Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 24koa, Industria eta Energiako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntza publikoen 2011ko ekitaldirako jendaurreko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 24koa, Industria eta Energiako sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntza publikoen 2011ko ekitaldirako jendaurreko deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 3590
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/24
  • Argitaratze-data: 2011/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 1eko Aginduari jarraituz, agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntzak arautzen dira eta horien oinarri arautzaileak onartzen dira.

Agindu horren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkatutako laguntzetarako deialdia egitea 2011ko ekitaldirako, eta horretarako beharrezkoak diren arauak ematea.

Aurrekoa aintzat hartuta, eta adierazitako aginduaren 7. artikuluan ezarritako ahalmenaren arabera, honako hau

  1. Ebazpen honen helburua honako hau da: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren Aginduan aurreikusitako laguntzen 2011ko ekitaldirako deialdia egitea; agindu horren bidez, agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntzak arautu eta horiek arautzeko oinarriak onartzen dira.

  2. Horretarako, 2011rako bostehun eta hogeita hamaika mila euroren balioa duen (531.000) ordainketa-kreditu bat dago, abenduaren 23ko 5/2010 Legean 2011ko ekitaldirako onartutako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren 07.7311.33.75200.002 aurrekontu-aplikazioaren kontura.

  3. Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntzak burutu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Industria eta Energiako sailburuordearen ebazpen bidez emango da zirkunstantzia horren berri.

    Bigarrena. Betekizunak.

  1. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren Aginduaren bidez, agregakinen lurrazpiko ustiategiak ikertu eta garatzeko eta meategiak berritzeko proiektu eta jardunen finantziaziorako laguntzak arautu eta horiek arautzeko oinarriak onartzen da, eta laguntza horiek eskuratzeko, eskatzaileek agindu horren 4. artikuluan xedaturiko betekizunak bete beharko dituzte.

  2. Gainera, eskabide-orriak eta gainerako dokumentazio osagarria Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak lurralde historiko bakoitzean duen lurralde-ordezkaritzako bulegoetara bidali behar dituzte, bai zuzenean, bai urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

  3. Laguntzen eraginpeko jardunak gauzatzeko epea 2011ko abenduaren 31n amaituko da.

  4. Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Lehenengoa. Ebazpen hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik