Euskadi.eus
  • 1205/2011 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoari atxikitako zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoek bilkura zientifikoak eta prestakuntza-ekintzak antolatzeko laguntzen deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1205/2011 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoari atxikitako zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoek bilkura zientifikoak eta prestakuntza-ekintzak antolatzeko laguntzen deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 148
  • Hurrenkera-zk.: 3867
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/07/14
  • Argitaratze-data: 2011/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Osasun-arloan egin beharreko ikerketa- eta prestakuntza-lana zabala eta anitza da oso, eta horrexegatik, beharrezkoa da zientzia-arloko informazioa eta ezagupenak elkarrekin trukatzea, bai eta harreman hori garatzea eta hobetzea ere. Horretarako, bilkura zientifikoak antolatzea oso bide egokia da.

Osasun Sailak du bere gain hartuta, Osasun Antolamenduko Zuzendaritzaren bitartez, osasun-arloko ikerketa eta langileen prestakuntza sustatzeko eskumena; betebehar hori hezurmamitzeko, dagokion aurrekontu-atala du prest, hirugarrenei egindako transferentzien bitartez, kongresu eta bilkura zientifikoak antolatzen laguntzeko. Diru-transferentzia horiek egiteko prozedura ahalik eta eragingarriena izan dadin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak kudeatu izan ditu orain arte, Osasun Saila lagun duela, ente publikoari atxikitako osasun-zentroei eman beharreko laguntzak.

Horregatik, ildo berari jarraiki, 2011rako honako hau

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoari atxikitako zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoek bilkura zientifikoak antolatzeko laguntzen deialdia egitea eta oinarri orokorrak onartzea (I. Eranskina).

Bigarrena. Eskaeraren eredu normalizatua onartzea (II. eta III. Eranskinak).

Lehenengoa. Ebazpen honetan aurrez zehaztu ez diren gaiak direla-eta, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa beteko da, alegia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoa.

Bigarrena. Azaroaren 26ko Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen lege hori), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen eta berau garatuko duten behin betiko ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Giza Baliabideetako zuzendariak emandako behin betiko ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendariari (Araba kalea 45, 01006 Gasteiz).

Zuzendari nagusiak emandako ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari (Araba kalea 45, 01006 Gasteiz).

Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Xedea.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei zuzendutako diru-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egitea da ebazpen honen helburua. Euskal Autonomia Erkidegoan 2011. urtean egiten diren edo urte horretan antolatzen hasten diren osasun-jarduera zientifikoen prestakuntza- eta hedapen-jarduerak antolatzearen ondoriozko gastuak finantzatzeko izango dira laguntza hauek. Bi modalitate izango dira:

    1. Bilkura zientifikoak antolatzea, hau da, kongresu, sinposium, jardunaldi eta antzekoak antolatzea.

    2. Prestakuntza-ekintzak antolatzea (ikastaroak, tailerrak eta mintegiak).

  2. Baliabide ekonomikoak.

    Laguntzetarako finkatutako kopurua 90.000 eurokoa da; nolanahi ere, kopuru hori aldatu egin daiteke, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusita, eta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe gelditu den diruaren arabera.

    Oro har, zenbateko horren erdia bilkura zientifikoen diru-laguntzarako izango da, eta beste erdia, berriz, prestakuntza-ekintzen diru-laguntzarako. Banaketa hori alda daiteke, ordea, deialdi bakoitzean aurkeztu diren eskaeren arabera.

  3. Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

  1. Diru-laguntza bakar-bakarrik izango da bilkura edo prestakuntza-ekintzaren izaera zientifikoarekin zuzenean lotuta dauden gastuak ordaintzen laguntzeko.

Ekintza sozialei lotutako gastuak: sukaldaritza, ornamentazioa, sariak edo antzekoak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonak bilkura edo prestakuntza-ekintza horietara joan izanak sortutako gastuak.

  1. Diru-hornidura eta laguntzen bateragarritasuna.

  1. Bitartekoak mugatuak direnez, banaketa bidezko bat lortze aldera, diru-laguntza horien gehienezko eta gutxieneko kopuruak ezartzen dira:

    Bilkura zientifikoetan: gehienez, 5.000 euro, eta gutxienez, 100 euro. Nolanahi ere, eskatutako zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, eskatutako hori emango da.

    Prestakuntza-ekintzetan: gehienez, 4.000 euro, eta gutxienez, 100 euro. Nolanahi ere, eskatutako zenbatekoa gutxieneko zenbateko hori baino txikiagoa bada, eskatutako hori emango da.

    Salbuespenez, gehienezko muga horiek gaindi daitezke, esleitutako zenbateko oso horretan nahikoa soberakin badago.

    Emandako laguntza ezingo da inolaz ere izan eskaerarekin aurkeztutako aurrekontuan ageri den diruz laguntzeko defizita baino handiagoa, alegia, diruz lagundu daitezkeen gastuen eta sarreren arteko aldea baino handiagoa.

  2. Laguntzen bateragarritasuna.

    Diru-laguntza hauek bateragarri izango dira beste edozein eratako diru-laguntzekin. Erakunde desberdinetatik -helburu bererako- guztira jasotako diru-laguntzen zenbatekoa handiagoa bada diruz lagunduko den defizita baino, ebazpen honen arabera emandako laguntzaren zenbatekoa ere murriztu egingo da; hain zuzen ere, gehiegizko zenbateko hori kenduko zaio laguntzari.

    Laguntza jasotzen duen erakunde onuradunak, baldin eta xede bererako beste laguntzarik jaso badu, ahalik eta lasterren eman behar dio horren berri Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzari (Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboa).

  1. Eskaerak.

  1. Ebazpen honen II. Eranskinean (bilkura zientifikoak) eta III. Eranskinean (prestakuntza-ekintzak) ageri den eredu normalizatuaren arabera egingo dira ebazpen honetako laguntzak jasotzeko eskaerak.

    Eskaera-inprimakia korporazioaren intranetean egongo da eskuragarri (www.osakidetza.net), eta web-orri horretan horretarako jarritako bitarteko telematikoen bitartez bidali ahal izango da.

    Eskatzaileek, eskaera telematikoki bidali ondoren, kopia bat inprimatu behar dute, eta kopia hori behar bezala sinatu, zigilatu eta erregistratu behar da.

    Inskribaketa horrek bakar bakarrik balioko du, kopia sinatu eta, dagokion dokumentazioarekin batera, Osakidetzako edozein zerbitzu erakundetako erregistroan aurkezten bada, deialdian ezarritako epean; nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan ezartzen diren modu eta lekuetan ere aurkeztu ahal izango da.

  2. Eskaerak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariari zuzendu eta bidaliko zaizkio (Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboa, Araba kalea 45, 01006, Gasteiz).

  3. Eskaerarekin batera (II. eta III. Eranskinak) ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da:

    1. Bai bilkuren kasuan, bai prestakuntza-ekintzen kasuan:

    1. Sarrera eta gastuen aurrekontu zehatza. Ez dira aurrekontu horretan sartuko ekintza sozialen inguruko gastuak eta Osakidetzako pertsonak bilkura edo prestakuntza-ekintzetara joateak sortutako gastuak.

    2. Aurretiazko programa, honakoak jasoko dituena: ekintza zientifikoen edo prestakuntza-ekintzaren edukiaren deskribapen zehatza, eta txostengile edo irakasle nagusienen zerrenda, bakoitzaren prestakuntza edo ibilbide zientifiko eta profesionalaren azalpen labur bat jasoko duena.

      2. Horretaz gain, bilkura zientikoen kasuan (II. Eranskina):

    3. Memoria, bilkuraren bidez lortu nahi diren helburuak jasoko dituena.

      3. Eta prestakuntza-ekintzen kasuan (III. Eranskina):

    4. Memoria, prestakuntza-ekintzaren helburu orokorrak eta espezifikoak adierazten dituena; haren antolaketa eta logistika, ondokoak zehaztuz: egutegia, baliabide materialak (material inprimatua, gardenkiak, diapositibak), ikasleak aukeratzeko irizpideak; jardueraren egokitasuna, prestakuntza-ekintzaren edukiak zein prestakuntza-beharrei erantzuten dien eta behar hauek nola antzeman diren (ikasketak, profesionalen iritzia...) adieraziz; irakasteko metodologia, eta azken ebaluazio-sistemak.

  4. Eskaerak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2011ko irailaren 30ean amaituko da.

  1. Eskaeraren hutsak zuzentzea.

    Diru-laguntzen eskaerak behar bezala bete ez badira edo laguntza-modalitate bakoitzerako eskatzen diren agiriak erantsi ez badira, interesdunari hamar eguneko epea emango zaio hutsak zuzendu edo agiriak aurkezteko. Horrela egiten ez badu, bere eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Administrazioak, bere aldetik, eskabideari buruzko ebazpena eman eta jakinarazi beharko dio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

  2. Eskaerak aztertzea.

    Aurkeztutako eskaerak aztertzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, erakundearen zuzendari nagusiak izendatuta.

    Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordea, lau kide, eta prestakuntzaren arloko teknikari arduraduna, idazkari moduan jardungo duena.

    Batzorde horrek eskaeren balorazio egokirako beharrezkotzat jotzen dituen aholkuak eskatu ahal izango ditu.

    Batzordeak, laguntza-modalitate bakoitzerako aurreikusitako balorazio-irizpideak eta ponderazioak aplikatuz, egin diren eskaerak aztertu eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariari.

Ondoren azalduta datozen irizpide eta ponderazio hauek aintzakotzat hartuta egin beharko da balorazio-lan hori:

  1. Bilkura zientifikoei dagokienez:

    1. Ekintzaren interes zientifikoa. gehienez, 60 puntu. Irizpide hori honako hauen bidez baloratuko da:

      Aurretiazko programa: gehienez, 55 puntu.

      Bilkuraren eremu geografikoa: gehienez, 4 puntu, honela baloratuta:

      Lurralde Historikoa: puntu 1.

      EAE: 2 puntu.

      Estatukoa: 3 puntu.

      Nazioartekoa: 4 puntu.

      Bilkuran landutako jarduerak hedatu edo argitaratu daitezkeen ala ez: gehienez, puntu 1, honela baloratuta:

      Ez: 0 puntu.

      Bai: puntu 1.

    2. Bilkuraren helburuak zenbateraino datozen bat Osasun Sailaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arlo nagusiekin: gehienez, 30 puntu. Irizpide hori honako hauen bidez baloratuko da:

      Memoria, bilkuraren bidez lortu nahi diren helburuak jasotzekoa.

    3. Bestelako finantzaketa-iturririk ba al dagoen: gehienez, 10 puntu, honela baloratuta:

      Bai: 0 puntu.

      Ez: 10 puntu.

  2. Prestakuntza-ekintzei dagokienez:

    1. Prestakuntza-ekintzaren helburu orokorrak eta espezifikoak. Gehienez, 15 puntu. Honela baloratuko da:

      Lortu nahi dena ez da argi adierazten: 5 puntu.

      Lortu nahi dena nahiko argi adierazten da: 10 puntu.

      Lortu nahi dena oso argi adierazten da: 15 puntu.

    2. Antolamendua eta logistika. Honako hau baloratuko da: giza baliabideak eta baliabide materialak, prestakuntza emateko egutegia eta ikasleak aukeratzeko irizpideak prestakuntza-ekintzara nola egokitzen diren eta zenbateraino diren proportzionalak. Gehienez, 15 puntu.

      Proportzionaltasun txikia: 5 puntu.

      Proportzionaltasun ertaina: 10 puntu.

      Proportzionaltasun handia: 15 puntu.

    3. Prestakuntza-ekintzaren egokitasuna (prestakuntza-ekintzaren helburuak betez gero, lanbidearen inguruan atzemandako premiak hobetzen diren ala ez baloratuko da). Gehienez, 30 puntu.

      Egokitasunik ez: 0 puntu.

      Egokitasun txikia: 5 puntu.

      Egokitasun nahikoa: 15 puntu.

      Egokitasun handia: 30 puntu.

    4. Irakasteko metodologia. Gehienez, 20 puntu. Honela baloratuko da:

      Azalpen teorikoa: 5 puntu.

      Ikasleekiko elkarreragina eskatzen du: 10 puntu.

      Teoriko-praktikoa: 15 puntu.

      Ikasgelaz kanpoko dedikazio osagarria eskatzen du: 20 puntu.

    5. Ebaluazioa. Gehienez, 15 puntu. Honela baloratuko da:

      Bertaratzearen ehunekoa: 2 puntu.

      Ikasleei inkesta, duten iritzii/gogobetetasunari buruzkoa: 5 puntu.

      Aprobetxamenduaren ebaluazioa: 10 puntu.

      Jarraipen-ebaluazioa (eraginkortasuna eta eragina): 15 puntu.

      Irizpide horiek memoriaren eta aurretiazko programaren bidez baloratuko dira.

    6. Bestelako finantzaketa-iturririk ba al dagoen: gehienez, 5 puntu. Honela baloratuko da:

      Bai: 0 puntu.

      Ez: 5 puntu.

      Ebaluazioari lotuta egonik, memorian, programa edo eskaeran aipatu ez diren alderdiei «zero puntu» emango zaizkie.

      Ebazpen honetan azaldutako baldintza guztiak beteta ere, horrek ez du esan nahi, besterik gabe, laguntza jasotzeko eskubidea lortu denik.

      1. Ebazpena.

        9,1. Deialdia Giza Baliabideetako zuzendariak ebatziko du, Balorazio Batzordearen proposamena aintzat hartuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      1. Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta, gehienez ere, sei hilabeteko epean ebatziko da deialdia. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik ematen ez bada, ebatzi gabeko eskaerak ezetsi egin direla ulertu beharko da, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan, ahaztu gabe lege berak Administrazioari berariaz ebatzi behar duela ere agintzen diola.

        Laguntza ukatzen den kasuetan, eskaerarekin batera aurkeztutako agiriak-interesdunak eskatuta-berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da, dagokion Ebazpena argitaratzen denetik aurrera, betiere, errekurtsorik aurkeztu ez bada. Errekurtsorik aurkeztu bada, ezesteko ebazpenaren jakinarazpena egiten denetik aurrera hasiko da epea.

      1. Ordainketa.

        Esleitutako diru-laguntzari dagokion kopurua, banku-transferentziaren bitartez, dagokion zerbitzu erakundearen aurrekontuan sartuko da.

      2. Onuradunen betebeharrak.

        Diruz lagundutako bilkura edo prestakuntza-ekintza amaitu eta lau hilabeteko epean, laguntza jaso duen zerbitzu erakundeak, SAP Gizabide «prestakuntza-modulua» aplikazioan, bilkura edo prestakuntza-ekintzarako sortu den eremuaren barruan, zehazki, «Oharrak» izeneko atalean, bere azken balantze ekonomikoa sartu behar du.

        Betebehar hori konplitzen ez bada, zerbitzu erakundea zigortua izango da; alegia, hurrengo deialdian parte hartzerik ez du izango dagokion dagokion unitate edo zerbitzuak.

      3. Diru-laguntza emateko baldintzak aldatzea.

        Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako gorabehera edo egoeretatik edozein aldatzen bada gerora -betiere, laguntzaren xedea beteta dagoela-, eta, aldi berean, beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik beste laguntzarik jasotzen bada, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak dagokion kitapen-ebazpena emango du, esleitutako laguntzen kopuruak berriz doitu eta egokitzeko.

        (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik