- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 27koa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, 2011-12 ikasturtean Lanbide Heziketako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak antolatzeko diru-laguntzak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 27koa, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariarena, 2011-12 ikasturtean Lanbide Heziketako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak antolatzeko diru-laguntzak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 3763
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/27
- Argitaratze-data: 2011/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Aginduaren bidez (2011ko apirilaren 29ko EHAA), 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak emateko laguntzetarako deialdia egin zen.
Ebaluazio-batzordeak, aipatutako Aginduaren 7. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakuntza-ekintzak aztertu eta proposamena egin du. Proposamen hori ikusita, honako hau
Lehenengoa. I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten den diru-laguntza ematea, 2011-2012 ikasturtean Lanbide Heziketako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak eman ditzaten.
Bigarrena. II. eranskinean jasotako eskaerak ezestea aurrekontu-kreditua agortu delako.
Hirugarrena. III. eranskinean jasotako gainerako eskaerak ezestea, goian aipatutako 2011ko apirilaren 5eko Aginduaren 7. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 27a.
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria,
JOSÉ LUIS ELORZA MÚGICA.
(Ikus .PDF)


