- 1156/2011 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, txanda irekiko destinoen esleipena argitaratzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1156/2011 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, txanda irekiko destinoen esleipena argitaratzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 137
- Hurrenkera-zk.: 3629
- Xedapen-zk.: 1156
- Xedapen-data: 2011/06/14
- Argitaratze-data: 2011/07/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4240/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak), destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 230/2011 Ebazpenaren bidez, alde batetik, aukeratutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen eta bestetik, txanda irekiko destinoak esleitu ziren Erizaintzako Laguntzaile kategorian (Erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak). Destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak.
Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, otsailaren 16ko 230/2011 Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten Rosa María Andino Armentia eta M.ª Carmen Cortes González andreek, eta onetsiak izan dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren bitartez.
Erabaki horien ondorioz Rosa María Andino Armentia eta M.ª Carmen Cortes González andreek txanda irekiko destinoaz jabetzeko eskubidea lortu zuten (Erizaintzako laguntzaileen eta Osasun Mentaleko monitoreen lanpostu funtzionalak). Destinoa: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik, honako hau
Ebazpen horretan bi eranskin daude: I. eranskinean, esleitutako destinoen zerrenda ageri da, eta 2. eranskinean, izangai horien puntuazioak.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
NAN, pasaportea edo gidabaimena edo agiri baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea dutenentzat, eta agiri-mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Izangaiek destinoaz jabetzeko momentuan destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa duela egiaztatzen duen azterketa medikoa aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emango duena.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIAN PÉREZ GIL.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


