- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 7koa, Kiroletako zuzendariarena, zeinen bidez Euskadiko Eskubaloi Federazioaren estatutuen 3., 5. eta 6a) artikuluetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen baitira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 7koa, Kiroletako zuzendariarena, zeinen bidez Euskadiko Eskubaloi Federazioaren estatutuen 3., 5. eta 6a) artikuluetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3403
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/07
- Argitaratze-data: 2011/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Eskubaloi Federazioa 1986-05-12an inskribatu zuten Kirol Erakundeen Erregistroan, eta 101 zenbakia eman zioten. Federazioaren estatutuen 3., 5. eta 6a) artikuluak berriro idatzi dira orain.
Euskadiko Eskubaloi Federazioak 2011ko martxoaren 22ko Ezohiko Batzar Orokorrean erabaki zuen bere estatutuen 3., 5. eta 6a) artikuluetan egindako aldaketak onartzea. Onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa horiek bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Euskadiko Eskubaloi Federazioaren Estatutuen 3., 5. eta 6a) artikuluetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita geratzen dira:
Estatuan dagokion kirol modalitatea ordezkatzea, eta, hala dagokionean, federazioa beste erakunde batzuei atxikitzeko araubidea zehaztea.
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinaraztea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 7a.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


