- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 23koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, 2210/07 zenbakiko kasazio-errekurtsoan Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez, zuzendari beraren 2009ko abenduaren 14ko ebazpena aldatzen duena; izan ere, 2009ko abenduaren 14ko ebazpen horren bidez aldatu ziren Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko ebazpena, hautagaiek lehiaketa-fasean lortutako behin betiko puntuazioak argita - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 23koa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, 2210/07 zenbakiko kasazio-errekurtsoan Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Aretoak 2010eko irailaren 22an emandako epaia betez, zuzendari beraren 2009ko abenduaren 14ko ebazpena aldatzen duena; izan ere, 2009ko abenduaren 14ko ebazpen horren bidez aldatu ziren Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko ebazpena, hautagaiek lehiaketa-fasean lortutako behin betiko puntuazioak argita
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 3119
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/23
- Argitaratze-data: 2011/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2005eko irailaren 22an emandako epaiaren kontra José Luis Gambra Gambra jaunak jarritako 6810/05 zk.ko kasazio-errekurtsoan Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak emandako 2009ko urriaren 7ko epaia betez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak ebazpena eman zuen 2009ko abenduaren 14an. Ebazpen horren bidez bi ebazpen hauek aldatu ziren: Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, hautagaiek lehiaketa-fasean lortutako behin-betiko puntuazioak argitara eman zituena, eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko aginduaren bidez deitutako irakaskuntza-kidegoetara sartzeko aukeratze-prozesuak gainditu zituzten zerrendak argitara eman zituena. Ondorioz, José Luis Gambra Gambra jaunari Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan selekzionatutako hautagaien artean sartu zitzaion, Teknologia espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntz eskakizunarekin eta 13,6901 punturekin, lehiaketa-fasean 7,600ko puntuazioa eta oposizio-fasean 6,0901eko puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.
Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 2010eko irailaren 22an emandako epaiaren bidez, aintzat hartu zuen Agustin Iridoi Olaizolak, Mateo-Antonio Stefania Sastrek, Tomas Vivas Jaureguik, Iñigo Unzueta Mugarzak, Miren-Itziar Ezenarro Camarak eta Maria Aranzazu Unanue Arrillagak jarritako 2210/07 zk.ko kasazio-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 2007ko otsailaren 16an emandako epaiaren kontrakoa; izan ere, 2004ko 500 zk.ko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa zen 2007ko otsailaren 16ko epai hori, baliogabetu eta ondoriorik gabe uzten du.
2010eko irailaren 22ko epai horren bidez Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2004ko urtarrilaren 7ko Ebazpena baliogabetzen da. Halaber, 2004ko urtarrilaren 7ko ebazpen horren bidez baliogabetu zen Teknologia espezialitateko Aukeratze Batzordearen 2003ko uztailaren 22ko Akordioa (Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako aukeratze-prozesuan), ponderazioa ez aplikatzea erabaki zuena.
Horrek hau esan nahi du: aipatutako aukeratze-prozesuan Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Teknologia espezialitatean, txanda librean, espezialitate horretako epaimahaiek emandakoek izan behar dute kontuan hartu beharreko kalifikazioak, inolako ponderaziorik aplikatu gabe.
Ondorioz, aipatutako aukeratze-prozesuan Jose Luis Gambra Gambraren puntuazio guztia kalkulatzeko, horrela jokatu behar da: lehiaketa-faseko 7,600 puntuak eta oposizio-fasean epaimahaiak emandako puntuazioa, inolako ponderaziorik aplikatu gabe, 6,5600 puntukoa dena, batu behar ditugu eta batuketa horren emaitza puntuazioaren guztizkoa izango da.
Horregatik, aipatutako epaiak esandakoa betez,
Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2009ko abenduaren 14ko Ebazpena aldatzea; izan ere, Ebazpen honen bidez aldatu ziren Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 21eko Ebazpena, hautagaiek lehiaketa-fasean lortutako behin-betiko puntuazioak argitara eman zituena, eta Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2003ko uztailaren 28ko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako irakaskuntza-kidegoetara sartzeko aukeratze-prozesuak gainditu zituzten hautagaien zerrendak argitara eman zituena, Jose Luis Gambra Gambra jaunak, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, Teknologia espezialitatean, txanda librean eta 2. hizkuntz eskakizunarekin, lortutako puntuazioaren guztizkoari begira. Puntuazio hori 14,1600 puntukoa izan behar da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak du, epaia gauzatzeko tramiteetan, plantea daitezkeen gaiei buruz ebazpena emateko eskuduntza, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legeak, uztailaren 13koak, 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 23a.
Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


