Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko ekainaren 22koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (166/2011-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 22koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (166/2011-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 143
  • Hurrenkera-zk.: 3785
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/22
  • Argitaratze-data: 2011/07/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (166/2011-B prozedura laburtua) Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenez (irailaren 3ko EHAA, 170. zk.) deitutako eta 2010eko urriaren 18ko Ebazpenez (azaroaren 5eko EHAA, 213. zk.) aldatutako Ertzaintzaren Exekuzio Eskalako Komisario kategoriako 20 plaza betetzeko hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatzen dituen 2011ko martxoaren 10eko Ebazpenaren kontra jarritakoa. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkaute, 2011ko ekainaren 22a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik