- 1055/2011 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, txanda irekiko destinoen esleipenak argitaratzen dira, osasun-diplomadunen lanbide-taldeko erizainen kategorian; destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1055/2011 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, txanda irekiko destinoen esleipenak argitaratzen dira, osasun-diplomadunen lanbide-taldeko erizainen kategorian; destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 119
- Hurrenkera-zk.: 3261
- Xedapen-zk.: 1055
- Xedapen-data: 2011/05/27
- Argitaratze-data: 2011/06/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4237/2008 Ebazpenaren bidez, estatutupeko langileen egoerara heltzeko eta osasun-diplomadunen lanbide-taldeko erizainen kategorian destinoak betetzeko hautaprobetarako deia egin zen (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak). Deialdi hori 2008ko abenduaren 3ko EHAAn argitaratu zen (232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipenak argitaratzen dira, osasun-diplomadunen lanbide-taldeko erizainen kategorian. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute.
Hautatze-prozesuaren oinarri orokorren 22. idatzi-zatian xedatutakoaren babesean, otsailaren 16ko 229/2011 Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu zituzten Maria Jesus Gallego Perez andreak, Ainhoa Gaztelu-Iturri andreak eta Itziar Izaguirre Casado andreak, Maite Solís Achicallende andreak eta Amaia Terrazas Troya andreak. Errekurtsook 2011ko maiatzaren 9ko Erabakiaren bidez onetsi zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak.
Erabaki horien ondorioz, M.ª Jesús Gallego Perez andreak, Ainhoa Gaztelu-Iturri andreak eta Itziar Izaguirre Casado andreak, Maite Solis Achicallende andreak eta Amaia Terrazas Troya andreak txanda irekiko destinoen esleipenerako eskubidea berenganatu dute, osasun-diplomadunen lanbide-taldeko erizainen kategorian. Destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute.
Horregatik guztiagatik, eta langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, honako hau
Lehenengoa. EHAAn argitaratzea txanda irekiko destinoen esleipena eta lehen aipatutako izangaien behin betiko puntuazioak, hain zuzen ere, osasun-diplomadunen lanbide-taldeko erizainen kategorian; destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute.
Ebazpen horretan jasoko dira esleitutako destinoen zerrenda (I. eranskina) eta izangai horien puntuazioak (II. eranskina).
Bigarrena. Esleipendunek hilabeteko epea izango dute dagokien destinoko lanpostuaz jabetzeko, esleipen-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza nagusian, izangaiak aldez aurretik ordua eskatuta, eta esleipendunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte ekitaldi horretan:
NAN, pasaportea edo gidabaimena, edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea badute, agiri baliokidea, eta agiri mota hori bera, langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere, eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek euren nazionalitatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura eta haren kontura bizi edo haren kargura izanez gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten agiriak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, beste ezkontidearengandik legez bananduta ez dagoela adierazteko, eta, hala badagokio, izangaia haren kontura bizi dela edo haren kargura dagoela adierazteko.
Elkargokide izateari buruzko ziurtagiria, baldin eta deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen bada.
Zinpeko aitorpena edo hitzematea, jakinarazteko ez direla diziplina-espediente baten bidez inongo administrazio publikotako zerbitzutik bereizi eta ez daudela zeregin publikoetan jarduteko gaitasungabetuta.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasungabetuta edo antzeko egoera batean, eta, orobat, haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren agiria aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena. Esleipendunek ez dute estatutupeko langile gisa esleitu zaien lanpostuaz jabetzerik izango, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak, baldin eta ezarri zaien epean, eskatutako agiriak aurkezten ez badituzte edo, agiriak aztertuta, kategoria/lanpostu funtzional horretara sartzeko baldintzaren bat bete gabe dutela ikusten bada; horrez gain, erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie hasierako eskaera faltsutzeagatik.
Era berean, interesdunei jakinarazten zaie, epe barruan, edo, hala dagokionean, epe luzatuan, lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkezten ez badira, galdu egingo dituztela hautaprobei buruzko ebazpenean aitortu zitzaizkien eskubideak.
Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetu eta biharamunean hasiko dira lanean destinoaz jabetzen diren izangaiak, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena. Hautatze-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. idatzi-zatian agindutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


