- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 21ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoen eta Zerbitzuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez honako hau xedatzen da: batetik, PCA-257-2011-VI zenbakiko administrazio espedientea, 121/2011 zenbakiko prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa, Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea eta, bestetik, interesa izan dezaketenei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 21ekoa, Herrizaingo Saileko Araubide Juridikoen eta Zerbitzuen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez honako hau xedatzen da: batetik, PCA-257-2011-VI zenbakiko administrazio espedientea, 121/2011 zenbakiko prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzkoa, Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea eta, bestetik, interesa izan dezaketenei dei egitea, epaitegi horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 139
- Hurrenkera-zk.: 3670
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/21
- Argitaratze-data: 2011/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiak eskatu du PCA-257-2011-VI zenbakiko administrazio-espedientea bidaltzeko, prozedura laburtuan bideratzen ari den 121/2011 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Auzi-errekurtso hori G66H6, A36F4, J93L7, N72G5, 12621, M23B3 eta F69L9 lanbide-zenbakiko agenteek aurkeztu zuten, Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2011ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren kontra. Izan ere, ebazpen horren bidez ezetsi egiten ziren Giza Baliabideetako zuzendariaren 2010eko abenduaren 23ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Azken ebazpen horren bidez borondatezko zerbitzu-eginkizunak eman dira, Herritarren Segurtasuneko Atalaren unitateetan agente funtzioak betetzeko. Eta 2011ko urtarrilaren 14ko Ebazpenak zati batean indargabetu zuen.
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.
Oinarrizko Eskalako Agente kategorian, borondatezko zerbitzu-eginkizunetan, lanpostuak hornitzeko deialdian parte hartu zuten interesdunak epatzea (2010eko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez egindako deialdian). Hain zuzen, 9 egun izango dituzte, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegian 121/2011 zenbakiko prozedura laburtuan, nahi badute, agertzeko, euren interesen alde eginez.
Interesdunei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 21a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
IÑAKI CALONGE CRESPO.


