- 564/2011 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Alfonso Soto Beobide jauna izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu564/2011 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearena, Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko Alfonso Soto Beobide jauna izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 166
- Hurrenkera-zk.: 4187
- Xedapen-zk.: 564
- Xedapen-data: 2011/06/17
- Argitaratze-data: 2011/09/01
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu da Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 7ko 148/2010 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2010eko irailaren 8ko EHAAn argitaratu zen (173. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Alfonso Soto Beobide jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Gerentziako Zuzendaritza honek hau
Primero. Alfonso Soto Beobide jauna Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2011ko uztailaren 1etik aurrera sortuko ditu ekonomia eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2011ko ekainaren 17a.
Zuzendari gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.


