- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 13koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, ELN-85-2010-X administrazio espedientea -986/11-2, 989/11-2 eta 990/11-2 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoei buruzkoa- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzeko xedatu eta interesdunak izan daitezkeenak epatzen dituena sala horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 13koa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, ELN-85-2010-X administrazio espedientea -986/11-2, 989/11-2 eta 990/11-2 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoei buruzkoa- Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzeko xedatu eta interesdunak izan daitezkeenak epatzen dituena sala horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 104
- Hurrenkera-zk.: 2927
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/13
- Argitaratze-data: 2011/06/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak ELN-85-2010-X espedientea bidaltzeko eskatu du. Izan ere, 986/11-2 (SIPE Ertzaintzaren Lanbide Sindikatua), 989/11-2 eta 990/11-2 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoak jarri dira, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko otsailaren 10eko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, Euskal Herriko Poliziaren hautespen-eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 57.1.b) artikuluan jasotako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalara eta Udaltzaingoen Eskala Teknikoko komisario eta komisario-ondoko kategorietara sartzeko gaikuntza-ikastaroen eduki orokorrak eta balioesteko erak finkatzen dira (2011ko otsailaren 23ko EHAA, 37. zk.).
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.
Interesdunei epea jartzea, egoki baderitzote, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen 986/11-2, 989/11-2 eta 990/11-2 prozedura laburtuetan, eta euren interesen alde egin dezaten. Epe hori, hain zuzen ere, 9 egunekoa izango da, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 13a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
IÑAKI CALONGE CRESPO.


