Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko ekainaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez Laguardiako (Araba) udalerriko «D.C. alimentación S.T.R. Casablanca» deituriko 66 kV-ko (ZB) aireko linea elektrikoaren instalazioa baimentzen da, eta dagokion egikaritzapen proiektua onartu eta onura publikokoa dela deklaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 27koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez Laguardiako (Araba) udalerriko «D.C. alimentación S.T.R. Casablanca» deituriko 66 kV-ko (ZB) aireko linea elektrikoaren instalazioa baimentzen da, eta dagokion egikaritzapen proiektua onartu eta onura publikokoa dela deklaratzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4611
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/27
  • Argitaratze-data: 2011/09/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref:17850-PML-mmb. Esp: 01-AT-H-2011-00001.

Espediente honi ebazpena ematerakoan, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

Bat. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk, aurrerantzean Iberdrola, eta haren izenean eta ordezkaritzan UTE CMC Mantible elkarteak, 2011ko urtarrilaren 7an eskatu zuen Laguardiako (Araba) udalerriko «D.C. alimentación S.T.R. Casablanca» deituriko 66 kV-ko (ZB) aireko linea elektrikorako administrazio-baimena, onura publikokoa dela biltzen duen deklarazioa eta dagokion egikaritze-proiektuaren onarpena.

Bi. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako (2002ko abenduaren 23ko EHAA) honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen ditu Dekretu horrek: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere, eta Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legean (1997ko azaroaren 28ko BOE) eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17-2 eta 52. artikuluetan (1954ko abenduaren 17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikuluan (1957ko ekainaren 20ko BOE) xedaturikoari jarraiki, aipatutako proiektua jendaurrean erakusgai jarri da hogei eguneko epean, enpresa horrek derrigorrez desjabetu beharrezkotzat hartu dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatuarekin batera.

Hiru. Horretarako, jendaurreko erakustaldiaren izapidearen barnean, Laguardiako Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu zen iragarkia 2011ko urtarrilaren 27tik otsailaren 27ra bitarte, baita Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean ere, 2011ko maiatzaren 11n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko otsailaren 23an, eta «El Correo» egunkarian 2011ko otsailaren 2an.

Lau. Jendaurreko erakustaldiaren izapidearekin batera, Sail honek dagozkien txostenak eskatu dizkie Laguardiako Udalari, Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Zuzendaritzari, Vodafone España SAri eta Telefónica España SAri.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 21. eta 28. artikuluek ezartzen dutenaren arabera, energia elektrikoa produzitzeko instalazioen eraikuntza, ustiapena, funtsezko aldaketa, eskualdatzea eta itxiera aldez aurretiko administrazio-baimenaren erregimenari lotuta geratuko dira.

Hiru. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuak argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen ditu, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.

Lau. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52. artikuluak onura publikokotzat hartzen ditu energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko instalazio elektrikoak, ezartzeko beharrezkoak diren ondasunen eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen, eta bide-zortasunaren ezarpen eta erabileraren ondorioetarako. Halaber, lege horren beraren 54. artikuluak ezartzen duenez, onura publikokotzat deklaratzeak, nolanahi ere, ondasunak okupatzeko edo eraginpean hartutako eskubideak eskuratzeko beharra dakar. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako, okupazioa premiazkoa izango da.

Bost. Espedientea bideratzean, administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta izapideak kontuan hartu eta bete dira.

Sei. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.

Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertuta, honako hau

Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri baimena ematea Laguardiako (Araba) udalerriko «D.C. Alimentación S.T.R. Casablanca» deituriko 66 kV-ko (ZB) aireko linea elektrikoa deituriko proiektuari dagozkion instalazioak egiteko eta egikaritzapen-proiektua onartzea, proiektuaren ezaugarri nagusiak honako hauek direlarik:

Kokapena: Laguardiako udalerrian.

Aurrekontua: 168.272,95 euro.

Helburua: energia elektrikoaren eskari-hazkundeari erantzutea behar bezalako zerbitzu-kalitatea eskainiz.

Ezaugarriak: Aireko linea elektrikoa.

Zerbitzu-tentsioa: 66 kV.

Zirkuitu kopurua: 2.

Eroale kopurua: 3 zirkuituko.

Eroaleak: LA 280.

Luzera: 994 m.

Hasiera: 425. euskarria «Calahorra» deituriko 66 kV-ko (ZB) aireko linean eta Logroño Transformazio Azpiestazioko «Haro 1» (GT 13.066) deiturikoan, 15. eta 16. euskarrien artean.

Amaiera: 2. zirkuitua 430. euskarrian amaitzen da eta 1. zirkuitua Logroño Transformazio Azpiestazioko «Haro 1» (GT-13.066) deituriko 66 kV-ko aireko linearen 22. euskarrian.

Babesak: metalezko sareta.

Baimendu den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea. Aipatutako azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, deklarazio honek eraginpeko ondasunen okupazioa eta eskubideak eskuratzea dakar berekin, eta, hori ez ezik, horiek lehenbailehen okupatzea ere eskatzen du, baita, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak Premiazko Okupazioa deklaratzeko ezartzen dituen ondorioak zehaztea ere, Lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioetarako.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauei jarraiki eman da:

  1. Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

  2. Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

  3. Instalazioen titularrak obren amaiera jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.

  4. Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, hirugarrenen eskubideak aparte utzi gabe ematen da eta jabetza-eskubidea salbu utziz.

    Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 27a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik