- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (149/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 23koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (149/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 117
- Hurrenkera-zk.: 3217
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/23
- Argitaratze-data: 2011/06/21
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (149/2011 prozedura laburtua) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko martxoaren 2 Ebazpenaren kontra aurkeztu da; ebazpen horren bitartez, 2008ko urriaren 30eko Ebazpenez (azaroaren 24ko EHAA, 225. zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu zen. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkaute, 2011ko maiatzaren 23a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


