- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, non jakinarazten den euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2011. urtean garatzeko diru-laguntzak esleitzeko Balorazio Batzordearen osaera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, non jakinarazten den euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2011. urtean garatzeko diru-laguntzak esleitzeko Balorazio Batzordearen osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 132
- Hurrenkera-zk.: 3537
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/21
- Argitaratze-data: 2011/07/12
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Oinarria: 2011ko apirilaren 18ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, euskararen eremu geografikotik kanpo euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko xedea duten kultur programa edo jarduera bereziak 2011. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Aintzat hartu da, apirilaren 18ko Ebazpenaren 13. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordeari dagokiola aurkeztutako eskaeren ebaluazioa eta ebazpen-proposamena egitea zein berau Etxepare Euskal Institutuaren Zuzendariari jakinaraztea.
Hori dela bide, honako hau
Lehendakaria: Maria Aizpea Goenaga Mendiola andrea, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria.
Bokalak:
Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea.
Jone Agirregoikoa Azkorra andrea.
Arturo Garcia Fiel jauna.
Alberto Irazu Ibañez jauna.
Idazkaria:
Maider Etxebeste Egia andrea, Etxepare Euskal Institutuko idazkari teknikoa.
Donostia-San Sebastián, 2011ko ekainaren 21a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MARIA AIZPEA GOENAGA MENDIOLA.


