Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2011ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 11koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak deitzen dira, 2011ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 2797
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/11
  • Argitaratze-data: 2011/05/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Euskal gizarteak elkartasun ekimen ugari sortzen ditu, nazioarte mailan, giza garapen iraunkorra sustatzeko. Ekimen horien jatorria, sarri, gazteak dira. Ikuspegi anitzekoak dira egungo gazteak, eta ez dute uste indarrean dugun mundu-ordena ezin alda daitekeenik. Ildo horretan egintza-modu zenbait jartzen dituzte abian, erakundeen aldetik behar besteko erantzunik jasotzen ohi ez dutenak. Programa honen helburua, errealitate horretatik abiaturik, mundu zuzenago baterako oinarriak ezartzen laguntza eskaintzea da. Nazio Batuen sistemako erakunde eta agentzia zenbaitek garatzen duten lan handia bultzatzen dute. Euskal gizartea sentibera da, eta bere izaerak erraz bereganatzen ditu Erakunde horien printzipioak, helburuak eta metodoak giza garapen iraunkorrean, giza baliabideen babesean, zigorgabetasunaren aurkako borrokan eta gobernagarritasun demokratikoa sustatzean.

Lanbide gaitasun egokia duten EAEko gazte asko programa horretan txertatuz bideratu da laguntza hori azken urte hauetan, hain zuzen ere, Nazio Batuen sistemari atxikitako nazioarteko erakundeen baitan. Erakunde horiek parte hartzeak eta lankidetzarako nazioarte mailako sistema deszentralizatzeko prozesuak aukera ematen dute helburu bera duten agenteak koordinatzeko. Alde horretatik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak uste du lankidetzarako agenteen arteko koordinazioa beharrezkoa dela indarrak metatzeko.

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenez, laguntzen deialdia urtero egingo da, garapen-lankidetzaren arloan eskumena duen sailburuaren aginduz, eta beti adierazi beharko da deialdi horretarako izendatutako zenbateko guztizkoa, hautagaitza bakoitzari dagokion oinarrizko dotazioaren gehienezko zenbatekoa eta luzapenetarako izendatutako zenbatekoa. Hautagaitzak aukeratzeko irizpide bakoitzak baloratuko dituen alderdiak zehaztu beharko ditu aginduak, horien ponderazioa, eskabideak aurkezteko lekua eta epea eta eskabide-eredua.

Deialdia egiteko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legea; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua; eta Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duen azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua), eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horri atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa (EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren lehenengo eta bigarren artikuluak), Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak. Horretarako, bi lege-xedapen hauek beteko ditu: batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikulua, eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikulua.

Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren oniritzia jaso zuela 2011ko otsailaren 18an egindako bilkuran.

Horren ondorioz, hau

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2011ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak xedatutakoari jarraiki. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten.

  1. Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako dotazio ekonomikoa 847.500 eurokoa izango da.

  2. Luzapenetara zuzendutako zenbatekoa 678.000 eurokoa izango da.

    Luzapenetarako eskabideen kopurua dela-eta aipatu zenbatekoa agortzen bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horren berri eman beharko du, luzapen gehiago ez daitezen onartu.

  3. Diru-kopuru horiek deialdiarena eta luzapenena aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hori gertatuz gero, EHAAn argitaratutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko da.

    Edonola ere, luzapenei zuzendutako zenbatekoak ezingo du laguntza berriei zuzendutako zenbateko osoaren % 80a gainditu.

  1. Hautagaitza bakoitzaren oinarrizko diru-hornidura 15.000 eurokoa izango da.

  2. Herrialde hartzaileetako bizi-mailagatiko osagarria Garapenerako Nazio Batuen Programaren (GNBP) 2011ko otsaileko bidaisari-eskala kontuan harturik kalkulatuko da. Informazio hori www.elankidetza.euskadi.net Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren web orrian egongo da eta, horrez gain, Agentzia horretan eskatzen dutenei ere eskuratuko zaie informazioa. Eskala horretako baremorik altuenari dagokion jomuga duten hautagaitzetarako, osagarriaren zenbatekoa gehienezkoa izango da, hau da, 750 eurokoa. Gainerako jomugak kalkulatzeko, baremo bakoitza eta gehienezko kopuruari dagokion zati proportzionala hartuko dira kontuan; konpentsazioa emateko gehienezko muga Bogota (Kolonbia) edo Islamabad (Pakistan) hiriei dagokiena izango da.

  3. Lankide boluntarioak agentzia multilateralen eremuan jasotako prestakuntza espezifikoak erakunde eskatzaileak antolatua edo emana denak eragindako gastuak gehienez ere hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 2 izango dira (300 euro). Era berean, erakunde eskatzaileek hautagaitzen aurretiazko hautaketa eta beken jarraipena egiteko administrazio-lanak kudeatzen izandako gastuetarako diru-kopurua gehienez ere hautagaitza bakoitzari emandako laguntzaren oinarrizko zenbatekoaren % 1 izango da (150 euro).

Eranskinean jasota dagoen eredu normalizatuari jarraiki aurkeztuko dira eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz ere aurkeztu ahal izango dira, honako leku honetara zuzenduta:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz

Eskabideak aurkezteko, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan ezarritako baldintza guztiak osorik eta berariaz onartu beharko dira.

Hautagaitzak aukeratzeko irizpideak eta horien haztapenak honako hauek izango dira:

  1. Nazioarteko Erakundeak adierazitako lanari egokitzen zaion lanbide-profila eta dagokion titulazio akademikoa: 20 puntu, gehienez.

    1. 10 puntu: adierazitako lana betetzeko titulazio egokia duela egiaztatzen badu.

    2. 10 puntu: lanak eskatzen duen profilerako gutxienez urtebeteko esperientzia duela egiaztatzen badu.

  2. Garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloko prestakuntza espezifikoa: 20 puntu gehienez.

    1. 15 puntu: master-ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.

    2. 10 puntu: adituentzako ikastaroren bat edo antzekoren bat egin duela egiaztatzen badu.

    3. 5 puntu gehienez: garapenerako lankidetzaren edo generoaren arloarekin loturiko ikastaro espezifikoak egin dituela egiaztatzen badu.

      20 eta 40 ordu bitarteko ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

      41 eta 60 ordu bitarteko ikastaroak: 2 puntu ikastaro bakoitzeko.

      61 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 4 puntu.

  3. Lankidearen lana txertatzen deneko programen edo proiektuen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziatik bultzatzen den lankidetzaren arteko lotura sinergikoa: 20 puntu gehienez.

    1. 20 puntu: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena sinatu dueneko nazioarteko erakunderen bateko bulegoetan garatzen bada zeregina.

    2. 10 puntu: honako jarduera-sektore hauetan kokatzen diren programa edo proiektuetan txertatzen bada zeregina: lehentasunezko gizarte-premiak, herri-ekonomia, tokiko agintea, giza eskubideak eta kultura-nortasuna.

  4. Lankideak ekintza garatuko dueneko bulegoak eskatzen duen/dituen hizkuntza/k jakitea: 10 puntu gehienez.

    1. 5 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko B1 mailaren baliokidea.

    2. 8 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko B2 mailaren baliokidea.

    3. 10 puntu: Hizkuntza Eskola Ofizialeko C1 mailaren baliokidea.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko izaera sozial eta humanitarioko erakunde edo programei aktiboki lotuta egotea: 20 puntu gehienez.

    1. 20 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan 5 urte edo gehiagoko esperientzia egiaztatzen badu.

    2. 10 puntu: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urtetik bostera bitarteko esperientzia egiaztatzen badu.

    3. 5 puntu gehienez: boluntariotzan edo lankidetzan hiru urte baino gutxiagoko eta gutxienez hiru hilabeteko esperientzia duela egiaztatzen badu.

  6. Lankideak bere zeregina betetzen dueneko eremu geografikoa: 10 puntu proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Palestina eta India.

Laguntza-programa honi buruz ebazpen honetan jasota ez dauden gainerako gaiei dagokienez, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan ezarritakoa bete beharko da. Dekretu horren bidez Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Indarrean sartzea.

EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 11.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari:

Erakunde eskatzailea:

Lankide boluntarioaren izena eta NANa:

Proiektuan noiz hasiko den lanean lankide boluntarioa:

Deialdia:

Erregistro-zenbakia:

Data:

Jarduera-arloa:

I. INFORMAZIO OROKORRA:

  1. Proiektua aurkezteko datuak.

    Proiektuaren izenburua (hamar hitz gehienez):

    Herrialdea/eremu geografikoa:

    Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):

    Helbidea/erakundearen egoitza:

    Telefonoa / Faxa:

    Posta elektronikoa:

    IFZ:

    Eratze-data:

    Izaera juridikoa:

    Kontu-zenbakia eta banku-datuak:

    Pertsona ahalduna eta kargua:

    Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

    Harremanetarako pertsona:

  2. Iraupena:

    Aurreikusitako hasiera-data:

    Aurreikusitako amaiera-data:

    Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):

  3. Finantziazioa:

    Eusko Jaurlaritzari eskatutako diru-laguntza:

    II. HAUTAGAITZARI BURUZKO INFORMAZIOA.

  1. Proiektuaren eta jardueren deskribapen zehatza (deskribatu proiektuaren edukia 25-50 lerrotan, datu garrantzitsuenak adierazita).

  2. Lankide boluntarioak proiektuan garatuko dituen zereginen eta txertatuko den organigramaren deskribapen zehatza.

  1. Lankide boluntarioak bete beharreko zereginak:

  2. Zein organigramatan txertatuko den lankide boluntarioa.

  3. Kokapen zehatza:

  4. Lortu nahi diren emaitzak (deskribatu, 10-20 lerrotan, lankide boluntarioari eta proiektuari dagokienez lortu nahi diren emaitzak):

  1. Lortu nahi diren emaitzak.

  2. Emaitzen lorpen-mailaren adierazleak:

  3. Adierazleak egiaztatzeko iturriak:

  1. Proiekturako behar den lankidearen profila, egokitzat jotzen den titulazioa adierazita:

  2. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak herrialde hartzailean bultzatzen duen gainerako lankidetzarekiko balizko sinergiak:

  3. Proiektuaren aurrekontua eta finantzaketa:

    partidak Zenbatekoa

    Lankidearen ordain-saria

    Aseguru-gastuak

    Helbide-herrialdera joateko lankideak izango dituen garraio-gastuak

    Bizi-mailagatiko osagarria

    Prestakuntza- eta kudeaketa-gastuak

    Guztira

    III. LANKIDEAREN CURRICULUM VITAE

    1. Informazio orokorra.

      Izen-abizenak

      NAN: Jaiotza-data:

      Helbidea: Herria:

      Probintzia: PK:

      Telefonoa: Faxa:

      Posta elektronikoa:

      1. Informazio akademikoa.

      1. Titulazio akademikoa:

        Lizentzia (zehaztu):

        Zentroa:

        Ikasketak amaitu direneko data:

        Ikasketa-ziurtagiriko kalifikazioa:

      2. Graduondoko ikastaroak:

        Titulua:

        Zentroa:

        Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

        Titulua:

        Zentroa:

        Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

      3. Bestelako ikasketak edo ikastaroak:

        Titulua:

        Zentroa:

        Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

        Titulua:

        Zentroa:

        Iraupena: Lortutako kalifikazioa:

      1. Hizkuntzak:

        Lankideak bere lana burutuko duen eskualdean erabiltzen den/diren hizkuntza/k.

        Lankideak egiaztatutako hizkuntzak:

        Egiaztatutako hizkuntza Maila

      2. Jarduera profesionala:

      1. Jasotako bekak eta laguntzak:

        Erakundea Bekaren izena Hasiera-data Iraupena

      2. Lan-esperientzia:

      1. Egindako lanak eta argitalpenak:

        Titulua:

        Non argitaratu den: Data:

        Titulua:

        Non argitaratu den: Data:

        Titulua:

        Non argitaratu den: Data:

      2. Beste datu interesgarri batzuk:

        IV. AURKEZTU BEHARREKO AGIRI OSAGARRIAK

      1. Batzorde nazionalei eta/edo autonomikoei buruzko dokumentazioa/informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da, deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):

        1. Honako fotokopia konpultsatu hauek: erakundearen estatutuena, dagokion erregistroan izena ematearena eta eskabidea izenpetzen duenaren ahalordetzearena (erakunde eskatzailea lehen aldiz aurkezten bada, edota aurreko urteetan aurkeztutako dokumentazioarekiko aldaketarik izan bada).

        2. Erakundearen organigrama. EAEko langile ordainduak eta ordaindu gabeak. Langile boluntarioak edo laguntzaileak, bazkide-kopurua, boluntarioak, laguntzaileak edo erakundeko kideak.

        3. Identifikazio fiskaleko zenbakiaren (IFZ) txartelaren fotokopia.

        4. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adieraziko duen ziurtagiria.

        5. Tokiko bulegoek hautagaitza bakoitzarentzat eta eskatutako hautagaitza-profil bakoitzarentzat idatzitako erreferentziazko baldintzak aurkeztea, ahalik eta modu zehatzenean.

        6. Egindako aurretiazko aukeraketa-prozesua zehazten duen txostena. Txosten horrek honako hauek zehaztuko ditu gutxienez: deialdiaren berri emateko erabili den sistema, programan parte hartzea eskatu dutenen kopurua eta horien prestakuntza-eta lanbide-arloko profila, eta erabili den hautaketa-sistema.

        7. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerak galtzea dakarren zehapen penalik edo administratiborik ez izatea (sexu bazterkeriagatik jarritako zehapenak barne) dagokion zehapenean ezarritako epean eta laguntzak jasotzeko ezgaituko lukeen inolako lege-debekuren eraginpean ez izatea adieraziko duen zinpeko edo erantzukizunezko aitorpena.

        8. Emango diren prestakuntza-moduluen memoria eta modulu horiek emango dituzten hizlariak.

      2. Pertsona juridikoei buruzko dokumentazioa/informazioa (informazio hau behin bakarrik erantsiko da, deialdian aurkezturiko proiektuen kopurua edozein izanik ere):

        Aurreko idatzi-zatian adierazitakoez gain, Nazio Batuen Batzorde Nazional edo Autonomikoarekin egindako akordio, hitzarmen edota protokoloak behar bezala egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Batzorde horren bitartez gauzatu beharko da nahitaez lankide boluntarioa txertatzen deneko proiektua.

      3. Lankide boluntarioaren dokumentazioa/informazioa:

        1. 2011ko urtarrilaren 1ean gutxienez 12 hilabeteko antzinatasuneko administrazio-herrikidetasuna duela frogatzen duen errolda-ziurtagiria. Baldintza hori ezin bada bete pertsona hori herrialde txirotuetan lankidetza lanak egiten egoteagatik, egoera hori frogatzen duen eta lan horiek egitera joan baino lehen EAEn administrazio-herrikidetasuna gutxienez urte betez izan duela frogatzen duen dokumentua aurkeztu beharko ditu.

        2. Lankidearen argazkia, nortasun-agiriaren neurrikoa.

        3. Lankidearen NANaren fotokopia.

        4. Curriculum vitae egiaztatzea. Titulazioa egiaztatzeko, honako dokumentu hauetakoren baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da: 1) titulua, edo 2) titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, edo 3) ikasketa-espedienteko nota, titulazioari dagokion proba orokorra gainditu izana eta titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana adierazten duela.

        5. Homologazio-eskaeraren ebazpenaren zain daudenek edo eskaera hori egin ez dutenek baina urtarrilaren 16ko 86/1987 Errege Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki atzerriko titulua homologatu gabe titulu horrekin espainiar unibertsitateetako graduondoko ikasketetan sartu direnek ikasketa horiek egiteko aurretik bete beharreko baldintza bigarren zikloko ikasketen baliokidea den unibertsitate titulua izatea baita (lizentziatua, ingeniaria edo arkitektoa) ziurtatzeko dokumentu gisa ateratako titulua aurkeztu ahal izango dute programa horiek egin zituzten unibertsitateko erretorearen baimenarekin edo haren matrikulazioa berariaz baimendu zuen doktoretza-batzordearen irizpenaren kopiarekin batera, aurkezten den titulua eta atzerriko ikasketa-espedientea egin beharreko espezializazio-ikasketen eskakizunekin bat datorrela aldez aurretik egiaztatu ondoren.

        6. Hizkuntzen ezaguera eta egindako ikastaroak egiaztatzen dituzten dokumentuak.

        7. Garapen-lankidetzan edota genero arloan prestakuntza bereziaren jabetza egiaztatzen duten dokumentuak.

        8. Erakundearen ziurtagiria, eskatzailearen eta horren zereginaren arteko lotura egiaztatzen duena.

      4. Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuko 5.2.a) artikuluan adierazitako idatzi-zatiak biltzen dituen erakunde eskatzailearen eta bekadunaren artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua.

      5. Lankide boluntarioaren lana garatuko den Nazioarteko Erakundearen bulegoaren eta erakunde eskatzailearen artean izenpetutako hitzarmenaren dokumentua. Dokumentu horretan gutxienez honako hau zehaztuko da: lankideari lana behar bezala egiteko beharrezko baldintza materialak eta teknikoak emateko konpromisoa lana garatuko deneko bulegoaren aldetik, baita oporrak eta barne-prestakuntza emateko konpromisoa ere.

      6. Emango diren prestakuntza-moduluak eta modulu horiek emango dituzten irakasleak.

        V. DATU PERTSONALEN BABESA.

        Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu eskabidea betez eman dizkiguzun datuak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren fitxategi automatizatu batean sartuko direla, izapidetze-lanak egiteko.

        Hala nahi dutenek, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik