Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko uztailaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Familian esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren bosgarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 7koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Familian esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren bosgarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 3874
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/07
  • Argitaratze-data: 2011/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenez, unibertsitateek irakaskuntzan genero-ikuspegia txerta dadin zaindu behar dute; EAEko Administrazioak, berriz, euskal unibertsitateek genero-ikuspegia jakintza-eremu eta diziplina guztietan txerta dezaten sustatu behar du. Bestalde, familien eremuan, funtsezkoa da esku-hartzea integrala izatea, horrela sustatuko baita emakumeen eta gizonen artean berdintasunean oinarritutako harremanak izateko eta errespetuz jokatzeko ikasbidea. Izan ere, alde batetik, berdintasuna eraikiz emakumeen aurkako indarkeria desberdintasunaren agerraldi larrienetariko bat prebenitzen da, eta beste aldetik, familia da zutabe nagusietariko bat lehen mailako sozializazio-prozesuan, non sexua-generoa sistema sortzen den, emakumeengan eta gizonengan rol, balio eta gaitasun desberdinak bultzatzeko.

Hori dela eta, Emakunderen eta Deustuko Unibertsitatearen iritziz, komenigarria da berriro ere elkarrekin lan egitea, formakuntza berezi honetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntza ematen jarraitu ahal izateko, dagokion hitzarmena izenpetuz eta laguntzetarako deialdi publikoa eginez, Familian Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterraren bosgarren promozioa finantzatzeko. Masterra, bestalde, 2011ko irailean hasiko da, eta 2012ko uztailean amaituko.

4/2005 Legearen 33. eta 53. artikuluetan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak unibertsitateek jakintza-eremu eta diziplina guztietan genero-ikuspegia txerta dezaten sustatuko du, bai eta herri administrazioetako langileen prestakuntza eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitu eta ezabatzen eta biktimak zaintzen eta haiei laguntzen diharduten erakunde pribatuetako langileen prestakuntza ere. Esandako guztiagatik, eta aipatu artikuluetan ezarritakoa betetzeko, hau

Ebazpen honen xedea da Familian Esku Hartzeko Masterraren V. Promozioa egiteko laguntzetarako deia egitea. Masterra Deustuko Unibertsitatean emango da; 2011ko irailean hasiko da eta 2012ko uztailean amaituko. Master ofiziala da, 60 ECTSkoa (Europako kredituak), eta ikasgai hauetan egituratuta dago:

  1. ikasgaia: Diziplinarteko Esku-hartze Sozialaren oinarriak: planteamendu orokorrak eta genero-ikuspegiaren araberakoak.

  2. ikasgaia: Esku-hartze Sozialerako tresna profesional espezifikoak.

  3. ikasgaia: Familian esku hartzea eta bitartekotza egitea.

  4. ikasgaia: Kanpoko praktikak.

  5. ikasgaia: Master amaierako lana.

Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogeita zortzi mila eta bostehun (28.500) eurokoa izango da. Horietarik hogeita bi mila eta zortziehun (22.800) euro 2011rako ordainketei dagozkie, eta gainerakoa, bost mila eta zazpiehun (5.700) euro, 2012ko ordainketei.

Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, eta lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko dira, 9. artikuluan finkatutako irizpideen arabera. Puntu gehien lortzen dituen eskaeratik hasi eta horretarako kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte esleituko dira diru-laguntzak.

  1. Onuradunak hamazortzi izango dira gehienez.

  2. Betekizun orokor hauek betetzen dituzten pertsonek eska ditzakete laguntzak:

    1. Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar da, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

    2. Lizentziatura edo diplomatura bat eduki behar da.

  1. Diru-laguntzetarako eskabideak ebazpen honetako I. eranskineko ereduaren arabera egin behar dira. Eskabideari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

    2. Curriculum vitae laburra; bertan, eskatutako laguntzaren prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia kontuan hartzea gizarte esku-hartzean, etab.) eskatzaileak duen esperientzia zehaztu behar da (I. eranskina).

    3. Laguntza eskatu aurretik eskatzailea urtebetez gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egon dela frogatzen duen ziurtagiria.

    4. Hirugarren interesdunaren datuen fitxa, eskatzaileak eta banku-erakundeak betea (II. eranskina).

    5. Berdintasunaren arloan prestakuntza jasotzeko interesaren azalpen-memoria (III. eranskina).

    6. Deustuko Unibertsitatearen onarpen-agiria, edo, oraindik jaso ez bada, onarpen-eskabidearen kopia.

    7. Laguntzaren xederako beste finantzabide batzuk dituela edo eskatu dituela adierazten duen adierazpen arduratsua (IV. eranskina).

    8. Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren adierazpen arduratsua, egiaztatzeko oraindik izapide-aldian dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edota bere erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntza publikoak itzultzeko prozedurarik nahiz zehapen-prozedurarik duen ala ez (V. eranskina).

    9. Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren adierazpen arduratsua, egiaztatzeko batetik, ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko (V. eranskina).

    10. Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren adierazpen arduratsua, egiaztatzeko ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere (V. eranskina).

  2. Beharrezko iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egokitzat jotzen duen informazio osagarria eska dezake.

  3. Laguntza ukatuz gero, aurkeztutako agiriak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera, baldin eta ebazpen horren aurkako errekurtsorik jartzen ez bada. Izan ere, errekurtsoa jartzen bada, errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko da epea.

  1. Eskabideak aurkezteko epea 2011ko irailaren 9an amaituko da (egun hori barne).

  2. Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36. 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.

Laguntzetarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 5. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta horretarako, hamar egun balioduneko epea emango dio jakinarazpenaren egunaren biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz ebazpena eman beharko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Hona kideak:

Lehendakaria: Idazkari nagusia.

Batzordekideak:

Generoaren arloko Plangintza eta Ikerketaren arduraduna.

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko teknikari bat.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

  1. Diru-laguntzak emateko eta horien zenbatekoa zehazteko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:

    1. Unibertsitateko prestakuntza masterraren edukietara egokitzea. 20 puntu, gehienez.

    2. Curriculumaz kanpoko prestakuntza osagarria. 20 puntu, gehienez.

    3. Euskara jakitea. 20 puntu, gehienez.

    4. Arlo akademikoan egindako lanak: irakaskuntzan laguntzea, ikerlanak, etab. 10 puntu, gehienez.

    5. Boluntario zein profesional gisa egindako lanak. 10 puntu, gehienez.

    6. Beste hizkuntza batzuk jakitea. 10 puntu, gehienez.

    7. Masterra egiteko arrazoi eta zio pertsonalak. 10 puntu, gehienez.

  2. Epaimahaiak elkarrizketak egin ditzake hautagaiekin, bai eta horien ahalbide ekonomikoak eta laguntza osagarriak aztertu ere.

Hautagai bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikularen kostuaren % 20 izango da, gutxienez.

  1. artikuluan ezartzen den onuradunen gehienezko kopurua, alegia, hamazortzi onuradun baino gutxiago badaude, zuzkidura-soberakina proportzionalki banatuko da onuradunen artean.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatuek helburu berarekin ematen dituztenekin, baldin eta gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketa gertatuz gero, dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da diru-laguntza.

  1. Eskabideak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia emango du, eta horren bidez lehiaketa-prozesua amaitu, eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko da. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

  2. Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hiru hilekoa izango da gehienez ere, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Epe horretan interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Ebazpenean, pertsona onuradunen zerrenda jasotzeaz gain, ordezkoen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek laguntzari uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hilabete bateko epean onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.

  2. Diru-laguntza zertarako eman den, xede horretarako erabili behar dute, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatzea onartu beharko dute.

  3. Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.

Diru-laguntza zatika ordainduko da: ikasturteari dagokion diru-laguntzaren % 80 laguntza onartu ondoren eta onartzeko epea igaro ondoren; gainerako % 20a, berriz, Deustuko Unibertsitateak onuradunen ikasturteko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena bidali ondoren.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.

  2. Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko zatian aipatutakoak jaso, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez; horrez gainera, diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu, hala badagokio.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, eta bereziki, justifikaziorik gabe masterreko eskoletara joateari utzi zaiola edo masterra bertan behera utzi dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.

Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, emandako diru-laguntza ezeztatzeko eta, hala badagokio, diru-laguntza itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio. Dekretu horrek hau ezartzen du:

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio, egokitzat joz gero, alegazioak egiteko.

  2. Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

    Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

  3. Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

  4. Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura artikulu honetan arautua ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere.

Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, ebazpenaren aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 7a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik