- EBAZPENA, 2011ko ekainaren 29koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak 2011ko ekitaldian emateko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko ekainaren 29koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak 2011ko ekitaldian emateko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 123
- Hurrenkera-zk.: 3355
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/06/29
- Argitaratze-data: 2011/06/29
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2010eko maiatzaren 12an emandako Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen diru-laguntzen nondik-norakoak ezartzen dira, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresek merkataritzako ekipamenduak modernizatzeko inbertsio-proiektuak gara ditzaten.
Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2011ko ekitaldirako deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2010eko maiatzaren 12an emandako Aginduaren bitartez (2011ko ekainaren 15eko Aginduak aldatuta) arautu zen merkataritzako ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programa, eta, hain zuzen ere, 2011ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea da ebazpen honen xedea.
Horretarako 4.153.693,96 euro bideratuko dira, 5/2010 Legean (abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) ezarritako aurrekontu-partidetan esleitutako kredituen kargura.
Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Merkataritza eta Turismo sailburuordearen ebazpenaren bidez.
Erakunde eskatzaileek, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan (eta agindu hori aldatu zuen 2011ko ekainaren 15eko Aginduan) iragarritako laguntzak jasotzeko, onuradun izateko baldintzak bete beharko dituzte, agindu horren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetakoren batean aurkeztuko dira, aurkeztutako proiektua nongoa den, horko lurralde-bulegoan; bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehaztutako lekuetan ere aurkez daitezke agiriok.
Eskabidea eta inprimakiak betetzeko ereduak Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan jaso daitezke, edo, bestela, interneteko helbide honetan ere bai: www.euskadi.net/comercio.
Eskabideak aurkezteko epea, hasi, deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta, bukatu, horretarako izendatutako kreditua ordurako ahitzen ez bada behintzat, 2011ko irailaren 16an bukatuko da.
Lehenengoa. Deialdia egiteko ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko ekainaren 29a.
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


