Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 30ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 4084
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/30
  • Argitaratze-data: 2011/08/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, hondamendiek eragindako pertsonen biziraupena bermatzeko eta haien sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia. Hala ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren, eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau. Aipatutako eskumena erabiliz, 2011ko martxoaren 9ko Ebazpena eman zuen, garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako 2011ko laguntzen deialdia egiten duena.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.

Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2011ko maiatzaren 27an elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, honako hau

Lehenengoa. Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko diru-laguntza ematea Haur eta gazteen aldeko IZAN Elkarteak aurkeztutako finantzaketa-lerro iraunkorreko egitasmoari.

Bigarrena. Laguntza 156.866,52 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2011ko uztailaren 31n hasiko da eta 2011ko abenduaren 31n bukatuko. Beraz, diru-laguntza zuritzeko epea 2012ko apirilaren 31n bukatuko da.

Hirugarrena. Ebazpen hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 30a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik