkariaren onarpen-sinadura, zabortegia itxi ondoko zaintzaz arduratuko den enpresako ordezkariaren onarpen-sinadura eta titularrak emandako dokumentuen zerrenda xehatu bat. Zerrendak barnean hartu behar ditu zabortegiari dagozkion administrazio-eskakizun guztiak eta zigilatze-lanetan eta zabortegia itxi ondoko ordura arteko zaintza-lanetan sortutako dokumentu tekniko guztiak.

    5. Lan edo jarduerarik egin nahi bada zabortegia itxi ondoko aldian, ingurumen-organoaren baimena izan behar da aurrez. Betiere, ingurumen-organoari ziurtatu behar zaio, batetik, jarduerek ez dietela kalterik egingo zigilatuaren osotasunari, perimetro-kanalen funtzionamenduari, egonkortasunari eta zabortegia itxi ondoko kontrol-sistemaren elementuei eta, bestetik, ez dutela ezin onartuzko arriskuan jarriko garatu nahi den erabilera edo jarduera, edo, arriskuan jartzen badute, zuzenketa-neurriak aurreikusi direla.

      Horretarako, zigilatuan sortzen den zuhaitz- edo zuhaixka-landaredia deuseztatu behar da.

      Ereite diren landareak mantentzeko lanak egin behar dira, hala nola landaretza ebaki, ongarritu eta ureztatu.

      Landare-espezie inbaditzaileak hazten badira zigilatuaren gainean, zaindu egin behar dira, eta, dagokionean, haiek kontrolatzeko eta errotik kentzeko neurriak hartu, ez daitezen ugal.

      Ukitutako eremu guztiak (bai zabortegiaren lursailean kokatutakoak eta haren instalazio osagarriei eta sarbideei dagozkienak, bai zerbitzu-sareak egiteko eta lixibiatuak husteko beharrezkoak) berritu egin behar dira, are plana bukatutakoan aldatuta daudenak, nahiz eta ez agertu aurkeztutako berritze-planean.

      Inolaz ere ez da baimenduko zabortegiaren zigilatua bizilekutarako erabiltzea zabortegia itxi ondoko fasean. Era berean, jarduera bat ere ezin da egon zigilatuak ur garbia drainatzeko duen geruzaren gainazaletik 50 cm-ra baino gutxiagora.

    6. Ingurumena Zaintzeko Programa.

      Ingurumena zaintzeko programak bat etorri behar du sustatzaileak aurkeztutako dokumentuek diotenarekin eta honako xedapenekin:

      1. Airearen kalitatearen kontrola.

      Atmosferarako isurien kontrola.

      Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k isuriak kontrolatu behar ditu, informazio honen arabera:

      (Ikus .PDF)

      Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu batek egin behar ditu: ordubeteko hiru neurketa gutxienez, zortzi orduan, eta, dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6-8 orduko neurketa bat. Aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak bat etorri behar du Ingurumen Sailburuordetzak kontrol-erakunde baimenduen gutxieneko txostenari buruz xedatutakoarekin. Betiere, isurien kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzaren jarraibide teknikoek ezartzen dituzten eskakizun guztiak bete behar dituzte.

      Kontrol-erakunde baimenduak arestian aipatutako parametro guztien neurketei buruz egindako txostenak bidali behar dira. Baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo epe luzeagoa igaro bada azken neurketak egin zirenetik ebazpen honek kontrol-maiztasunaren taulan ezartzen duena baino, neurketa berriak egin behar dira. Atmosferarako isurien hurrengo kontrolak taulak adierazten duen epean egin behar dira, azken neurketa kontuan hartuta.

      Zabortegiko gasa tximinien barnealdean, lixibiatuen irteeran eta azpiazaleko uraren irteeran neurtu behar da, baita zabortegiaren gainazalean eta ustiapen-eremuaren perimetroan ere.

      Parametro hauek neurtu behar dira gutxienez: CO, CO2, O2, H2S, CH4, presio atmosferikoa eta airearen tenperatura, barruan, hilean behin zabortegia ustiatu bitartean eta sei hilean behin hura itxi ondoko ustiapen-fasean.

      Urtero, neurketa bat egin behar du kanpo-erakunde batek.

      1.1.1. Emaitzen erregistroa.

      Dokumentu gaurkotuak erabilita, erregistro bat izan behar da, euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, eduki hau jasotzeko: industriak sortutako kutsadura atmosferikoaren prebentzioari eta zuzenketari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduko 33. artikuluak ezartzen duena. Honakoak adierazi behar dira erregistroan: egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa-lanak, aldizkako ikuskapenak, matxurengatiko geldialdiak, egiaztapenak, nolanahiko gertaerak... Dokumentu guztiek eguneratuta egon behar dute, eta ingurumen-ikuskarien eskura.

      Atmosferarako isurien kontrola.

      Immisioko laginketa-datuak biltzeko kanpaina bat egin behar da urtean behin gutxienez, bai langileen lantokian, bai instalazioaren inguruan.

      Ahalik eta egoera okerrenean dagoen tokian egin behar dira laginketa-kanpainak. Lan-ingurunearen gaineko eragina aztertu behar da eta, horretarako, laginak hartu behar dira egiteko eta lan guztietan, sarbideetan, isurketa-eremuan...

      Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuen arabera, analisi hauek egingo dira zabortegia ustiatzeko fasean:

      (Ikus .PDF)

      2. Isurtzen den uraren kalitatearen kontrola.

    1. Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuen arabera, analisi hauek egingo dira zabortegia ustiatzeko fasean:

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      Adierazitako kontrol-puntu bakoitzaren UTM koordenatuak aurkeztu behar dira.

    2. Zabortegia itxi ondoko fasean, analisi hauek egin behar dira:

      (Ikus .PDF)

    3. Kanpoko kontrol bakoitza (bai laginketa, bai ondoko analisiak) erakunde laguntzaile batek egin eta egiaztatu behar du, aipatutako parametroak kontuan hartuz. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu behar du gutxienez, eta laginak 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izan behar du, edo bestela, lagin puntual esanguratsu bat.

      Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari helarazi behar zaizkio, laginak hartu eta hilabetean.

    4. Betiere, kutsatzaile gehien sortzen diren aldietan hartu behar dira laginak.

    5. Isuriek baimenaren eskakizunak betetzen dituztela jotzeko, D.3.4.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugen barruan egon behar dute.

    6. Baimendutako parametro bakoitza kontrolatu behar da, eta, kontrolak baimenaren eskakizunak betetzen dituela jotzeko, D.3.4.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugen barruan egon behar dute.

      3. Datu meteorologikoen bilketa.

      Zabortegia ustiatzeko fasean eta hura itxi ondokoan, parametro meteorologikoak kontrolatu behar dira, zabortegi barruko estazio meteorologiko batean. Hain zuzen ere, parametro hauek aztertu eta gorde behar dira, hamar minutuan behin:

      Haizearen abiadura eta norabidea.

      Airearen tenperatura.

      Hezetasun erlatiboa.

      Presio barometrikoa.

      Prezipitazioak.

      Eguzki-irradiazio orokorra.

      Lurrunketa lisimetroen bidez neurtu behar da. Dagokion diseinua aurkeztutakoan zehaztu behar dira haien kokalekua eta ezaugarriak.

      4. Zabortegiko balantze hidrikoa.

      Urtero, kanpoko erakunde batek zabortegiko balantze hidrikoa egin behar du eta, horretarako, honakoak erabili behar ditu: erregistratutako lixibiatuen emariaren datuak, erregistratutako datu meteorologikoak eta zabortegiaren gainazalean sortzen diren aldaketen (zigilatutako eremuen, isurketa-eremuen eta abarren) plano topografikoak.

      Zabortegia itxi ondoko lehen balantzeak barnean hartu behar du zabortegiaren portaera hidrodinamikoaren azterketa bat, erregistratutako emariaren eta eroankortasun elektrikoaren datuetan eta zabortegia itxi aurreko eta ondoko balantze hidrikoen konparazioan oinarrituz.

      5. Isurketa-ontziko topografiaren kontrola.

      Isurketa-ontziko topografia kontrolatzeko, oinarrizko proiektuaren araberako proposamenari jarraitu behar zaio. Kontrol topografikoen emaitzek hauek adierazi behar dituzte: neurketak egiteko bitarteko eta materialak; izandako gorabeherak; denborazko bilakaeraren grafikoak; erregistratutako datuak, euskarri elektronikoan (kalkulu-orria); eta haien interpretazioa.

      Zabortegiaren ezpondan inklinometroak instalatu ere egin behar da.

      Urtero, zabortegia betetzeko lanen plano topografiko eguneratu bat egin behar da, hauek zehazteko: zabortegiaren mugak, zigilatutako zabortegi zatia eta azken urtean hondakinak utzi diren eremua. Era berean, eremuon azalerak eta zabortegiaren gainazalean aldaketak egin diren datak adierazi behar ditu planoak.

      6. Jardueraren adierazleen kontrola.

      Ingurumena Zaintzeko Programak jardueraren funtzionamenduaren adierazle diren parametroen jarraipena egin behar du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko. Horretarako, sustatzaileak proposamen bat aurkeztu behar du, adierazleak eta haiek aztertzeko sistematika zehazteko eta, hartara, enpresak berak ingurumena hobetzea ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko.

      7. Zarataren kontrola.

    1. Hiru urtean behin, Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq, 60 segundo indize akustikoen ebaluazioak egin behar dira. Lehen urteko emaitzen arabera, neurketak egiteko beste maiztasun bat erabaki daiteke.

    2. Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENACek espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin behar dituzte. Betiere, ingurumen-organoak zaindu behar du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

    3. Ebaluazio-metodo eta -prozedurek eta ebaluazioei buruzko txostenek bat etorri behar dute Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoek xedatzen dutenarekin.

      8. Emaitzen kontrola eta bidalketa.

      Ingurumena Zaintzeko Programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzari bidali. Urtean behin, martxoaren 30a baino lehen betiere, ingurumen-gaietan aditua den erakunde aske baten txosten batekin batera. Honakoak bildu behar ditu txostenak: zuzenketa-neurrien eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemen funtzionamendua, emaitzen analisia (bereziki, aldian-aldian gertatutako gorabehera nagusiak, haien ustezko arrazoiak eta konponbideak) eta, aurretik zehaztu ez baldin badira, laginketaren xehetasunak.

      Era berean, txostenak adierazi behar du zer prezio kobratzen diren urtean-urtean hondakinak zabortegian uzteagatik, hondakin motaren arabera, eta, urtero, honakoak bildu behar ditu, abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuak, hondakinak zabortegian utzita deuseztatzea arautzen duenak, 11. artikuluan xedatzen duena betetzen dela ziurtatzeko:

    1. Bukatutako urteko balantze ekonomikoa, azalpenak (bereziki, aurreikusi gabekoak) xehatuta.

    2. B atalak aipatzen duen finantza-azterketaren eguneratzea. Honakoak adierazi behar ditu azterketak: diru-sarrerak; aurreikusitako lanen gastuak; ustiapen-gastuak; dagokionean, bermeen zenbatekoaren eguneratzea; etab. Hartara, justifikatuko da diru-sarrerak nahikoak direla zabortegia instalatzeko, ustiatzeko, zigilatzeko eta itxi ondoren mantentzeko.

    3. Emaitza ekonomikoen arabera, jakinarazi behar da zenbateraino bete den zabortegia instalatzeko, ustiatzeko, zigilatzeko eta itxi ondoren mantentzeko gastuak finantzatzeko helburua eta, emaitza negatiboa bada, zer neurri hartuko diren.

      Publikoak ez diren zabortegiek bermeen zenbatekoa eguneratu behar dute ekitaldi bakoitzaren hasieran, kontsumoko prezioen Espainiako indizea aplikatuz.

      Era berean, hurrengo urtean egin beharreko lanak eta hondakinek bete beharreko eremuak aurreikusi behar dira, eta honakoak adierazi: gutxi gorabeherako kotak, aurreko urtean utzitako hondakinen bolumena, gainerako gaitasuna eta urtean-urtean utzitako hondakinen batez besteko dentsitatea.

      9. Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bateratua.

      Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bateratu bat landu behar du, aurkeztutako agiriek eta ebazpen honek proposatzen dituzten betebeharrak biltzeko. Hauek zehaztu behar ditu programak: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzaren erreferentziazko mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginak hartzeko eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Era berean, dagokion aurrekontua adierazi behar du.

      Gainera, Ingurumena Zaintzeko Programak barnean hartu behar ditu jardueraren berezko adierazleak eta haiek aztertzeko sistematika, enpresak berak ingurumena hobetzea ziurtatzeko ezarritako neurri eta mekanismoen (adierazleen) eraginkortasuna egiaztatzeko.

    1. Prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak ohiz kanpoko egoeretan.

      1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta mantentze-lan programatuak.

      Urteko mantentze-lan programatuei dagokienez, sor daitezkeen isuri eta hondakinak kalkulatu behar ditu enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzeko modua proposatu.

      2. Zabortegia itxi ondoko aldia amaitutakoan jarduera etetea.

      Jarduera otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoak (90.002 epigrafeak, hondakinak tratatzeko jarduerei buruzkoak) eta urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak, lurzoruan kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituenak, ezartzen duten aplikazio-eremuaren barruan dagoenez gero, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasi behar du jarduera behin betiko eten eta bi hilabetean gehienez ere, otsailaren 4ko 1/2005 Legeko 17.4. artikuluaren arabera.

      3. Funtzionamendua anomaloa denerako prebentzio-neurri eta jarduketak.

      Sustatzaileak aurkeztutako dokumentuek ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriei eta jardunerako baldintzei buruz proposatzen dutenaz gain, ondoko atalek aipatzen dutena aplikatu behar da:

    1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburu bat eduki behar da, instalazioen egoera ona bermatzeko, bereziki, ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko neurriak zehaztu behar dira, eta zehatz-mehatz azaldu gai hauek guztiak: eraikuntzako materialak (iragazgaizketa), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), izan daitezkeen ihesak antzemateko neurriak eta zabortegia gehiegi betetzen denerako alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarearen zaintza eta garbiketa (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna eta garbiketa mota) eta lur gaineko isuriak biltzeko sistemak. Zuziaren erregailuari dagokionez, urtero egin behar dira mantentze-lanak.

    2. Aurreko paragrafoak aipatzen duen eskuliburuak ikuskapen- eta kontrol-programa bat hartu behar du barnean, hauek biltzen dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen (hormen eta estalduren) ikusizko ikuskapena eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezaketen egoerei aurrea hartzeko.

    3. Ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, aldizka egiten diren mantentze-lanen eta antzemandako gertaeren berri emateko.

    4. Prozesurako beharrezko lehengai, erregai eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratu behar dira.

    5. Aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuak barnean hartu behar ditu zuziaren instalazioa egoera onean dagoela eta D.3.3. ataleko ustiapenerako baldintzak betetzen direla bermatzeko neurriak.

    6. Larrialdirik gertatuz gero berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezko material guztiak izan behar dira, behar adina: hondakinak berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasun-ontziak, hesiak eta kaltetutako eremuak isolatzeko seinaleak, eta babes pertsonalerako ekipamendu berezia.

    7. Kubetak husteko lanak kontrolatzeko protokolo edo dokumentu bidezko prozedura Ingurumen Sailburuordetzari bidali behar zaio. Harekin bat, produktuen isuriak ez dira eraman behar tratamendu-instalaziora baldin eta haren eraginkortasunean eragina izan badezakete.

    8. Hidrokarburo-bereizgailua aldian-aldian ikuskatu behar da, hondakinik ez pilatzeko, eta dekantagailuetan eta bereizgailuetan pilatzen diren lohi eta flotatzaileak ere aldian-aldian kendu behar dira, eta baimendutako kudeatzaile bati eman.

    9. Aldian-aldian, bereizgailuan pilatzen diren lohi, olio eta koipeak kendu behar ditu kudeatzaile baimendu batek, isuriaren kalitatean eragina izateko bezainbat ez pilatzeko.

    10. Hidrokarburo-bereizgailua mantentzeko lanei dagokienez, ondo garbitu behar da, eta, aldian-aldian, pilatzen diren lohi eta flotagarriak kendu behar ditu baimendutako kudeatzaile batek.

    11. Aldizkako garbiketa-lanak egiten diren bitartean, biltegien hondoan eta putzuetan pilatzen diren solidoak ez dira hustu behar ibai-ibilgura; aitzitik, kendu, eta baimendutako zabortegi batean kudeatu behar dira.

    12. Arazketa-prozesuan pilatzen diren hondakin solido eta lohiak aldizka kendu behar dira, instalazioa behar bezala ibiltzeko bezainbat. Behar izanez gero, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratu behar dira.

    1. Inolaz ere ezin dira utzi euri-ura jariatzeagatik ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

    2. Lohiak tratatzen badira instalazioetan, xukatutako ura arazketa-instalazioaren sarrerara bideratu behar da, tratatzeko.

    1. Larrialdietan, babes zibileko legediari jarraitu behar zaio, eta xedatzen dituen eskakizun guzti-guztiak bete.

    2. Arazketa-instalazioak behar bezala ustiatzeko eta ustekabeko isurketei aurrea hartzeko segurtasun-neurriak abian izateko beharrezko bitartekoak izan behar ditu titularrak. Alde horretatik, azpimarratzekoak dira honakoak:

      Bilkari-erako edo gai pikortsuzko material xurgatzailea izan behar da estazioan, edo antzeko berariazko bat, ustekabeko jario eta ihesetan berehala erabiltzeko.

      Ebazpen honek D.3.4 atalean xedatzen dituen jarduketak egiteaz gain, gasolioa biltegiratzeko eta eskuztatzeko instalazioak behar bezala isolatu behar dira, ustekabean gerta daitezkeen hausturen, gainezkaldien eta abarren ondoriozko isuriei eusteko.

      3.4. atala betetze aldera, araztegia ustiatzeko protokolo edo eskuliburu bat izan eta aplikatu behar da nahitaez, enpresa espezializatu batek egina, honakoak aztertzeko eta mantentzeko lanak finkatzen dituena: ekipamendu elektromekanikoa, zundak, mintzak, dosifikatzeko eta kontrolatzeko tresnak... Era berean, araztegia mantentzeko protokolo edo eskuliburu bat izan behar da nahitaez, enpresa espezializatu batek egina, honakoak finkatzen dituena: ekipamendu elektromekanikoa mantentzeko lanak, arbastuko garbiketak, gehiegizko solido eta lohien purgak eta abar, baita erreaktore biologikoko lohi-kontzentrazioaren aldizkako jarraipena ere, lohiak behar bezala purgatzeko eta kentzeko.

      Bestalde, kontratu bat sinatu behar da nahitaez, araztegia mantentzeko eta prozesuaren funtzionamendua, errendimendua eta arazketa, ekipamendu elektromekanikoa eta sentsoreak egokiak direla ikuskatzeko.

      Hondakin-ura ezin da by pass bidez isuri arazketa-instalazioetan.

    3. Hezetasuna kentzeko sistema bat izan behar da, biogasaren hezetasun-maila ihintz-puntutik nahikoa urrun dagoela ziurtatzeko.

    4. Iragarpenek badiote egunak bereziki haizetsuak izango direla (haizearen abiadura > 60 km/h izango dela), haizeak arrastaka eraman ditzakeen materialak (plastikozko poltsak, etab.) aldez aurretik jaso behar dira.

    5. Inguruneari edo jardueraren gaineko kontrolari kalte egin diezaiokeen gorabehera edo anomaliarik badago (besteak beste, ustekabeko isuririk badago, hondakinak isurtzeko gehieneko balioak gainditzen badira eta zabortegia zigilatzeko edo hura itxi ondoko sistemaren barneko elementuren baten funtzionamendu edo osotasunean eragina duen beste zerbait gertatzen bada), Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k horren berri eman behar dio Ingurumen Sailburuordetzari.

    6. Tartean dauden hondakinak arriskutsuak badira edo arriskutsuak direla susmatzen bada, gertatutakoa berehala jakinarazi behar zaio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari, faxez edo posta elektronikoz (jaso izanaren adierazpenarekin), gorabeheren erregistroan idatzitako datuak erantsita.

    7. Gertakari edo anomaliak larriak badira edo ustekabeko isuriren bat badago, SOS DEIEI eta Udalari jakinarazi behar zaie berehala, eta, ondoren, 48 orduan gehienez ere, ezbeharrari buruzko txosten xehatu bat bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txostenak datu hauek eman behar ditu gutxienez:

      Gertakari mota.

      Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatzen den.

      Iraupena.

      Ustekabeko isuririk badago, emaria eta isuritako gaiak.

      Mugak gainditzen badira, isuriei buruzko datuak.

      Egiten den kaltearen balioztapena.

      Hartutako zuzenketa-neurriak.

      Gertatutakoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

      Prebentzio-neurriak hartzeko aurreikusten diren epeak.

    8. Instalazioek suteen aurkako babesari buruzko indarreko araudiak ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu behar da. Horretarako, eskumena duten erakundeen egiaztagiriak aurkeztu behar dira Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean.

    1. Baldin eta arautegi berri bat sartzen bada indarrean edo beharrezkoa bada sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezaupide berri esanguratsuetara egokitzea, zuzenketa- eta babes-neurriak eta Ingurumena Zaintzeko Programa aldatu egin daitezke: bai neurtu beharreko parametroak, bai neurketen maiztasuna eta parametroen mugak. Era berean, jardueraren sustatzaileak eskatzen badu edo ofizioz, Programaren emaitzen arabera ere alda daitezke zuzenketa- eta babes-neurriak eta Ingurumena Zaintzeko Programa.

    2. Urtean behin, Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k atmosferarako eta uretarako isuriei eta sortutako nolanahiko hondakinei buruzko datuak jakinarazi behar dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, EPER-Euskadi inbentarioa osatzeko eta eguneratzeko, 2006ko urtarrilaren 18ko 166/2006 (EE) Erregelamenduak, kutsagarrien isurketa eta eskualdatzeen Europako erregistroa sortzen duenak, ezartzen dituen arauei jarraituz.

      Hurrengo martxoaren 31 baino lehen helarazi behar du sustatzaileak informazioa, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez, hura baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ingurumen-gaiei buruzko informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Aipatutako informazio-trukearen funtsa da ingurumen-datu tekniko eta prozedurazkoak Ingurumenari buruzko Adierazpenean sartzea, IKS-LeeM sistemaren (ingurumen-informazioa kudeatzeko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sistemaren) erakundeentzako bertsioaren bidez www.eper-euskadi.net webgunean eskura daiteke. Datuek ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa osatuko dute, hau da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara (EPER -Europa erregistrora) bidaltzeko oinarria.

      Ebazpen honek xedatzen dituen gainerako informazio-trukeak, berriz, aipatu ingurumen-adierazpenaren bidez egin behar dira ahal dela.

      Informazioa publikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, ingurumenaren alorrean informazioa eskuratzeko, parte hartzeko eta justizia lortzeko eskubideak arautzen dituenak, xedatzen duenari jarraituz 27/2006 Legeak barnean hartzen ditu 2003/4/EE eta 2003/2005/EE direktibak, eta, betiere, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa, betetzea bermatuko da.

    3. Apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuko 4.3. artikuluarekin bat, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi behar diote instalazioetan erabiltzen eta ekoizten diren gaiek osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua. Horretarako, 1907/2006 EE Erregelamenduak xedatzen duen erregistro- eta ebaluazio-prozesuaren bidez identifikatu behar dute.

    4. Aldaketarik egiten bada instalazioetan, jakinarazi egin behar da, helbide elektroniko honetako formularioa beteta:

      http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

      Uztailaren 1eko 16/2002 Legeak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoak, 10.2 artikuluan ezartzen dituen irizpideei jarraituz, eskatutako aldaketa kalifikatu eta funtsezkoa den ala ez esan behar du organo honek.

      Era berean, baldin eta otsailaren 27ko 3/1998 Legearen (Euskadiko ingurumena babestekoaren) IB eranskinak edo urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren (proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeko legearen testu bategina onartzen duenaren) I. eranskinak arautzen badute, baimena eman aurretik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar da.

      Baldin eta 3/1998 Legearen IB eranskinak edo 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskinak arautzen ez badute baina bai 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren II. eranskinak, organo honek erabakiko du, hiru hilabetean gehienez ere, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin behar den, betiere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak, xedatzen duenaren arabera.

      Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izateko, aurrez, ebazpen honen bigarren ataleko puntu hauek ezartzen dituzten baldintzak betetzen direla egiaztatu behar izatea Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean, agiri bidez:

      A (erantzukizun zibileko asegurua);

      B (finantza-azterketa eguneratua);

      C (instalazioaren arduradun teknikoari buruzko informazioa);

      3.2 (ustiapen-plana);

      3.3.2 (biogasa kontsumitzen duen instalazioaren titulartasuna egiaztatzeko dokumentuak eta biogasaren balorizazio energetikorako instalazioari lotutako fokua katalogatzeko beharrezko dokumentu guztiak, zuziaren urteko jardun-denbora, eta putzuetako gasak eta bildutakoak karakterizatzeko analisia);

      3.4.1 (lixibiatuak tratatzeko proiektua);

      3.6.a) (lurzoruaren egoeraren aurretiko txosten eguneratua);

      3.6.b) (arriskuen ebaluazio eguneratua);

      3.6.c) (uraren gaineko eskumena duen organoaren txostena);

      1.1 (atmosferarako isurien kontrola);

      1.1.1 (atmosferarako isurien erregistro-eredua);

    1. 3 (datu meteorologikoen bilketa);

    1. 9 (Ingurumena Zaintzeko Programaren dokumentu bateratua);

    2. 1 (geldialdi programatuetan sortzen diren isuri eta hondakinen balioztapena);

      3.c) (ustiapen-eskuliburua);

      3.f) (larrialdietarako materialen zerrenda);

      3.v) (suteen aurkako neurriak);

      Gainera, berariazko adierazpen bat aurkeztu behar da egitekoak diren eta ebazpen honek baimentzen edo ezartzen dituen lan eta instalazioak egiteko epeei buruz.

      Baimen hori eraginkorra izateko, ikuskapen-bisitan, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek egiaztatu behar dute aurkeztutako proiektuaren eta ebazpen honek xedatzen duenaren arabera eraiki eta hornitu direla instalazioak Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak ziurtagiri bat aurkeztu behar du Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean, teknikari eskudun batek egina, baldintza horiek betetzen dituela egiaztatzeko.

      Atal honek aipatzen dituen baldintzak betetzeko epea sei hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, eta Ingurumen Sailburuordetzak ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko ebazpen bat emango du ondoren.

      Udalekoak ez diren hondakinak kudeatzeko, beharrezkoa da ebazpen honen D.2.3. atala (zabortegiko gelaxka bakoitza eraikitakoan sustatzaileak dituen betebeharrei buruzkoa) betetzea aurrez.

      Aipatutako baldintzak betetzen direla egiaztatutakoan, ebazpen bat emango da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela deklaratzeko. Ematen den ebazpenak zigilatua egiteko lanen amaiera, zigilatutako eremuko lurzoruaren kalitatearen deklarazioa eta zabortegia itxi ondoko aldiaren hasiera arautuko du.

      Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izatea, uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 26. artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

      Artikulu horri kalte egin gabe, jardueraren sustatzaileak ebazpen honetako baldintzak (tartean, Ingurumena Zaintzeko Programari buruzkoak) aldatzeko eska dezake, aldaketak behar bezala justifikatzen badira betiere. Gainera, baldintzak ofizioz alda daitezke, egoera hauetan:

      Araudi berri bat indarrean sartzen denean.

      Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezaupide esanguratsu berrietara egokitzeko beharra dagoenean eta, bereziki, dagozkion sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen denean.

      Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumena babesteko eta haren gaineko eragina zuzentzeko edo konpentsatzeko neurriak nahikoak ez direla egiaztatzen denean.

      Bosgarrena. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.k aldaketarik egiten badu ebazpen honek arautzen duen hondakin ez-arriskutsuentzako zabortegiaren proiektuaren titulartasunean, jakinarazi egin behar izatea, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

      Betiere, nahiz eta zabortegiak eta bere instalazio osagarriek okupatzen duten lursailaren titulartasuna transmititu edo haren jabetza bertan behera utzi, ebazpen honek ezartzen dituen betebeharrak betetzen jarraitu behar da. Otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, 21. eta 24.4. artikuluetan xedatzen duenaren arabera, baldin eta titulartasuna eskualdatzen (saltzen, lagatzen...) bada, ingurumen-organoari jakinarazi behar zaio, titulartasuna eskualdatu eta hilabetean gehienez ere, eta hark dokumentu bidez (dagokion ebazpena emanda), onartu behar du eskualdatzea.

      Seigarrena. Baimen hau iraungitzeko arrazoiak honakoak izatea:

      Epe barruan ez egiaztatzea ebazpen honen hirugarren atalak ingurumen-baimen bateratuak ondorioak izateko ezartzen dituen baldintzak betetzen direla, betiere, interesdunak epea luzatzeko eskatzen ez badu, eskaera behar bezala justifikatuta.

      Indarrean dagoen araudiak xedatzen dituen arrazoiak direla-eta Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ren nortasun juridikoa iraungitzea.

      Zazpigarrena. Ebazpen honen edukia Urola Erdiko Lapatx Zabortegia, S.A.ri, Azpeitiko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei jakinaraztea.

      Zortzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

      Bederatzigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea ez agortzea. Horrenbestez, interesdunek gorako errekurtsoa aurkez dezakete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabetean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearenak urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen, 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen duenari jarraituz.

      Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 5a.

      Ingurumeneko sailburuordea,

      NIEVES TERÁN vERGARA.

  1. Aurrez tratatutako hondakinak eta aurrez tratatu ez direnak, baldin eta egiaztatzen bada haiek balorizatzea ez dela bideragarria alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik:

    (Ikus .PDF)

  2. Izen generikoko hondakinak direla-eta edo haiek balorizatzea alde tekniko edo ekonomikotik edo ingurumenaren aldetik bideragarria ez dela justifikatu behar dela-eta, organo honek baimendu behar dituen hondakinak:

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik