Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko uztailaren 8koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Fundación Tecnalia Research & Innovation erakundeak kontrol-erakunde gisa jarduteko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko uztailaren 8koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Fundación Tecnalia Research & Innovation erakundeak kontrol-erakunde gisa jarduteko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 4258
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/08
  • Argitaratze-data: 2011/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. 2011ko urtarrilaren 25ean Silvia Cosín Fuentes andreak sail honetan eskari bat aurkeztu zuen, Fundación Tecnalia Research & Innovation-en ordezkari gisa, Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko, Fundación Labein bereganatu ondoren, GV-017-A zenbakiaz ingurumen-kalitatearen arloan jarduteko, hain zuzen ere.

Bi. 2200/1995 Errege Dekretuak, Kalitatea eta Segurtasun Industrialeko Azpiegituretako Erregelamendua onartzen duenak, martxoaren 19ko 338/2010 Errege Dekretuak moldatutakoak, 43. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eskariari honako dokumentazio hau atxikitzen zaio:

Akreditazio erakundeak igorritako kontrol-erakunde gisa jarduteko bereganatutako erakundea baimenduta zegoen esparruak biltzen dituen akordioa. 34/EI0042 zenbakiaz eta 2010-10-08an onartutako eranskin teknikoarekin.

Espediente hori ebazteko, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen direnak kontuan hartzea eta horien aipamena egitea.

Bat. Industria Administrazioa eta Segurtasuneko Zuzendaritzak ebatzi behar du espedientea, hala ezarrita baitago Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2005 Dekretuaren 14. artikuluan.

Bi. Aurkeztutako dokumentazioaren bidez Fundación Tecnalia Research & Innovation erakundeak egiaztatu du bete egiten dituela Industriaren Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuaren 42. eta 43. artikuluetan ezarritako baldintzak. Izan ere, errege-dekretu horren bidez onartzen dira Kalitatea eta Segurtasun Industrialeko Azpiegituretako Erregelamendua eta kontrol-erakunde baimendua izateko aplikatu beharreko gainerako arauak.

Aipatutako lege-aginduak, eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatzekoak diren beste xedapen batzuk aztertuta, honako hau

  1. Fundación Tecnalia Research & Innovation erakundea (erakundearen helbidea: Bizkaiko Teknologia Parkea, Geldo kalea, 700. eraikina, 48160 Derio [Bizkaia]) Fundación Labein-en ordez inskribatzea, kontrol-erakunde gisa jarduteko.

    Baimen honen barne diren erregelamendu-esparruak honako hauek dira:

    • Ingurumenaren kalitatea: igortzaile egonkorrak.

    • Ingurumenaren kalitatea: kutsagarriak izan daitezken lurrak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontrolerako Baimendutako Erakundeen erregistroan GV-017-A duen erakundearen inskripzioa aldatzea, Fundación Teecnalia Research & Innovation izena hartuz.

  3. Kontrol-erakunde gisa jarduteko baimenaren hedadura horrek Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren egiaztapena mantentzen den bitartean zehaztugabeko balioa izango du Estatua osoan. Ebazpen honek arestian aipatutako egiaztapenean edota baimenak eskatzen dituen gainontzeko baldintza eta daturen batean gertatzen den edozein aldaketaren berri ematera behartzen du erakundea.

    Baimen hau igorri duena ez den beste autonomi erkidegoan jardun aurretik, Industria, Turismo eta Merkataritzako Ministerioari jakinarazi beharko dio, horrek dagozkien autonomia erkidegoei berehalako jakinarazpena helaraz diezaien.

  4. Erakundeak dio lurralde-organo eskudunari eskatu beharko dio Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatzea, edo, hala badagokio, aldatzea.

  5. Aipatutako erakundeak baimena du aipatutako lege-esparruetan jarduteko, betiere adierazitako erregelamenduaren eta araudi teknikoaren esparruak mugatuta (Egiaztapeneko Erakunde Nazionalaren 34/EI042 zenbakiko egiaztapen-dokumentuak eta 12. eranskin tekniko berrikusiak, 2010eko urriaren 8koak zehaztutakoa.) Nolanahi ere, erakundearen jardunek Industriaren uztailaren 16ko 21/1992 Legean, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan eta gainerako baldintza osagarrietan ezarritakoari jarraitu beharko diote.

  6. Ebazpen hau legezko eran jakinaraz eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; haren aurka, gorako errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 8a.

    Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

    YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik