Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 16koa, langileriaren kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolako lan legepeko irakasle finkoak ikastetxe horretan lanpostuen zerrenda osatzen duten plaza eta espezialitateei atxikitzen zaizkie. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 16koa, langileriaren kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolako lan legepeko irakasle finkoak ikastetxe horretan lanpostuen zerrenda osatzen duten plaza eta espezialitateei atxikitzen zaizkie.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2950
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/16
  • Argitaratze-data: 2011/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak sare publikoan sartu nahi zuten ikastetxeekin hitzarmenak izenpetzeko baimena ematen zuen, betiere ikastetxe horiek jabekideen artean pertsona juridiko publikoren bat bazuten edo sare horretan sartzea eskolatzeko eta hezkuntza-plangintzako beharrek justifikatzen bazuten.

Horren arabera, garai hartako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Gasteizko «Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskola» ikastetxeko titularrarekin hitzarmen bat izenpetu zuen, eta, hitzarmen haren bidez, ikastetxe hori sare publikoan sartu zen, otsailaren 22ko 99/1994 Dekretuaren bitartez.

Bigarrena. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak hainbat erreforma egin, eta irakaskuntzak berregituratu zituen. Hain zuzen ere, «Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzak» izena eman zien arte aplikatuei, lanbide artistikoei, modalitate guztietako diseinuari, eta kultura-ondasunen kontserbazioari eta berriztapenari lotutako irakaskuntzei.

Abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuak, berriz, irakaskuntza horiek ematen dituzten irakasleak zer espezialitate berriri atxiki behar zitzaizkien ezarri zuen.

Hirugarrena. Abenduaren 16ko 307/2003 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko jakin batzuetan lan-kontratuko irakasleentzat eta hainbat kidegotako funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuen zerrenda onartu zuen. Gasteizko Arte Eskolari dagokionez, zerrenda hark hainbat espezialitatetako 11 lanpostu esleitzen zizkien lan-legepeko langileei.

Azaroaren 15eko 386/2005 Dekretuak lanpostu horietako batzuk aldatu zituen, espezialitateari edo hizkuntza-ezaugarriei dagokienez, 2005eko irailaren 1etik aurrerako eraginkortasunez.

Azkenik, azaroaren 3ko 577/2009 Dekretuak beste aldaketa bat egin zuen lanpostu baten hizkuntza-eskakizunari zegokionez, eta, horren ondorioz, ikastetxean lan-legepeko langileentzat erreserbatutako egungo lanpostu-banaketa sortu zen, betiere azaroaren 2ko 279/2010 Dekretuaren bidez argitaratutako zerrendaren arabera.

OINARRIAK

Lehenengoa. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez Kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen laugarren xedapen iragankorrak hau dio: «Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen erabaki gehigarrietako zortzigarrenean aipatzen diren eta sare publikoan sar daitezkeen ikastetxeen zerbitzuko langilegoak, lehendik zuen maila izanez, administrazioaren zerbitzura jarraituko du, lanpostu horiek iraungitzekoak izango direlarik».

Bigarrena. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 13. artikuluaren arabera, «Euskal Administrazio Publikoek bere barne-egiturak arrazoibideratu eta eratu, langilego-beharrak finkatu, lanpostuetan jarduteko eskatutako baldintzak zehaztu eta horietako bakoitza sailkatzeko baliabidea dituzte lanpostu-zerrendak».

Ildo horretan, hezkuntza-administrazioko plantillaren egituraketa, funtzionarioei nahiz lan-legepeko langileei dagokienez, irakaskuntza-sistema berriak ezartzen dituen espezialitateak kontuan hartzen dituen lanpostu-zerrendaren bitartez konfiguratu behar da.

Gasteizko Arte Eskolari dagokionez, horixe bete zuten abenduaren 16ko 307/2003 Dekretua argitaratu zenez geroztik. Dekretu haren arabera, hainbat espezialitatetako 11 lanpostu lan-legepeko langileentzat erreserbatu ziren.

Ikastetxe haren integrazio-prozesuaren ondorioz hezkuntza-administrazioaren zerbitzura jarraitzen zuen langile bakoitzari lanpostu horietako jakin bat esleitzeko -esleipen hori adierazitako dekretua egin zen egunean hasi zen eraginkorra izaten-, langile haiek ordura arte emandako irakaskuntzen ezaugarriak hartu ziren aintzat; hortaz, ordura arte izandako plazetan jarraitu zuten, plaza haien izena aldatu bazen ere.

Azaroaren 15eko 386/2005 Dekretuaren eta azaroaren 3ko 577/2009 Dekretuaren bidez lanpostu-zerrendan egindako aldaketek ikastetxeko lan-legepeko langileen plantillan ere izan zuen eragina; izan ere, plantilla ematen ziren gaietara hobeto egokitzeko aukera eman zuen, baita plazei zegozkien hizkuntza-eskakizunetara hobeto egokitzekoa ere. Hortaz, behar ziren moldaketak egin ziren.

Ebazpen honen helburua, hain zuzen ere, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolan lan-harremanaren bidez zerbitzua ematen duten pertsonen egoera argitzea da, eta, egin diren lanpostu-zerrendetan bildutako banaketaren arabera, pertsona horietako bakoitzari zer lanpostu dagokion adieraztea.

Hirugarrena. Bestalde, era horretako irakaskuntzei dagokienez gizarte-eskaerek harrezkero izan duen bilakaerak zera ekarri zuen: hainbat langile kontratatu zituztenean ezarritako funtzioek ikastetxe horretan ez irautea. Hori gertatu zitzaien, hain zuzen ere, zeramika ematen zutenei, azken ikasturteotan espezialitate hori ez baitago eskolan eskaintzan.

Ildo horretan, urtarrilaren 18ko 7/2000 Dekretuko zioen azalpenean hau ziurtatzen zen, hizpide dugun egoeraren aurrekaritzat har genezakeena: «Kontratatua izan zeneko funtzioen desagerpenak lan-erlazioa kausa objektiboengatik iraungitzea ekar dezake, baina hori ez zen administrazioak publiko bihurtzeko prozesuekin hartu zuen konpromisoa, eta ez da benetako posibilitatea, Euskal Funtzio Publikoaren Legeak eta Irakasle-Kidegoen Legeak aurreikusten dutelako funtzionario bihurtzen ez den lan-legepeko pertsonalak bere hasierako erlazio juridikoa mantenduko duela, beren lanpostuak iraungi beharrekotzat aitortuak izanik. Gainera, laneko epaileek nekez onartuko lukete iraungipen bat edo kargugabetze bat kasu hauetan, enplegu-emaileak, hots, administrazioak bere dimentsio guztiarekin, bere egituraren eta antolaketaren osotasunean beharrezkoa denean lan-legepeko langilea berriz lanpostu batean jartzeko behar adina lanpostu badituela ulertzen delako».

Horregatik, egoera horretan dauden lau langileek hezkuntza-administrazioaren zerbitzura jarraituko dute; hain zuzen ere, beren prestakuntza- eta esperientzia-ezaugarrietarako egokiak diren funtzioak esleituko zaizkie, baita oraingo kategoria eta lanaldia errespetatu ere.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Aditzera ematea Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolako lan-legepeko irakasle finkoak zer plaza eta espezialitateri dauden atxikita, betiere ikastetxe horretako lanpostu-zerrenda osatzen duten plaza eta espezialitateei gagozkiola (Lanpostu-zerrenda hori azaroaren 2ko 279/2010 Dekretuaren bidez onartu zen, I. eranskinaren arabera).

  2. Zehaztea zer langileren funtzioek ez duten jarraitzen Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolan. Pertsona horiei beren prestakuntza- eta esperientzia-ezaugarrietara egokitutako funtzioak esleituko zaizkie, eta gaur egun dagozkien kategoria eta lanaldia errespetatuko zaie, II. eranskinaren arabera.

  3. Hezkuntzako Langileen Kudeaketa Integratuko Erregistroa erregularizatzea, betiere langile horiek lan-legepeko langileentzat erreserbatutako lanpostuei atxikitzeari dagokionez, hain zuzen ere lanpostu-zerrendak onartzeko egin diren dekretuetan argitaratu diren lanpostuei atxikitzeari dagokionez.

    Errekurtsoak:

    Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 16a.

    Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

    JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik