- EBAZPENA, 2011ko uztailaren 13koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko uztailaren 13koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 3613
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/07/13
- Argitaratze-data: 2011/07/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2011ko otsailaren 3ko Ebazpenaz (2011-02-22ko EHAA, 36. zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2011ko ekainaren 17ko Ebazpenaz argitaratu zen IVAPeko web-orrian.
Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela,
Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontrako zenbait azterketarien erreklamazioak onartzea, eta hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko emaitzetan aldaketa egitea eta I. eranskinean argitaratzea.
Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.
Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtzea eta I. eranskinean argitaratzea.
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 13a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
(Ikus .PDF)


