- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 12koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, ELN-32-2011-X administrazio espedientea -prozedura arrunteko 872/11-2 administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa- EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzeko xedatu eta interesdunak izan daitezkeenak epatzen dituena, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 12koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, ELN-32-2011-X administrazio espedientea -prozedura arrunteko 872/11-2 administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa- EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzeko xedatu eta interesdunak izan daitezkeenak epatzen dituena, epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 3168
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/12
- Argitaratze-data: 2011/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak ELN-32-2011-X espedientea bidaltzeko eskatu du. Izan ere, SIPE Ertzaintzaren Lanbide Sindikatuak 872/-2011-X prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urtarrilaren 18ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 57.1.c) artikuluan jasotako Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Udaltzaingoen Eskala Teknikoko intendente kategorian sartzeko gaikuntza-ikastaroen eduki orokorrak eta balioesteko erak finkatzen dira (2011ko otsailaren 23ko EHAA, 23. zk.).
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.
Interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen 872/11 prozedura arruntean, eta euren interesen alde egin dezaten. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 12a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
IÑAKI CALONGE CRESPO.


