Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko ekainaren 9koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (183/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 9koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (183/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 119
  • Hurrenkera-zk.: 3262
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/09
  • Argitaratze-data: 2011/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (183/11 prozedura laburtua) Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko otsailaren 2ko Ebazpenaren (2011ko otsailaren 24ko EHAA, 38. zk.) kontra aurkeztu da; ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren Eskala Gorenean eta Euskal Herriko Udaltzain Kidegoen Eskala Teknikoko Intendente kategorian sartzeko barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko gaikuntza-ikastarorako deia egin zen. Eta, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkaute, 2011ko ekainaren 9a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik