- 31/2011 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bitartez xedatzen baita argitara ematea Jaurlaritzaren Kontseiluaren honako erabaki hau: Sare sozialetan, Eusko Jaurlaritza era bere erakunde autonomoentzako «Eusk» nortasun-ikur berezia onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu31/2011 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bitartez xedatzen baita argitara ematea Jaurlaritzaren Kontseiluaren honako erabaki hau: Sare sozialetan, Eusko Jaurlaritza era bere erakunde autonomoentzako «Eusk» nortasun-ikur berezia onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4562
- Xedapen-zk.: 31
- Xedapen-data: 2011/06/14
- Argitaratze-data: 2011/09/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Sailak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko ekaionaren 7an egindako bilkuran, honako erabaki hartu zuen: Sare sozialetan, Eusko Jaurlaritza era bere erakunde autonomoentzako «Eusk» nortasun-ikur berariazkoa onartzekoa; eta beharrezkoa publizitate izan dezan, honakoa
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 14a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Sare sozialetan, Eusko Jaurlaritza era bere erakunde autonomoentzako «Eusk» nortasun-ikur berezia onartzeko erabakia.
Herritarrekin elkarreraginezko harremanak izateko beste bide bat dira sare sozialak, ohiko komunikabideei batzen zaiena. Eta posible egiten dute Jaurlaritzako sailek, bitartekorik gabe, ematea argitara komunikazioak, aurkezpenak, lehiaketak, lege-aurreproiektuak eta planak; eta, horretaz gain, sailok berehalako feedbacka izan dezakete.
Herritarren eta Jaurlaritzaren arteko lankidetza, gardentasuna eta partaidetza erraztearren, eta sare sozialetan Administrazioaren nortasun-ikurra argiro identifikatzearren, beharrezkotzat jo da: Eusko Jaurlaritzak aipatu kanaletan izango duen nortasun-ikurra sortzea.
Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak, 3.1 artikuluan, honako hau ezartzen du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta beren administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde-nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan; beti ere, bat eginda eskuliburuan jasotako berezitasun teknikoekin eta erabilera-irizpideekin.
Artikulu horretako bigarren paragrafoak, bestalde, ezartzen du ezen, bestelako nortasun-ikur bereziak ere erabili ahal izango direla zenbait zerbitzu edo jendaurreko jardueretan, baina, horretarako, ezinbestekoa izango dela Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioa, betiere Lehendakaritzako idazkariak, aurretiaz, aldeko txostena emanda, eta ezartzen du, baita ere, hartutako akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Lehendakaritzako Idazkaritza Orokorrak aldeko txostena eman du, eta hor justifikatzen da beste nortasun-ikur edo -marka berezi batzuk erabiltzeko exijitutako inguruabarren konkurrentzia zenbait zerbitzu edo jarduera publikotan.
Horren indarrez, dagokion eztabaida egin ondoren eta lehendakariak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du
ERABAKIA:
Lehenengoa. Sare sozialetan, Eusko Jaurlaritza era bere erakunde autonomoentzako Eusk nortasun-ikur berezia onartzea, zeina erabaki honen eranskinean jasotzen baita.
Bigarrena. Nortasun-ikur berezi hori erabiltzeko moduak honakoan zehaztutakoak izango dira: Sare Sozialetan Erabilera eta Estiloen Gida, zeina Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritzak onartu beharko baitu.
Hirugarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.
(Ikus .PDF)


