Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko ekainaren 6koa, Unibertsitateetako zuzendariarena, 2010-2011 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko bekak emateko prozedura amaitutzat ematen duena (beka orokorrak, eguneroko garraioa ordaintzeko bekak, eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzeko bekak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 6koa, Unibertsitateetako zuzendariarena, 2010-2011 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta beste goi-mailako ikasketa batzuk egiteko bekak emateko prozedura amaitutzat ematen duena (beka orokorrak, eguneroko garraioa ordaintzeko bekak, eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzeko bekak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4593
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/06
  • Argitaratze-data: 2011/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 23ko Aginduak Euskal Autonomi Erkidegoan administrazio-egoitza dutenen eta 2010-2011 ikasturtean unibertsitate ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiten dituzten ikasleentzako beka hauek emateko deialdia egin zuen: orokorrak; eguneroko garraioa ordaintzekoak; eta gutxitasuna duten ikasleen garraioa ordaintzekoak.

Goian azaldutako Aginduaren I. eranskinaren 45. artikuluari jarraituz eta eranskin horren 44. eta 45. artikuluetan adierazitakoa egin denez, hau

Lehenengoa. Prozedura amaitutzat ematea, 2010-2011 ikasturtean unibertsitate ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beka ematen duena edo ematen ez duena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko ekainaren 23ko Aginduaren arabera.

Bigarrena. Beka jaso dutenen edota ez dutenen zerrendak dagokien unibertsitateetan eta zentroetan jendaurrean azaltzeko agintzea. Zerrenda horiek jendaurrean egongo dira beka-kudeaketarako atalean, ekainaren 13tik ekainaren 24ra. Zerrenda horietan agertzen ez direnen eskabideak ez direla onartu ulertu behar dugu.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 6a.

Unibertsitateetako zuzendaria,

ZURIÑE GÓMEZ DE BALUGERA LÓPEZ DE ALDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik