- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 17koa, Giza Baliabideen zuzendariarena; honen bitartez, 2010eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez deitutako lanpostuen deialdia, 30505 kodea duten ertzaintzako lanpostuei dagokiena, hutsik geratuko dela adierazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 17koa, Giza Baliabideen zuzendariarena; honen bitartez, 2010eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez deitutako lanpostuen deialdia, 30505 kodea duten ertzaintzako lanpostuei dagokiena, hutsik geratuko dela adierazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 125
- Hurrenkera-zk.: 3397
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/17
- Argitaratze-data: 2011/07/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2010eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez (abuztuaren 26ko EHAA, 164. zk.), Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen, besteak beste, 30505 kodea zuten lanpostuak betetzeko; aipatutako deialdiko hirugarren oinarrian finkatutako esleipen prozedura jarraitu da, eta aurkeztutako hautagaietako inork ez du finkatutako prozedura gainditu. Horren haritik, Balorazio Batzordeak laugarren oinarrian finkatutakoaren araberako proposamena aurkeztu du. Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera, eta 303/2010 Dekretuak aldatu zuen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuko 16. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
Lehenengoa. 2010eko uztailaren 20ko Ebazpenaren bitartez deitutako lanpostuen deialdia, 30505 kodea duten Ertzaintzako lanpostuei dagokiena, hutsik uztea.
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dute, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. eta 114. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Erandio, 2011ko ekainaren 17a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSÉ M.ª ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


