- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 22koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzak 2011ko ekitaldian ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 22koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzak 2011ko ekitaldian ematen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 147
- Hurrenkera-zk.: 3846
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/22
- Argitaratze-data: 2011/08/03
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2011ko martxoaren 2ko Ebazpenaren bidez (2011ko martxoaren 14ko EHAA, 50. zk.), kanpoko euskal etxeak dauden tokietara bira kulturalak egiteko diru-laguntzetara biltzeko deia egin zuen, hain zuzen ere diru-laguntza horiek arautzen dituen uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren lehenengo artikulua betetzeko.
Deialdi-ebazpen horren bidez izendatu egiten ziren dekretu arautzailearen 9. artikuluan aurreikusitako ebaluazio-batzordeko kideak. Batzordekideok eskabideak aztertu eta baloratu dituzte aipatutako dekretuaren 4. artikuluaren eta deialdi ebazpenaren seigarren oinarriaren arabera.
Ondorioz, ebaluazio-batzordearen esleipen-proposamena ikusita, eta uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 10. artikuluari jarraiki, diru-laguntzen esleipena ebatzi beharra dago.
Horren guztiaren ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Atzera botatzea Noemí Viana Garciak aurkeztutako eskabidea, epez kanpo aurkezteagatik eskabidea.
Bigarrena. Bertan behera uztea honako pertsona eta erakunde hauen eskabideak, dokumentazioa uztailaren 29ko 186/2003 Dekretuaren 8. artikuluan jasotakoaren arabera ez aurkezteagatik:
Gaizka Amondarain Ipiña.
Javier Vicente Calderón.
Gaztelupeko Hotsak (Cápsula proiektua).
Gaztelupeko Hotsak (Bide Ertzean proiektua).
Hirugarrena. Ondoko zerrendako pertsona edota erakunde eskatzaileei diru-laguntzak ematea adierazitako zenbatekoetan, aurkeztutako bira burutzeko joan-etorriko txartelak erosteko.
Eskatzailea: Aukeran Dantza Konpainia.
Diru-laguntza: 19.665 euro.
Eskatzailea: Asier Gozategi Abaurrea.
Diru-laguntza: 9.280 euro.
Eskatzailea: Maialen Lujanbio Zugasti.
Diru-laguntza: 160 euro.
Eskatzailea: Kdenetarik Produkzioak.
Diru-laguntza: 7.761 euro.
Eskatzailea: Simulacro Teatro.
Diru-laguntza: 10.045 euro.
Eskatzailea: Eneko Gil Alberdi.
Diru-laguntza: 381 euro.
Eskatzailea: Moaré Dantza.
Diru-laguntza: 280 euro.
Eskatzailea: La Chiquilla Kultur Elkartea.
Diru-laguntza: 5.021 euro.
Eskatzailea: Kantaka Abesbatza.
Diru-laguntza: 1.141 euro.
Eskatzailea: Ana Rita Alberdi.
Diru-laguntza: 145 euro.
Eskatzailea: Puxtarri.
Diru-laguntza: 906 euro.
Eskatzailea: Zabalduz Musika Elkartea.
Diru-laguntza: 1.345 euro.
Eskatzailea: Organik Dantza Antzerki Elkartea.
Diru-laguntza: 772 euro.
Eskatzailea: Nerea Vesga Elizalde.
Diru-laguntza: 665 euro.
Eskatzailea: Kulunka Teatro.
Diru-laguntza: 6.243 euro.
Eskatzailea: Artitadeto.
Diru-laguntza: 1.017 euro.
Eskatzailea: Ur Kirolak Gipuzkoa.
Diru-laguntza: 210 euro.
Eskatzailea: Maite Guevara Arrilucea.
Diru-laguntza: 2.993 euro.
Eskatzailea: Xabier Arakama Ruiz de Eguino.
Diru-laguntza: 800 euro.
Eskatzailea: Eleuterio Jauregi Beloki.
Diru-laguntza: 2.589 euro.
Eskatzailea: Itsasoko Ama Arraun Taldea.
Diru-laguntza: 210 euro.
Eskatzailea: Xarnege.
Diru-laguntza: 4.554 euro.
Eskatzailea: Itsas-Alde Dantza Taldea.
Diru-laguntza: 1.277 euro.
Eskatzailea: Teatro Mutante.
Diru-laguntza: 690 euro.
Eskatzailea: Kea Ahots Taldea.
Diru-laguntza: 7.174 euro.
Laugarrena. Jarraian datozen pertsona edo erakundeen eskaerak ez onartzea, gutxieneko puntuazioa eskuratu ez izanagatik.
Pablo Fernández Arrieta.
Coro Colegio de Abogados.
Alkartasuna Dantza Taldea.
Bosgarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo zuzenean egin dakioke aurka Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 22a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.


