Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 12koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari beraren 2011ko martxoaren 10eko Ebazpena aldatzen da; ebazpen haren bidez, B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musika eta Arte - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 12koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, zuzendari beraren 2011ko martxoaren 10eko Ebazpena aldatzen da; ebazpen haren bidez, B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musika eta Arte

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2889
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/12
  • Argitaratze-data: 2011/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Agindua 2011ko urtarrilaren 10ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egin zen, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deia ere.

Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2011ko martxoaren 10eko Ebazpenaren bidez, B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda onartu zen.

Deialdiaren 6.2.1.4.3 oinarriak ezartzen duenez, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Izaskun Susaeta Grisaleña andreak eta Yune Terrones Arellano andreak gorako errekurtsoa jarri zuten aipatutako 2011ko martxoaren 10eko Ebazpenaren kontra.

Baietsi direnez Izaskun Susaeta Grisaleña andreak jarritako gorako errekurtsoa (Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bitartez) eta Yune Terrones Arellano andreak jarritako gorako errekurtsoa (Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bitartez), B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egiteko eskatu eta eskaera hori onartu eta atzera bota zaien parte-hartzaileen behin betiko zerrenda aldatu behar da.

Hori dela eta, hau

Izaskun Susaeta Grisaleña andrea eta Yune Terrones Arellano andrea sartzea B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoaren ezagutzak baloratzeko txostena egitea onartuta dutenen behin betiko zerrendan. Kidegoa: Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatean, txanda librean, eta Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean, txanda librean, hurrenez hurren.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.