- EBAZPENA, 2011ko maiatzaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko maiatzaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 115
- Hurrenkera-zk.: 3167
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/05/31
- Argitaratze-data: 2011/06/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Erakunde honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez - 520010 kodea, 115. dotazioa -, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duenez, erakunde honek deialdi publikoa iragartzea erabaki du, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askez betetzeko.
OINARRIAK
Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek parte har dezakete deialdi honetan, beti ere eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza berekin, honako hauek ere parte har dezakete, baldin eta lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela adierazten bada: beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda parte har dezakete deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:
Eginkizunen etendura irmoa duten funtzionarioek, egoera horrek dirauen bitartean.
Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora igaro ez dutenek.
Eskatutako baldintzak deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena. Eskabideak.
Hautagaiek Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi behar dute.
Hautagaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitae-a aurkeztu behar dute, honako hauek adierazteko:
Titulu akademikoak.
Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten beste merezimendu batzuk.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzen eta adierazitako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte; horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Beste argitalpen, txosten edo agiri batzuk ere aurkez ditzakete, egoki iritziz gero.
Hirugarrena. Ebazpena.
Deialdi hau Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera.
Lanpostua esleitzen zaion pertsonak ezartzen den epean jabetu behar du lanpostuaz, eta hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 31.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
Deialdiko lanpostua: goi-kargudunaren idazkaria.
Kodea: 520010.
Dotazioa: 115.
Kidegoak: C1/D1.
Destino-osagarriaren maila: 18.
Berariazko osagarria: VI-A.
Kokapena: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusia.
Herria: Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.
Derrigortasun-data: datarik gabe.


