- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 22koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (163/2011-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 22koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (163/2011-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3854
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/22
- Argitaratze-data: 2011/08/04
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (163/2011-E prozedura laburtua) Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenez (irailaren 3ko EHAA, 170 zk.) deitutako eta 2010eko urriaren 18ko Ebazpenez (azaroaren 5eko EHAA, 213 zk.) aldatutako Ertzaintzaren Exekuzio Eskalako Komisario kategoriako 20 plaza betetzeko hautaketa-prozeduraren Epaimahai Kalifikatzailearen 2011ko otsailaren 28ko Erabakiaren kontra jarritakoa da. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2011ko ekainaren 22a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


