Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko ekainaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 2008ko enplegu publikorako eskaintzan, menpekoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak aditzera ematen dira; eta behin betiko hautatutakoei egutegiko 20 eguneko epea ematen zaie betekizunei eta merezimenduei buruzko agiriak aurkezteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko ekainaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 2008ko enplegu publikorako eskaintzan, menpekoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak aditzera ematen dira; eta behin betiko hautatutakoei egutegiko 20 eguneko epea ematen zaie betekizunei eta merezimenduei buruzko agiriak aurkezteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 3333
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/06/27
  • Argitaratze-data: 2011/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, 2008. urteko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko menpekoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarriak onartu ziren.

Hautaketa-prozesu horretan, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratu ziren, eta horien aurkako erreklamazioak aurkezteko epea amaitu egin da.

Aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, epaimahaiek hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak onartu dituzte. Deialdiaren oinarri orokorren 8.11 atala betetzeko, zerrenda horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak argitaratu behar ditu.

Deialdiaren oinarri orokorren 10. atalaren arabera, hautatutakoen behin betiko zerrenda argitara eman ondoren, zerrendan azaltzen direnek hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunei eta baloratutako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu behar dituzte. Hori dela eta, behin betiko hautatutakoei egutegiko hogei eguneko epea eman behar zaie, eskatutako agiriak aurkezteko.

Guzti hori kontuan hartuta, honako hau

Agiriak, Funtzio Publikoko Zuzendaritzan Eusko Jaurlaritzako Vitoria-Gasteizko egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 PK) aurkeztu beharko dira.

Funtzio Publikoko Zuzendaritzan eskatutako agiriak aurkezteko, behin betiko hautatutakoen bertaratze ordenatua izateko, aldez aurretik data eskatu beharko da, 945 01 63 82 telefono zenbakian, eta, adostutako datan, agiriak aurkeztu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Langileen Erregistroan dauden agiriak ez dira aurkeztu behar.

  1. NANaren fotokopia konpultsatua.

  2. Atzerriko izangaiek nazionalitateari buruzko betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen agiriak. Izangai horiek jakinarazpen bat jasoko dute administraziotik, eta hor adieraziko zaie zein agiri ekarri beharko duten derrigorrez beren egoera kontuan hartuta.

  3. Zinpeko aitorpena edo hitzematea, honako eduki hauek jasota uzten dituena:

    Ez izatea gaixotasun edo akats fisikorik dagozkion eginkizunak betetzea galaraziko dionik.

    Ez izatea eginkizun publikoak betetzeko gaitasungabetuta.

    Ez izatea inongo herri-administraziotako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita edo kanporatuta.

    Ez izatea Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta.

    Aurreko paragrafoan aipatutako aitorpena, ebazpen honen II. eranskinean dagoen inprimakia betez egingo da.

    Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek, beraien estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien diziplinazko zigorrik edo zigor penalik ez dutela adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute.

  4. Legez aintzatetsitako ezintasunaren ziurtagiria, ezinduentzat gordetako modalitatean parte hartu bada.

  5. Lehiaketa-aldian titulazioen eta euskara ez diren hizkuntzen inguruan baloratutako merezimenduei buruzko jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatua, betiere lehen ez badira egiaztatu jatorrizko agirien edo fotokopia konpultsatuaren bidez.

  6. Esleitutako lanpostuaren baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duen jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatua; betiere esleitutako lanpostuak halako baldintzak dauzkan kasuetan besterik ez.

  7. Izango den lanpostuaren jabetzari buruzko idazkia. Idazki hori ebazpen honen III. eranskinean dagoen inprimakia betez egingo da.

  8. Aurkezten diren agiriak, hurrenez hurren, jasotzen dituen agiria. Ebazpen honen IV. eranskinean dagoen inprimakia betez egingo da idazki hori.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.