- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2011ko udan Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2011ko udan Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 3833
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/12
- Argitaratze-data: 2011/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 17ko Aginduak (EHAA, 2011ko ekainaren 6koa) 2011ko udarako eta 2011-2012 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Horren ondorioz, honako hau
Aixkiria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Amurrioko AEK euskaltegia (Amurrio) Arana AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Aratz-Pinto euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Gasteiz-Adur euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Hegoalde euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Laudioko AEK euskaltegia (Laudio/Llodio) Laudioko udal euskaltegia (Laudio/Llodio) Udaberria euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Zadorra AEK euskaltegia (Vitoria-Gasteiz) Zaldiaran euskaltegia (Vitoria-Gasteiz)
BIZKAIA
Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegia (Amorebieta-Etxano) Arrigorriagako udal euskaltegia (Arrigorriaga) Aurten Bai Fundazioa (Amorebieta-Etxano) Barakaldoko AEK euskaltegia (Barakaldo) Barakaldoko udal euskaltegia (Barakaldo) Basauriko udal euskaltegia (Basauri) Bilbo Zaharra euskaltegia (Bilbao) Busturialdeko AEK euskaltegia (Gernika-Lumo) Durangaldeko AEK euskaltegia (Durango) Enkarterriko AEK euskaltegia (Zalla) Enkarterriko udal euskaltegia (Zalla) Ermuko AEK (Ermua) Ermuko udal euskaltegia (Ermua) Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea (Bilbao) Euskaraz Koop. E. AEK euskaltegia (Bilbao) Gabriel Aresti euskaltegia (Bilbao) Getxoko udal euskaltegia (Getxo) Gotzon Garitaonaindia euskaltegia (Bermeo) Hego Uribeko AEK euskaltegia (Basauri) Indautxuko AEK euskaltegia (Bilbao) J.A. Agirre euskaltegia (Getxo) Juan Mateo Zabala euskaltegia (Bilbao) Labayru Ikastegia euskaltegia (Bilbao) Lea Artibaiko AEK euskaltegia (Ondarroa) Lizardi-AEK euskaltegia (Bilbao) Mastitxu euskaltegia. Leioako udal euskaltegia (Leioa) Matxintxu-Larrako AEK euskaltegia (Bilbao) Meatzaldeko AEK euskaltegia (Valle de Trápaga-Trapagaran) Mikelats euskaltegia (Orixe E. SAL.) (Bilbao) Santutxuko AEK euskaltegia (Bilbao) Sestaoko AEK euskaltegia (Sestao) Sestaoko udal euskaltegia (Sestao) Trapagarango udal euskaltegia (Valle de Trápaga-Trapagaran) Ulibarri euskaltegia (Bilbao) Uribe Kosta AEK (Getxo) Xaribari AEK euskaltegia (Portugalete)
GIPUZKOA
Altza euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Amara Berri AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Arrasateko Erdu AEK euskaltegia (Arrasate/Mondragón) Arrasateko udal euskaltegia (Arrasate/Mondragón) Azpeitiko udal euskaltegia (Azpeitia) Beasaingo udal euskaltegia (Beasain) Bergarako udal euskaltegia (Bergara) Eibarko AEK euskaltegia (Eibar) Eibarko udal euskaltegia (Eibar) Hernaniko AEK euskaltegia (Hernani) Herri Jakintza euskaltegia (Irun) Hitzez euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Ilazki euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Irungo AEK euskaltegia (Irun) Irrintzi AEK euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Lasarteko Muntteri AEK euskaltegia (Lasarte-Oria) Maizpide euskaltegia (Lazkao) Mintzola Fundazioa (Villabona) Ordiziko Goiztiri AEK euskaltegia (Ordizia) Oreretako Xenpelar AEK euskaltegia (Errenteria) Pasaiako udal euskaltegia (Pasaia) Urrats euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Urumea euskaltegia (Donostia-San Sebastián) Zarauzko AEK euskaltegia (Zarautz)
Lehenengoa. EGA edo HE2tik gorako ikastaroetarako berariazko eta jatorrizko materiala prestatu eta banatu behar denean, kasuan kasuko euskaltegi edo ikasketa-elkarteak aldez aurretik adieraziko dio Hezkuntza Sailari, eta hartarako onespena jaso beharko du. Bestelako materialik ez du Hezkuntza Sailak ordainduko.
Bigarrena. EGA edo HE2tik gorako ikastaroen emanaldietarako euskaltegi edo ikasketa-elkarteak bere egoitzatik hamar kilometro baino gehiago egin behar dituenean, Hezkuntza Sailak gastu horiek ordaindu egingo ditu kilometroko ohiko prezio estandarrak aplikatuz.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka interesatuak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 12a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


