- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 7koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, antzerki-zabalkunderako dirulaguntzak emateko modua arautzen duen 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskabideen ebazpena egin duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 7koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, antzerki-zabalkunderako dirulaguntzak emateko modua arautzen duen 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako eskabideen ebazpena egin duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 3359
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/07
- Argitaratze-data: 2011/06/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko urtarrilaren 31n argitaratu zen EHAAn 2010eko abenduaren 30eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, antzerki-zabalkunderako diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena. Aipatu Ebazpenaren 14., 16., 17. eta 18. artikuluetan ezartzen da zeintzuk diren proiektuek bete behar dituzten baldintzak diruz lagunduak izan daitezen eta zeintzuk diren kuantifikazio irizpideak laguntza horiek kalkulatzeko.
Aipatutako Ebazpenaren 15. eta 18. artikuluek diotenari jarraituz, diru-laguntza hauek aurrekontuko zuzkidura agortu arte emango dira, beraz, ebazpena emateko, eskabideak zein ordenatan aurkeztu diren hartuko da kontuan.
Horregatik guztiagatik, eta aipatu ebazpenaren 7. artikuluak egokitu dizkidan betebeharren ihardunean, hurrengo hau.
Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren erakundeei eta bertan adierazten diren kopuruetan dirulaguntzak ematea.
Bigarrena. Diru-laguntza honela ordainduko da:
Diru-laguntzaren % 75, esleipen-ebazpena eman ondoren eta aipatu Ebazpenaren 9.a) artikuluan ezarritako epea igaro ondoren ordainduko da.
Gainerako % 25a, diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren, ondorengo puntuan zehazten den eran justifikatu ere.
Hirugarrena. Pertsona/entitate onuradunek, diruz lagundutako jarduera bukatutzat emandako egunetik hiru hilabeteren buruan honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Diru-laguntza eskuratzeko eskabide-orriarekin batera aurkeztutako jardueraren gaineko memoria deskriptiboa, non haren exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa ere jaso behar baitira.
Diruz lagundutako emanaldiak egin direla egiaztatu, kontratatzaileak egindako egiaztagiria, kontratua bera edo leihatilako orria aurkeztuz.
Diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez.
Diru-sarreren atalean honako datu hauek, besteak beste, zehaztu beharko dira:
Entitate onuradunaren behin betiko diru-ekarpena.
Xede berberaz herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen diru-ekarpenak. Entitate onuradunak Etxepare Euskal Institutuak emandakoaz gain bestelako diru-laguntzarik jaso ezik, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena ere aurkeztu beharko da.
Etxepare Euskal Institutuak esleitutako diru-laguntza.
Diruz lagundutako programa edo jardueraren exekuzioa dela-eta gastuen egiaztagirien zerrenda ulergarria (nominak, fakturak tiketak, dirua jaso izanarena agiriak), VIII. eranskineko ereduari jarraituta.
Diru-laguntza jaso duen jarduerarekin zerikusia duten gastuen justifikagiriak, jatorrizkoak edo kulturako lurralde zerbitzuetan konpultsatutako fotokopiak, aurkeztutako gastu-aurrekontu osoaren pareko zenbatekoari dagozkionak.
Salbuespen gisa, Etxepare Euskal Institutuaren aurrekontuen kargura emandako diru-laguntzak jardueraren gastuen aurrekontuaren erdia gainditzen ez duenean, emandako laguntza justifikatzeko agiriak baino ez dira aurkeztu behar.
Hala ere, Etxepare Euskal Institutuak 1. paragrafo honetan ezarritako epearen barruan hala eskatzen badu, pertsona onuradunek konpromisoa hartzen dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Etxepare Euskal Institutuaren eskura uzteko.
Katalogo, egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak, Etxepare Euskal Institutuaren babesa espresuki adierazita dutelarik.
Laugarrena. Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.
Bosgarrena. Ondorengo hauek joko dira bete gabeko baldintzatzat:
Emandako dirulaguntza guztia edo zati bat Ebazpen honetan aurreikusitako jardueretan ez besteren batean erabili denean.
Honako Ebazpen honek ezartzen dituen obligazioak, edo, hala badagokio, dirulaguntza ematen duen Ebazpenean bildutakoak bete ez direnean.
Dirulaguntzaren Likidazio-Ebazpenean adierazitako zenbatekoa, hala badagokio, horretarako ezarri den epearen barruan itzultzen ez bada.
Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera.
Seigarrena. Honako Ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek, katalogo, programa, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafikoaren ale guztietan Etxepare Euskal Institutuaren babesa espresuki aipatzeko konpromisoa hartzen dute. Material hori guztia euskaraz egingo da, nahiz eta beste hizkuntza batzuk ere erabili.
Zazpigarrena. Erabaki hau interesatu orori indibidualki jakinaraziko zaio.
Zortzigarrena. Dirulaguntzak eta horien jasotzaileak ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Ebazpen honen aurka berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren aurrean eta berau jasotzen den biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. atalean ezarritakoaren arabera.
Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 7a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


