- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 6koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2010eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 6koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2010eko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 111
- Hurrenkera-zk.: 3093
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/06
- Argitaratze-data: 2011/06/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2010eko maiatzaren 20ko Aginduak azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen (aurrerakin itzulgarriak) 2010eko ekitaldiko deialdia egin zuen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Aurkeztutako eskabideak Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek ebaluatu zituzten eta, aipatutako 230/2004 Dekretuko 11.4 artikuluan ezarritako irizpideen arabera proiektu bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz egin zuten txostena ikusita, aurrerakin itzulgarriak esleitu ziren kasuan kasuko emate ebazpenaren bidez.
Aipatutako dekretuaren 12.4 artikuluak xedatutakoa betez, ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu behar da esleitutako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda.
Hori guztia dela eta, ondokoa
Lehenengoa. Argitara ematea azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2010eko ekitaldian emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda, denek bere berri izan dezaten. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 6a.
Berrikuntza eta Elikagai Industrietako zuzendaria,
AMAIA BARRENA TELLERÍA.
Azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2010ean emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).
Relación de personas beneficiarias de 2010 de los anticipos reintegrables concedidos al amparo del Decreto 230/2004, de 23 de noviembre de apoyo a la Investigación, Desarrollo e Innovación Tecnológica en los sectores agrario, pesquero y alimentario de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Ikerketa).
Onuradunak
Personas beneficiarias Itzuli beharreko aurrerakinak eurotan
Anticipos reintegrables en euros
Maderas de Llodio, S.A. 1.220.200
Patés Zubia, S.L. 491.320
Gascón y Vermuyten, S.L. 396.000
Egoin, S.A. 2.000.000
Hijos de José Serrats, S.A. 197.000
Dislanak, S.L. 2.000.000
Celigüeta, S.A. 525.880


