- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 10ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, zeinen bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (62/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 10ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, zeinen bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (62/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 109
- Hurrenkera-zk.: 3035
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/10
- Argitaratze-data: 2011/06/09
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (62/2011 prozedura laburtua) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2010eko abenduaren 2ko Ebazpenaren kontra aurkeztu da; ebazpen horren bitartez ezetsi egiten da Getxoko Udaltzaingoko Ofizialondoko kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako (2008ko otsailaren 25eko BOB, 39. zk.) praktika-aldia errepikatzeko errekurtsogileak duen eskubidea adierazten duen 2010eko irailaren 23ko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 5 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean, prozeduran ager daitezen, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal izango dute.
Arkaute, 2011ko maiatzaren 10a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


