- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 18koa, Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko irailaren 1eko Aginduaren babesean beka eman zaien ikasleen behin betiko zerrenda argitara ematen duena. Agindu horrek 2010-2011 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 18koa, Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko irailaren 1eko Aginduaren babesean beka eman zaien ikasleen behin betiko zerrenda argitara ematen duena. Agindu horrek 2010-2011 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zuen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 3065
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/18
- Argitaratze-data: 2011/06/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko irailaren 1eko Aginduaren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko 2010-2011 ikasturterako ikasketa-laguntzetarako deialdia egin zen.
Goian adierazitako deialdi-aginduaren 18. artikuluak xedatu duenarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. 2010-2011 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko irailaren 1eko Aginduaren arabera beka eman zaien ikasleen zerrendak argitara daitezen agintzea dagozkion Hezkuntza Ordezkaritzetan.
Zerrenda horiek aipatu ordezkaritzetako iragarki-oholetan erakutsiko dira, Ebazpen hau EHAAen argitaratzen egun beretik aurrera. Deialdiaren 18.artikuluaren arabera ez da eskaririk onartuko aipatutako zerrendak argitaratu eta gero.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 18a.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,
JUANA URRUTIA BILBAO.


