- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 3koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k eskatuta, Abadiño, Atxondo eta Elorrioko udalerrietan, Abadiño-Elorrio zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektriko bat egikaritzeko proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 3koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariarena, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.k eskatuta, Abadiño, Atxondo eta Elorrioko udalerrietan, Abadiño-Elorrio zirkuitu bikoitzeko 30 kV-ko aireko linea elektriko bat egikaritzeko proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3485
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/03
- Argitaratze-data: 2011/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Erref.: L-6950-AS-BMR
Esp.: AT-H-2008/10
Industria Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2010eko irailaren 9ko Ebazpenak aipatutako instalazio elektrikoa onuragarria dela aitortu zuen.
Arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak xedatutakoaren arabera, onuragarria dela aitortuz gero, ezinbestekoa izango da eragindako ondasunak okupatzea edo eragindako eskubideak eskuratzea. Horrez gain, aitorpen horrek premiazko okupazioa ere badakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako ondorioetarako.
Horregatik, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak (1954-12-17ko BOE) xedatutakoa betetzeko, Lurralde Zuzendaritzak ebatzi du dei egitea eragindako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei Abadiñoko, Atxondoko eta Elorrioko udaletxetara etor daitezen bilera batera; izan ere, udal horretan daude eragindako ondasunak. Bilera horretan eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira eta, hala balegokio, behin betiko okupazioa.
Bestalde, bilerara agertu beharko dira interesdunak eta eragindako ondasunen gainean edozein eskubide edo interesen tituludunak edo, bestela, haien ordezkariak joan ahal izango dira. Ordezkariak joanez gero, behar bezala baimendutako ordezkariak izan beharko dira. Bilerara titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria eraman beharko dira. Gainera, aditu edo notario batekin ere joan ahal izango dira, nahi izanez gero.
Okupatu aurreko aktak honekin batera doan zerrendan jarritako egun eta tokietan egingo dira. Horren berri emateko, zitazio-zedula bana bidaliko zaio titular bakoitzari, eta bertan adieraziko zaio bileraren tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako gainontzeko iragarkiak ere egingo dira.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduko 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesatuek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek aukera dute idatziz edozein alegazio aurkezteko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Ordezkaritza honetan Bilboko Concha Jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. solairuan, alegazioak aurkezteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da, eta alegazioen helburua da eragindako eskubide eta ondasunen zerrendan egindako akatsak zuzentzea.
Aditzera ematen da, halaber, iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango duela identifikatu ezin izan diren interesatuentzat, ukitutako ondare eta eskubideen titular ezezagunentzat eta helbide ezezaguna dutenentzat, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan, eta hala agintzen baita Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan.
Bilbao, 2011ko ekainaren 3a.
Lurralde ordezkaria,
AINTZANE IZAGUIRRE.
(Ikus .PDF)


