- 1099/2011 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzan lanpostuan jarduteko gaitasuna baloratzeko batzordea sortzen duen 176/2008 Ebazpena aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1099/2011 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzan lanpostuan jarduteko gaitasuna baloratzeko batzordea sortzen duen 176/2008 Ebazpena aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 189
- Hurrenkera-zk.: 4816
- Xedapen-zk.: 1099
- Xedapen-data: 2011/06/01
- Argitaratze-data: 2011/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legearen 22. artikuluan ezartzen dira langileen osasunaren zaintzarako oinarriak. Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren 196. artikuluan xedatzen da ezen, gaixotasun profesionalak jasotzeko arriskua duten lanpostuak bete behar dituzten enpresa guztiak behartuta daudela lanpostuotan arituko diren langileei onartu aurretik medikuaren azterketa egitera.
Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoari buruzko 55/2003 Legeko 30.5.c) artikuluan xedatzen da ezen, estatutupeko pertsonal finkoa aukeratzeko prozesuetan parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango dela gaitasun funtzional egokia izatea izendapen horren ondorio diren eginkizunak betetzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa abenduaren 18ko 235/2007 Dekretuaren bidez onartu zen, eta azterketa medikua arautzen du.
Aipatutako legeetan ezarritakoaren ondorioz, aukeraketa prozesuetako oinarriak finkatzen dituzten ebazpenek azterketa medikua derrigorrezkotzat jo dute estatutupeko pertsonal finkoa den ororentzat.
Lanpostuan jarduteko gaitasuna baloratzeko batzordea sortu zen martxoaren 3ko 176/2008 Ebazpenez, zertarako eta, inklusio-kasuetan jasotakoak izan eta estatutupeko lotura finkoa edo behin-behinekoa lortzeko egiten diren azterketa medikoetan sortutako egoerak aztertzeko.
Gaitasunaren Balorazio Batzordeak bere jardun eta funtzionamenduan pilatu duen eskarmentuak bidezkoa egiten du 176/2008 Ebazpena Batzorde hori sortzen duena berraztertu eta aldatzea.
Beraz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuko 11. eta 12. artikuluetan xedatzen dena aplikatuz,
Lehenengoa. Osakidetzan lanpostuan jarduteko gaitasuna baloratzeko batzordea Giza Baliabideetako Zuzendaritzari atxikitzea.
Bigarrena. Osakidetzako langile guztien gaitasun funtzionala baloratzea izango da Batzordearen jarduera eremua, bai karrerako, estatutupeko edo lan-legepeko pertsonal funtzionarioari dagokionez, eta bai aldi baterako, ordezko eta behin-behineko pertsonalari dagokionez ere.
Hirugarrena. Langileen gaitasun funtzionalen gaineko kasuak aztertu eta erabaki beharko ditu Batzordeak; honako hauek, hain zuzen ere:
Ehuneko 33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten langileak/hautagaiak.
OPUren ustez mugapen partziala, behin-behinekoa edo behin betikoa izatea langileek/hautagaiek, hain zuzen ere, betetzen duten edo lortu duten lanpostuaren zeregin behinenetan aritzeko, balorazioa behar baitute horietarako.
Laugarrena. Batzordeak izaera teknikoa du, eta Osakidetzako Oinarrizko Prebentzio Unitateetako fakultatibo medikoz eta teknikoz osatuta dago (Ebazpen honen 1. eranskinean daude jasota).
Honako hauek izango dira Gaitasunaren Balorazio Batzordeko kide:
Lehendakaria: Prebentzio Zerbitzuko burua.
Lau bokal, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko fakultatibo medikuen eta teknikoen artetik aukeratuta; horietako bat Batzordeko idazkari funtzionala izango da, eta berak jasoko ditu kasuak.
Idazkaria: Giza Baliabideen Zuzendaritzako teknikari bat, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe.
Bosgarrena. Kideen gehiengo soilez osatu ahal izango da Batzordea, eta lehendakariak eta idazkariak edo horien ordezkoek egon beharko dute bileretan.
Seigarrena. Batzordearen azken irizpenak aho batez hartuko dira; edo, bat ez etortzerik balego, kideen gehiengo soilez.
Batzordeak eman ditzakeen irizpenak:
Lanposturako gaitasuna.
Lanpostuari egokitzeko oharrak edo gomendioak jasotzen dituen gaitasuna.
Gaitasun mugatua.
Lanpostuko eginkizun behinenak burutzeko behin betiko gaitasunik ez izatea.
2 eranskin legetxe agertzen den agiria erabiliko da a), b) eta c) kasuetarako.
Zazpigarrena. Aztertutako agirietatik ateratzen bada ezin dela eman honen aurretik aipatutako ebazpenetariko baten bat eta, behin betiko irizpena eman baino lehen, lanpostuan froga-aldi bat egitea eska badezake Batzordeak, aspektu horiek ebaluatu ondoren erabakiko da behin betiko irizpena.
Behin-behineko osasun egoerak direnean, eta bilakaeraren edo ebazpenaren zain badaude, aldi baterako Ez Gai ziurtagiria eman daiteke; eta data bat emango da berraztertzeko.
Zortzigarrena. Behin betiko Ez Gai ziurtagiriak, eta Froga-Aldiko proposamenak interesdunari jakinaraziko zaizkio Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez, non ezarriko baita zein den Batzordearen irizpenak inpugnatzeko prozedura.
Bederatzigarrena. Arautze honetan aurrez zehaztu ez diren gaiak direla-eta, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa beteko da, alegia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa.
Hamargarrena. Ebazpen honek indarrik gabe uzten du 5/2007 Instrukzioa, non ezartzen baitira 2006ko Enplegu Publikorako Eskaintzan aukeratutako pertsonalaren eta aldi baterako pertsonalaren azterketa medikoak. Osakidetzako Lan Arriskuen Prebentziorako Kudeaketa Sistemaren P-PRL 02 Osasuna Zaintzeko Prozeduran eta horren garapen protokoloetan ezarritakoari lotuko zaizkio azterketa horiek. Indarrik gabe gelditzen dira, halaber, ebazpen hau baino apalagoak diren arauak, baldin eta ez badatoz bat ebazpenarekin.
Hamaikagarrena. EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Hamabigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ezartzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legean (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
1 ERANSKINA
GAITASUNA BALORATZEKO BATZORDEKO KIDEAK
Ana Isabel Collazos Dorronsoro. Osakidetzako Prebentzio Korporatiboko burua.
Idoia Sagasta Muruamendiaraz. Prebentzio Zerbitzuko medikua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentrala.
Inmaculada Muro Ruiz de Arcaute. Txagorritxu Ospitaleko OPUko medikua.
Miren Sarasola Salaverria. Donostia Ospitaleko OPUko medikua.
Francisco de Borja González Robredo. Gurutzetako Ospitaleko OPUko medikua.
Pablo Larrauri Altonaga. Osakidetzako erakunde zentraleko pertsonal arduraduna, idazkari modura.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: 176/2008 EBAZPENA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lanpostuan jarduteko gaitasuna baloratzeko batzordea sortzen duena.
- Aldatutakoa: 608/2016 EBAZPENA, 2016ko ekainaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetzan lanpostu bat izateko gaitasunaren balorazio-batzordea aldatzen duen 1466/2012 Ebazpena aldatzen da.


