- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 10ekoa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozeduraren barruan, aurkezpen-ekitaldia eta oposizio-faseko proba noiz izango diren - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 10ekoa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozeduraren barruan, aurkezpen-ekitaldia eta oposizio-faseko proba noiz izango diren
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2888
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/10
- Argitaratze-data: 2011/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-Maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoetara sartzeko aukeratze-prozedura eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedura deitzen dituenak, 6.2 atalean zehazten du prozedura horretan izangaiek oposizio-fasean, parte hartzeko txanda desberdinetan, egin beharreko proba. Halaber, 21. atalean zehazten da espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran egin beharreko proba.
Aipatutako aginduak 7. atalean xedatzen denez, aurkezteko ekitaldi bat eramango da aurrera 2011ko ekainean zehar. Ekitaldi horretan emango da prozesuari buruzko informazioa eta izangaiek derrigorrean joan beharko dute. Kasu honetan ahalorderen bat duen beste pertsona bat izangaiaren ordez joateak ez du balio.
Ebazpen honen bidez proben eta aurkezpen-ekitaldiaren datak ematen dira argitara.
Horren arabera,
Lehenengoa. Aurkezpen-ekitaldia. Ekitaldi horretan, prozesuari buruzko informazioa emango da eta edozein txandatan parte hartzen duten izangaiek, baita espezialitate berriak eskuratzeko prozeduran parte hartzen dutenek ere, derrigorrean joan beharko dute. Ondorengo egunetan egingo da:
Maisu-maistren Kidegoa: 2011ko ekainaren 11.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 2011ko ekainaren 13a.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa: 2011ko ekainaren 14a.
Bigarrena. Txanda librean eta elbarritasunarengatik erreserba-txandan aurkezten direnen kasuan, oposizio-faseko probaren A zatia 2011ko ekainaren 18an egingo da, Bilbao Exhibition Centerren (BEC), Barakaldo (Bizkaia), ondoko ordu hauetan:
Maisu-maistren Kidegoa: 09:00etan.
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa: 12:00etan.
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa: 16etan.
Hirugarrena. 2011ko ekainaren 21etik aurrera ondorengo probak egiten hasiko dira: txanda libreko eta elbarritasunarengatik erreserba-txandako probaren B zatia, mailaz goragoko beste irakaskuntza-kidego batera eta talde eta destino-osagarri bereko irakaskuntza-kidegoetara sartzeko txandetan oposizioko proba eta espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren proba.
Laugarrena. Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Internet-eko helbide hauetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net emango dira argitara aurkezpen-ekitaldia izango den ordua eta tokia, txanda libreko eta elbarritasunarengatik erreserba-txandako probaren B zatia, mailaz goragoko beste irakaskuntza-kidego batzuetara eta talde eta destino-osagarri bereko beste irakaskuntza-kidego batzuetara sartzeko txandetan oposizio-proba eta espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren proba egingo diren ikastetxeak eta gaiari lotutako nahi diren puntu guztiak.
Bosgarrena. Behin epaimahaien aurreko egintzak hasita, txanda libreko eta elbarritasunarengatik erreserba-txandako probaren B zatia, mailaz goragoko beste irakaskuntza-kidego batzuetara eta talde eta destino-osagarri bereko beste irakaskuntza-kidego batzuetara sartzeko oposizio-probak eta espezialitate berriak eskuratzeko prozeduraren proba egiteko, izangaiei egingo zaizkien hurrengo deialdiak, probak egingo diren ikastetxeetan iragarriko dira, hasiera baino 24 ordu lehenago, gutxienez. Halaber, informazio hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Internet-eko helbideetan ere jakinaraziko da: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net; hemen, informazioa emateko baino ez da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 10a.
Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


